sábado, 19 de mayo de 2012

ZEGAMA-AIZKORRIREN ALTERNATIBA

Eguraldiaren prebisioak oso txarrak zirela ikusirik atzo planez aldatu genuen, zegoen iragarpenarekin Aizkorri aldera joatea ez zuela merezi baloratu genuen. Hala ere, plana eginda zegoenez etxean ez gara geratu. Goizeko 6:30etan Gurua, Ligamentos, Zuzendaria eta Remerua Mariñazar aldera abiatu gara. Zuzendariak "egurra" jaso du, azken boladan bere "mutilekin" ibili da eta nahiko puztuta zebilen; beraz, bere tokian ipintzen saiatu gara. Dena dela, mende erdia bete duen bati iritziz aldaraztea ez da erraza eta ez digu kasu askorik egingo... (berarentzat okerrago). Konturatu orduko Mariñazar igo eta Erdellara. Erdellan argazki batzuk eta Intxorta aldera abiatu gara. ordurako motorra berotuta eta korrika bizian. Halako batean Zuzendariaren kamela irekita eta Erdellatik beheranzkoan txubaskeroa galdu du. Hala, ba buelta. Kilometro bat ingurura aurkitu du Guruak. Tartean argazki kamara, makilak, bisera...galdu du. Intxorta erritmo bizian igo eta San Asensiora jeitsi. Elgetara espainiar ejerzitoa bezala sartu gara jendea beldurtuz, eta handik Karabieta eta Azkonabitxa. Ordurako Zuzendaria flojetaezn hasi da. Azkonabitxatik Galdaramiño (hor ia Zuzendariak pot egin du) eta Galdaramiñotik Unbera jeitsi gera gero Topinburura igotzeko (desnibel piska bat sartzeko, nola desnibel gutxi generaman!!). Topinburutik Azitainera jeitsi gara (Ligamentos eta Gurua erdi pikauta) eta Azitainen zalantzak. Nora jun, norekin... Zuzendariak pikutara bidali gaituen arren gurekin jarraitu du!! (ke kabezon, etxera joan beharrean...). Apalategitik Arratera igo gara, Zuzendariaren errekuperazio ikusgarri eta guzti!! Nola eman dion buelta... Arraten Kalamua alderako saiakera bat egon da, baina azkenean pausoetatik jeitsi gara eta laurok etxera!! Poz-pozik laurok ere!! Zuzendaria 80km egiteko asmoarekin irten da, baina "mazomanen" bisita eta gero buelta nola eman dion ikusita oso pozik, nahiz eta 42km egin!! Ligamentos ere oso pozik, behingoz kalitatezko entrenamendu bat egin duelako eta 3 haundietarako "zalantza" asko argitu dituelako!! Eta Gurua eta Remerua zer esanik, oso-oso pozik, Zuzendariari "kaña" eman diogulako (bi aldeetatik) eta gainera 3 haundietarako entrenamendu bikaina egin dugulako... Azkenean 42 km 2000m pasauko desnibel+ 5 ordu eta 45 minututan (tiempo en movimiento)

3 IRUZKIN · COMENTARIO:

iosu dijo...

Azkenean, aurrez aurrez izan dira Zuzendariaren eta Gururen ekipoek maratoi test irtera baten ezan beharra dago lasterketa edo dorsala aipatzen denean Zuzendariak egun txarra pasatzen du ,irteratik juxtu juxtu ez bai dago ohituta ritmo competi eramaten goiz guztian bere zain eta media jeizten ezkerrak bere mutilak ligamentos nahiko guerra eman zigun Remerua eta Guruari menpereratzeko
Sailkapenak bai tarteko helmugak eta mendikoak Guruko ekipoak irabazi zuten eta erretz. Ni gustora extera 6 ordutik jeiztea zen helburua eta lortu genuen, Remerua ere bai oso erretz ikusten dudalako Ligamentos kontutan hartuta nola entrenatzen dut maila oso ona eman zuen agian hemendik aurrera Gururen taldeakin entrenatzen hasi beharko du.
Zuzendariri eskatuko nioke bere egun txarra neri pasatzea eta lasiago egongo nitzateke nire hurrengo erronkarako
Zorionak denori eta egongo errebantxarako egunak
HAN IE

Javi Aldai dijo...

Ikusten denez Remerua eta Gurua gurekin etorri behar direla entrenatzera beraien konfiantza eta maila hobetzeko. Utz dezagun txerria hazten izango du bere San Martina eta. Konprobatu ahal izan zuten "Ligamentos"ek entrenamendu eta entrenatzaile ezin hobeak izan dituela eta gurekin entrenatu ondoren, prest daudela "Hiru Handiak" konfiantzarekin ekiteko.
Nik, aitortu behar dut, kale egin nuela, egun guztian baldar xamar ibili nintzela, batzuen pozerako. Nahiz eta eguraldi ez oso ona izan, entrenamendu egokia eta egun ederra pasa gegenuela aitortu behar dut.
Atzo ikusitakoarekin, seguro "Hiru Handietan" helburuak betetzen dituztla.
Txintxuak izan.

ntxgarai dijo...

Zorionak Elite-Pro laukoteari !!
Suposatzen nuen erritmo bizian egingo zenutela eta bistan dago ezinhobea izan zen erabakia: etxean geratu orkatila zaintzen 'sin morder el polvo'.

Bestalde, bistan dago Zuzendariak hobetzeko aldea oraindik duela hurrengo hilabeterdirako eta Ligasek prest dagoela 3Hetan marka guztiak hausteko (zuekin batera noski!) baina beste bikoteak, Elite-K, ba al du 'margen de mejora' delakoa? ... edo topera heldu da EHM-ko dataren ia 2 hilabete baino lehenago? horrela ez bada Zorionak!

Kalitatezkoa, kantitatezkoa? Kaña gehiegi edo km gehiegi? Nork erabakiko du?