lunes, 21 de diciembre de 2015

2015 Urteko balantzea

Atzera begirada bat bota ezkero uste baño abentura gehiago eman digu 2015 urte honek. Urte hasieran duda asko neukan nire belauneko arazoengaitik, urte bete pasa geldi egon bait nintzen. Baina, Apirila inguruan, burugogor jarri eta ultimatuna eman nion belauneko arazoari. Entrenatzeko taktika eta ordutegiak familiaren ordutegietara amoldatu eta Leitzako lasterketa izango zen lehen erronka eta hemengo emaitzaren arabera 2015 urtea planifikatu.

Ona hemen lehen lasterketan gertatutakoaren laburpena:

                                EH MENDI ERRONKA 2015, LEITZA




Emaitza: iñoizko agujetarik handienak izan nituen baina belaunak erantzun zuen.....erronka berriak jartzeko prest!! Burua bero bero eta ondorioa.... UTMB2016rako puntuak biltzeko erronka jarri genuen bizkaitarrok!! Lasterketa honekin 2 puntu poltsikoratu genituen eta orain, hurrengo 7 punturen billa.
Helburu berri honekin, hurrengo lasterketa G2Handiak. Lasterketa hontan, 5 taldekide batu giñen: Guru, Rafa, Iker, Remerua eta Markiñe. Leitzatik Beasaineko lasterketa hontararteko tartean 5tok ongi baño hobeto entrenatu genuen, giro bikainean. Garbi geneukan 5ok hasi eta 5ok bukatu genuela eta halaxe ikus daiteke hurrengo bideoan:


                                           G2HANDIAK 2015, BEASAIN
                         https://vimeo.com/149853012             


Zorionak Iker eta Rafari, euren lehen Ultra ain ongi bukatzearren, vaya merito!!. Espero hurrengo urtean ere beste lasterketaren batera animatzea!!
Taldeko beteranoari ere Zorionak GURU!! Zuk daukazu zuk meritua!! Espero gustatu izana detalletxo txiki hau eta luzeroan gogoan edukitzea eta nola ez, de buen rolloko entrenamenduetan luzero jarraituuuuuu!!!
 Bigarren lasterketa honekin Bizkaitarrok 5 puntu genituen, 4 puntuko karrera bat soilik falta zitzaigun beharrezko 9 puntuak lortu eta UTMB2016ko zozketan sartzeko. Hau lortzeko Valle de Aran lurraldetara jotzen dugu familikideak lagun ditugula:

                             ULTRA VALL D'ARAN 2015, SALARDU



Ikusten den bezala, pena eta amorru haundiz, lasterketa bertan behera mozten da eta horrenbestez, 4 puntuak ezin lortu.....buelta asko eman genizkion UTMB2016ko ametsarekin jarraitu edo ez jarraitzeaz.... hau da, urtea gehiago luzatu beharra eta genituen hainbat gaupasari gañera beste asko gehitu beharra.....baina, azkenean, gure mendi korrika zaletasunak Alikanteko lurretako Desafío Lurbel lasterketa egitera animatu zigun eta 4 puntuen billa joatea erabaki genuen. Ondorioz, hurrengo beste 3 hillabeteetan entrenatzen jarraitu beharra genuen....hasiera batean alperkeria handia eta gogo gutxi entrenatzen jarraitzeko baina KKT-ko kide askoren laguntzarekin entrenoak errazago joan ziren:

Bizikleta irteerak:

                                  ZURIZA BIKE TECH 2015,ZURIZA





Anoa gune berriak ezagutu, Gipuzkoako txoko berrietatik zehar ibili, gurpilak konpontzen kurtso bereziak jaso, etab.... trailarekin konbinatzeko kirol modalitate aparata, batez ere "en buena compañia".




Gorbeako irteera: http://blog.kalamuakorrikalariak.org/2015/10/gorbeia-gau-trail.html

                                       GORBEA PICNICTRAIL 2015


Eta konturatu orduko azken lasterketaren eguna gainean....

                        DESAFIO LURBEL AITANA 2015, FINESTRAT
                https://vimeo.com/149584726         

Lasterketa bikaina!! Guztiz errekomendagarria edozeinentzat! Batez ere paella eta paisaia ezberdin eta liluragarriak!!

Urte hasieran amets bezala ikusten ziren helburu guztiak egi bihurtu ahal izan ditugu KKT giro paregabean. Hainbat asteburutako gaupasen ondorioa da lortutakoa. Asko kostatakoa da lortutakoa baina orain begirada atzera bota eta ziur nago berriz ere egiteko gai izango giñakeela. Eta goraipatzeakoa, batez ere, gaupasa eta entrenamendu guztietan izan dugun KKT giro aparta. Laguntza hori gabe ez litzateke berdiña izango egindako guztia, espero luzaroan jarraitzea horrela. Orduan ba, eskerrikasko KKTro guztiei emandako laguntza, animo eta aholku guztiengaitik!!

Nola ez, oingo urtean, Igor, Remeruairi eskerrak eman urte guztian mano a mano giro ezin hobean eraman dugulako urte guztiko entreno eta irteera guztiak. Ea hurrengo urtean ere berdin eta hobetzen jarraitzen dugun!!
Ondo bukatu dezagun urtea denok eta 2016 urterako amets berri asko sortu eta ea denak egi bihurtzen ditugun!!


HAN IE!! eta GORA MARKIÑE!!

AUPA KKT!!


3 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Aupa Markiñe!! Urteko errepaso bikaina!! Egia esanda, urte borobilla!! Taldeari esker gozamena izan da gaupasak egitea!! Hurrengo urtean ere familia eta entrenamenduak konbinatu nahi baditugu antzeko bidetik jarraitu beharko dugu...Azkenean, niretzat behintzat, asteko une gogokoena bihurtu dira larunbat/igandeetako gaupasak euki dugun giro bikainari esker!!

ntxgarai dijo...

Bikaina benetan! Kriston inbidia-delabuena ematen du errepaso polita hau ikusteak, eta bistan dago UTMB2016 ezin dozue galtzea, beraz zuekin entrenamenuaz gozatze hura ez galtzea espero dut. Han ie!!

Javi Aldai dijo...

Ultra-post bikaina!!! Urteak eman dizu, eman digu hainbat bizipen goxo, eder, aberats... bizitzeko aukera. Zuk kupoa bet-betea duzu, pozten naiz eta zorionak!! Hurrengo urteak beste hainbeste ekar diezaizkizula eta elkar disfrutatu ditzagula!!!
Ea Olentzerok UTMBko txartela oparitzen dizuen!!!
Gora Markiñe!