domingo, 3 de febrero de 2013

EIBAR-MARIÑAZAR-INTXORTA-EIBAR

Aspaldiko partez KKTero sentitu naiz!! Egia esanda faltan botatzen nuen taldean irtetzearen giroa. Azkenean   jende dexente animatu da eta eguraldia ere lagun izan dugu. 7etan udaletxeko arkupean geratuta geunden eta poliki poliki jendea inguratuz joan da. Beti bezala Gurua eta Remerua lehenak izan gara. Ondoren Zuzendaria azaldu da eta jarraian Arriola Markiñarra. Maittia eta Kiribil ere animatu dira, con luces diskofesta y todo!! Eta baita Kolonbianoa eta Matxinsalto Txikia. Ez noa gehiago kontatzera, kronika Kolonbianoa eta Zuzendariaren esku geratzen baita, gu 30 km eginda etxera joan baikara eta beraiek gu baino indartsuago zeudenenz Azitainen Arratera igotzea erabaki baitute.
Dena dela, hemen dituzue Mariñazarren ateratako argazki kurioso batzuk eta Azitainerarteko ibilbidearen traka.






4 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Bueno, kronika entrenamendu motzagoa egin duzuonontzako uztun dut denbora gehiago izan duzue eta. Azitainetik, Josuk eta Lameirasek erakutsitako bidetik Santa Kurutzera joan gara. Niri iskioak dantzan hasi zaizkit Igor ordea"como unas castañuelas". Uzartzatik pasa ondoren Urko azpiko bidezidorretik Amaña aldera. Guztira 40 km. Goiz ederra pasa ondoren eta pastelak erosita ezpainetan irriparrearekin etxera.

IGOR AZURMENDI dijo...

Untzagatik oinez nahiko lasai Mariñazarreruntz abiatu ginen. Goiherrirarte lasai antzean joan bagina, lehen maldak hasitakoan Guruak bere martxeta jarri zuen taldea luzatuz. Mariñazarren "hangoak" "hemengoari" ikurriña zin egiten lagundu zioten. Trotean Erdellara. Igoera lasaia, Zuzendariaren erritmoa jarraitzeko ez genuen arazorik izan. Handik Intxortara, eguneko topa. Guruak erritmo gogorra jarri zuen eta Zuzendaria eta Remerua atzetik. Taldea apurtuta iritsi zen gora. Ligamentosek hango pintadak ikusita "gora euskadi, presoak etxera..." mareatu eta ipurdikoa hartu zuen!! Ya no le llegaba el oxigeno!!
Intxortatik Elgetara jeisten Maittiak zaintiratua izan zuen (egia esanda Kiribilekin bakarrik egoteko aitzaki bat baino ez zen izan). Elgetan (para no perder las buenas costumbres y no hacerles un feo a los de alli) pikniktraila egin genuen (5 minutos de reloj) eta oinez Karabietara. Maittia eta Kiribil etxera (...hori esan zuten behintzat!! Gero zer gertatu zen...) Azkonabitxa igotzen berriro egurra. Ondoren Galdaramiño eta Topinburu. Illordo ere bai!! Existe!! Eta azken jeitsiera Azitainera!! Giro polita eta sentzazio onak!! Ea 15 egun barru 6 orduko bat egiten dugun!!

Raul dijo...

Buena salida..y yo en la U.V.I...la proxima sera.

ntxgarai dijo...

Halako paisai ederrak ezagutzea gustatu litzaidake baina beharrak lotua eduki ninduen gaueko bidezidorretikan ;) ... eta egia esan, irudiak ikusita, damutu naiz ez agertzeaz baina orain ulertzen dut zergaitik Marinazarreko ikurrina dagoen erdi janda , eta erruduna nor den bebai!!