miércoles, 27 de febrero de 2013

ELURRA TRAIL

Igandean 7etan Untzagako piruloan egin genuen hitzordua. Ematen zuen egun eskasa izango zela mendian korrika egiteko, baina ez zen hala izan! Gozatu ederra hartu genuen. KKTeko bi taldeak batera geratu ginen, sprinterrak eta ultrak, eta Amañan bakoitzak bere bidea hartzea erabaki genuen, denontzako erabaki zuzena.     Mikelena, Vademecum, Cumbres eta Liher Ibur aldera joan ziren eta Gurua, Ligamentos, Markiña eta Remerua Urko aldera. Amañan gora egindako ibilbidearen 30 km-tan lagun izan genuen alfonbra txuria zapaltzen hasi ginen. Amañako bariante gainetik Ermuko eskonbrerara, handik Lindari, Elorreta eta Trabakuara joan ginen. Trabakuan Ligamentosek buelta eman zuen (ez ditugu arrazoiaren detailerik emango...) eta besteok Zengotita gainera igo genuen belaunerarteko elurtzatik. Zengotita gainetik Zengotita auzora jeitsi ginen. Bertako ermita atzean hamaiketakoa egin eta inguruko mendi batean "buelta bat" eman ostean Areitiora iritsi ginen. Areitiotik Eitzagara eta etxera. Zoragarria!! Gogorra baina gogoratzeko modukoa!! 30 km-tik ia denak elur gainean!!

11 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Aitortu behar dut joateko asmoa nuela baina goizeko seietan izarak gorputzean itsatsita geratu zitzaizkidan. Iñaki aurreko egunean nahiko eginda zegoen (kalitateko entrenamendua)eta seguru belarriak ondo berotu zeniotela "malas compañias" zeraman eta horrela hobe familiaren goxoan.
Niri Hirukurutzeta gustatzen zait baina norbaiti Zengotita inguruko "bueltatxoa".
Igor ea copyraita ordaintzen duzun bestela ez dugu bideoa ikusterik eta!

ntxgarai dijo...

Bideoa ikusita eguna beltza pasati zenuten, ezta? Hala ere, nik ere joateko asmoa eduki arren seiretan erlojuak jo eta horrek aurreko egunekoa gogorazi zidan beraz errekuperatzen geratzea erabaki nuen, gaur fb-en argaxkiak ikusita damutu naiz; ea hurrengoan...

IGOR AZURMENDI dijo...

Bideoaren kopiraitarena konponduta dago. No hay como tener influencias!! Eta Iñaki primeran tratatu genuen, penaz geratu zen!! Pixka bat tentatu izan bagenu buelta osoa egiteko moduan zegoen!! Como anda el chaval de oro!! Eta egia da L5, damututa egon behar zarete kriston aukera polita galdu zenutelako elurraz eta konpania onaz disfrutatzeko!! Ea hurrengoan animatzen zareten!!

Unknown dijo...

Benetan be esperientzi edarra. Ia oingo asteburuen be edur apur bat gatzen dan mendi tontorretan zeren zerue urdin eta eguzkitxu datorrela diño, igandien behintzet. Beset bidai atsegingarri bat, argazki edarrak ateratzeko aukerarekin. Laster arte.

iosu dijo...

Kaixo,como no podia ser de otra manera Remerua ha puesto la guinda en el pastel del entreno dominical que fue espectacular en todos los sentidos y al video me remito, el ekipo de ORO de aki ya esta en marcha en el terreno y en los teclados.
Zorionak Remerua videoa ikusita ezin da gehiago eskatu.-
HAN IE

iosu dijo...

Kaixo,como no podia ser de otra manera Remerua ha puesto la guinda en el pastel del entreno dominical que fue espectacular en todos los sentidos y al video me remito, el ekipo de ORO de aki ya esta en marcha en el terreno y en los teclados.
Zorionak Remerua videoa ikusita ezin da gehiago eskatu.-
HAN IE

Javi Aldai dijo...

Esta bien que heches flores a tu chaval pero no es necesario que lo repitas dos veces. Remerua kopiraita ordaindu ondoren, bideoa zoragarria! Erakusten duzuen mailarekin apuroa ematen du bai bideoak egitea bai zuekin entrenatzea!
Han Ie!

asier dijo...

Nik biharko goizeko 7 tan irteteko asmoa det Eibar, sanpedro,arnoate, arno, arnoate,iruturri,kalamua,Eibar.
40 km inguruko itzulia

asier dijo...

Aupala 7 tan untzagatik irteteko asmoa det animo

ntxgarai dijo...

Kostata baina azkenean ikusi dut, eta egia da bilketa behar baduzla kopyraita ordaintzeko prest nago pentsatzen nuen aurreko bideo-muntaiak ezin hobeak zirela baina honek Oscar-etan ez du parekorik eta. Zorionak Igor!!

Mikelena dijo...

Beti bezala espektakular. Gustora ikusi dut.