martes, 3 de julio de 2012

ELGOIBAR-AIZKORRI-ARANTZAZU

Apur bat berandu, baina azkenean hemen duzue San Juanetako "gaupasa"-ren bideoa eta kronikatxoa (inor ez da animatu ezer idaztera!!)
Azkenean "gaupasa" egitera 5 animatu ginen: Gurua, Zuzendaria, L5, Matxinsalto Txikia eta Remerua. Ligamentos (como es un acojonau!!) goizean hurbildu zen Urbiara eta taxista lanak egin zituen. Autobusean Elgoibarrera hurbildu eta gaueko 10:45ean iadanik poteatzen hasi ginen. Lehen trago luzea Karakate!! Zuzendaria gerrarako gogarekin etorri zen eta erritmo gogorra jarri zuen lehen tragotik!! Eta nola ez Gurua (como un juvenil!!) "a trapo" bere atzetik!! Beste hirurok lasai, gure erritmoan!! Karakatetik Hirukurutzetara!! Eta nola ez Zuzendariaren erritmo bizian!! Handik Gorlara, oinez baina 6,5 km/orduko median!! Ke horror!! Nik pentsatzen nuen "gaupasa fisfruton" bat izango zela!! Bai zera!! Zuzendaria aspaldiko partez "katxondo" zegoen eta gau guztia gantxoarekin eraman zigun!! Gorlan zerbait jateko geldialditxoa eta Deskarga aldera. Deskargatik Lakiolamendi, Arranoaitz eta Udanara!! Lakiolamendiko tarteko helmugan bi jubenilak "a sako" igo ziren!! Eta
 Matxinsalto Txikia "gomarena" egiten!! Udanan beste geldialditxo bat eta Minaseko igoera!! Igoera hau nahiko lasai egin genuen, erdialdean dagoen iturrian Matxinsaltoaren zain geratuz!! Baina ez zenez azaltzen gorarte jo genuen! Goian berriro zain!! Gurua eta ni Matxinsaltoaren bila jeitsi ginen eta L5 eta Zuzendaria Ligamentosen bila joan ziren Urbiara!! Azkenean aurkitu genuen Matxinsaltoa, "gomarena" hainbeste eginda goma apurtuta!! Matxinsaltoarekin Urbiara hurbildu ginan, besteekin elkartuz!!  Urbiako bordan lasai-lasai gozaldu, Matxinsaltoari "txartel gorria" atera genion eta etxera bidali gendun (atseden hartzera, ongi etorriko zaiolako) eta beste bostok Aizkorrira igo ginen nahiko lasai, para lo que fue la noche!! Aizkorri tontorrean paisaia ikusgarriaz gozatu, argazki batzuk, jarraitu beharreko bideaz eztabaidatu eta Zalduondoko bidetik Oltza aldera jeitsi eta berriro Urbiara!! Urbiatik Duruko bidetik Arantzazun bukatzeko!! Garagardo batzuk edan, txorizo eta kroketak jan, erropa aldatu eta etxera!!
Azkenean 60 kilometro 12 bat ordutan!! Desnibela guztira +-7000 inguru!! Egia esanda, gaupasa polita!! Eguraldi zoragarria eta egunsenti polit batetaz gozatzeko aukera izan genuen, batez ere Aizkorri gaineko "espektakuloa"!! Beti bezala gai sozio-ekonomiko-politiko-deportibo...-ri buruz eztabaidatu genuen, badakizue bi ikuspegi desnerdin daudela taldean: "los de aquí, y los de allí"!! Beraz, ez gara aspertzen!! Eta garrantzi gutxiena duena kasu hauetan, entrenamendua!! Ehunmilei eta G2-ari begira entrenamendu bikaina!! Gauez egunez baino bizkorrago eraman gintuen Zuzendariak (no se si para sacarse la espinita de 3H o de la kaña que le hemos metido en los últimos entrenos!!)!! Gurua eta Zuzendaria 100M-rako bikain ikusten ditut!! Zer esanik ez L5, bere lehen ultra bukatzea ia-ia egina dauka, beti ere burua erabiltzen badu!! Matxinsalto Txikiak kasu egiten bagaitu eta bere gorputzari "tregua" (atsedena) ematen badio bukatuko du 100M (es un seguro)!! Ligamentos oso ondo ikusten dut Torreviejara joateko, le veo bien para llevar la sombrilla y la nevera a la playa!!Hori bai, un TAXISTA  de la letxe!! Eta ni, 3Hetatik ondo errekuperatuta ikusten naiz, baina ez dakit ez naizen lehertuko, baten bat BUDÚ egiten dabilen susmoa daukat!!!
  • Han IE!!

4 IRUZKIN · COMENTARIO:

ntxgarai dijo...

'la espera' eta beti bezala hartu duzun lan ikusgarria merezi izan du, zoragarria! Eskerrik asko!

iosu dijo...

Beti bezela oso ondo pasatu genuen gaua lehen orduak eguraldi nahasia baina eztabaidarekin lortu genuen pizkak berotzea ni nire aldetik oso gustora entrenoarekin eta aitortu behar dut los de aki y lo de alli oso ondo ikusten ditut hurrengo erronkarako, baina nire apustua por los de aki
Han Ie

Javi Aldai dijo...

Nola zuri botatzeko lora guztiak agortu zaizkidan eta "queda bien" ez izatearren puntualizazio batzuk egin nahi nituzke:
Nabari gelditu da L5k eta Ligamentosek urtean zehar primera entrenatu dutela, ze erakustaldi L5rena. Zure maixua ere, ondo ibili zen, agian hiru handiak ez zituelako bukatu. Zu ere bastante ondo, agian bizikletan larregi entrenatzen ari zara, Turmaletekoa irailean da.

Matxinsalto: zaharren aholkuak betetzen ez badituzu larri ibiliko zara.

Zalantza bat dut, "los de aki" zeintzuk dira Iekoak edo Jardinetakoak? Iberdrola eta Caja Laboral nongoak dira "de alla" edo "de aki"?
Zergak eta autopistak nortzuk igotzen dituzte, "los de aki"? Ikusten duzuten bezala zerbait nahastuta nabil.
Izango dugu denbora uztailak 13an guztia eztabaidatzeko, baina ez dakit antolakuntzak ematen dituen 48 orduak nahiko izango diren guztia argitzeko, agian Eibarrerano oinez bueltatu beharko dugu.
Txintxuak izan.

Mikelena dijo...

Kaixo danei! bueno, aspaldiko partez hemndik sartu gabe baina ikusten dut maila bikaina izaten jarraitzen duela. Erreportai bikaina, ea dena ondo joaten dan 100Mtan.