miércoles, 10 de junio de 2015

IGANDERAKO PLANA

Gautxori Trailera joateko aukerarik ez dudanez, iganderako plan alternatiboa (edo lighta) proposatzera nator. Hori bai, ordutegia ez da oso lighta... 4 ordu inguruko ibilbidea izango da, norbaitek gutxiago egin nahi badu edo ondoren luzatu aukerak izango ditu.
Irteera ordua eta tokia: goizeko 4:55etan ANBULATEGI aurrean. 9etarako etxean egoteko asmoa.
Ibilbidea: Eibar, Eitzaga, Mariñazar, Erdella, Intxorta, Elgeta, Kanpazar, Azkonabieta....
Erritmoa: Coca (korrika eta oinez). Lauan eta aldapa behera korrika eta aldapa gora oinez, makilak erabiliz.
Beti bezala, denok zaudete gonbidatuta. Hori bai, izen ematea komentario bidez egin...

5 IRUZKIN · COMENTARIO:

IÑAKI dijo...

hori dana 4 ordutan. bizi bizi izango da. kampazareraino joateko

IGOR AZURMENDI dijo...

Jeje... Karabieta esan nahi nuen. Gautxorin pentsatzen neuan...

iosu dijo...

Ni ostiralean dantzari eguna daukak eta gero afaria, horregatik bigarren plana eta ambulategian izango naiz.
Ondo ibili gaueko txoriak

Iker Iriondo dijo...

Ni ez baten ez bestean. Ez nago oindiok guztiz rekuperatua. Urrengokoan izan beharko da. Aste bukaera on bat guztioi

Borja Sanchez dijo...

Apuntatzen naiz.