martes, 15 de diciembre de 2015

DESAFIO LURBEL AITANA 2015

Iadanik aste batzuk pasatu diren arren, oraindik ere bizitakoak eta gozatutakoak sortzen diran irrifarrea ezin dut kendu. Esperientzia izugarri polita, nahiz eta ultra-"espres" formatoan izan.
Ez noa gehiegi luzatzera, bideoan askoz hobeto isaladatzen delako, baina hitz batean edo esaldi baten esanda, MEREZI IZAN DU da.
Merezi izan du 2015 urte guztian UTMBeko 9 puntu horien bila jardutea.
Merezi izan du hegazkinez bidaia egitea, bestela esperientzia agian ez zen hain ederra izango (behingoz Zuzeni arrazoia ematen diot publikoki, "Zuzen, arrazoia zenuen";)
Merezi izan du goizean goiz eta desordutan entrenatzea, une politak eta talde giro bikainean egin ditugu eta. Zuek gabe, mutilak, 9 puntuen helburua lortzea askoz ere gogorragoa izan da. Eta zuen konpañian gozamen hutsa izan da.
Merezi izan du Valle de Araneko ultra neutralizatzea eta hiru hilabetez tenporada luzatzea, bestela Alikanteko "abentura" hau ez genioke gure bizitzari gehituko.
Merezi izan du, helmuga bezain polita eta aberasgarria izan delako egindako bidea.

Azkar eta gehiegi landu gabe eginda dago, baina espero dut zuen gustokoa izatea!!


6 IRUZKIN · COMENTARIO:

Unknown dijo...

No more comments.

MEREZI IZAN DU!!! Jarrai dezagun ametsak sortu eta egi bihurtzen!!

Eskerrak guztioi!!

Unknown dijo...

Ederra bideoa,zorionak bikote eta zuen ametsa egi bihurtu dadin!!!

Javi Aldai dijo...

Zorionak eta eskerrik asko!!!! Nik ere mordoa disfrutatu dut zuekin egin dudan entrenamendu apurra, egin duzuen bidearekin eta bideoarekin eta nola ez lasterketarekin. Jarrai dezala gozamenak!!

iosu dijo...

Zorionak bikote niretzak ere merezi izan du zuen amets eta ibilbide luze honetan partaide izatea,nola ahaztu goizaldeko eta gaueko entrenoak beti umore onarekin edo hobeto ezanda de buen rollo.
Eta bukatzeko sorte zozketan eta datorren urtean berrio aukera entreno de buen rollo pilla bat egitea.
Han Ie

Unknown dijo...

Zorionak bikote! Bideoa izugarri polita!

ntxgarai dijo...

Bideoa bikaina! Beti bezala, baina guztiaren gainetik ZORIONAK bikote, merezi dozuela eta!