viernes, 10 de abril de 2015

IGANDERAKO KKTROSTIN IRTEERA

Igandean taldeko kide gehienak Mendaroko lasterketara joan arren, beste batzuk entrenatzen jarraitu beharko dugu lasterketetan parte hartzeko besteko maila fisikoa lortzeko asmoz. Beraz, igande honetarako 5-6 orduko entreno bat proposatzen dut.
Irteera ordua eta tokia: goizeko 5:00ak anbulategi aurrean (ez ahaztu frontala)
Ibilbidea: Arrajola, Urko, Trabakua, Zengotita gaina, Zengotita auzoa, Zaldibar, Mariñazar, Presa, Egoarbitza, Iburerreka, Eibar.
Erritmoa: igoerak oinez eta lauan eta beherantz trostan.
Animatu eta etorri. Norbaitek motzago egiteko asmoa badu ez dago arazorik ibilbide aldatzeko. Ez ahaztu komentario bidez izena emateaz.

4 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Kostata baina goizeko 5etan Anbulategian egongo naiz. Ibilbide bikaina!!!

iosu dijo...

Nire asmoa ere joatea da

Anónimo dijo...

Apuntatzen nahiz. Borja Sánchez

IÑAKI dijo...

Gereñutarrak ere han egongo garaz