miércoles, 4 de diciembre de 2013

KKT-koekin 2013 urteko balantzea, hasi berri baten ikuspegitik (2. atala)

CCC 2013

2013 urtean zehar egindako entrenamendu luze guztiei bukaera on bat emoteko CCC egin beharra zegoen, objetiborik jarri gabe noski, ondo pasatzera!!

Tendinitisetik errekuperatzeko sesioak bukatu eta entrenamenduak aitatasunarekin tartekatzea lortu nuen ala nola. Eskerrak patrozinatzaile bikaina dudan, bestela...
Kosta zitzaidan bakarrik joatea entrenatzera baina ez neukan beste aukerarik. KKT piknitrailean ikasitakoak praktikan jarri eta ea berriz ere forma eta ritmo itxuroso bat hartzen nuen hillabete batean. Ez dut uste punturik onenean helduko nintzenik baina disfrutatzearekin eta esperientzi berri bat bizita nahiko zenez, aurrera.

Hillabetea azkar zioan aurrera eta Abuztuak 28a dida batean heldu zen. Behar nuen materiala hartu eta lagunarekin (personal trainer ta guzti) Chamonixeruntz abiatu giñen.
 
Bilbo-Ginebra hegazkinean (easyjet) eta Ginebra-Chamonix kotxe partikular batean egin genuen, en plan estudiantes pobres, jajaj. Kotxeko bidaian ikusten diren paisaiak edarrak benetan, inguru guztia berde berde eta egurrezko etxe txiki mordo bat sakabanaturik. A zer nolako mendiak, gailurrak ikusteko burua atera behar genuen kotxeko lehiotik. Halako batean, begiak guztiz zabaldu zitzaizkigun Mont-Blanc tontorra  (4810 m) ikusi genuenean. Hura bai hura mendi puxka!!

Ginebratik urten eta 1h30min beranduago Chamonixera heldu giñen. Uste genuena baino herri txikiagoa da. Ain entzutetzu eta turistokoa izateko pentsa baino etxe eta explotazio gutxiago. Espero horrela jarraitzea urte askotan eta Benidorm bat ez bihurtzea. Kotxeak tren estazioan utzi gintuen eta handik pare bat kilometrora geneukan gure 5 izarreko super hotela zain.
 
A zer nolako ohe goxo eta zabalak,jajaj. Ez zen bost izarreko hotela baina gure beharretarako nahiko: garbitasuna eta merkea. Gauza denak bertan utzi eta herrira joan giñen bertako giroa bizitzera.

Herrira gerturatu ahala, gurutzatzen genuen jende guztia kirol erropekin jantzita zegoen: korrikarako, eskalatzeko, bizikletan ibiltzeko, parapente egiteko, trekking egiteko..... herri hontan kirola gustatzen zaizu edo hobeto ez etorri. Inguru guztiak argiz eta lasterketen iragarkiez beteta zeuden. Tabernak eta kaleak ere jendez gainezka. Benetan ere airean nabaritzen zen giroa oso berezia, tope mendi zale friki, jajajaj.

Pentsa, lasterketarako 10.000 lagun inguru daude apuntatuta. Lasterketa organizatzailearen arabera 73 nazio dauede erreprezentazioarekin: África del sur, Albania, Argelia, Alemania, Andorra, Inglaterra, Argentina, Australia, Austria, Bélgica, Bielorrusia, Bolivia, Brasil, Bulgaria, Canadá, Chile, China, Colombia, Corea del Sur,Costa Rica, Croacia, Dinamarca, Escocia, Ecuador, España, Estonia, Estados Unidos, Finlandia, Francia, Gabón, Grecia, Guatemala, Hungría, Indonesia, Irán, Irlanda, Irlanda del Norte, Islandia, Israel, Italia, Japón, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malasia, Malta, Maruecos, México, Moldavia, Mónaco, Nepal, Níger, Noruega, Nueva Zelanda, País de Gales, Países Bajos, Perú, Filipinas, Polonia, Portugal, Republica Chaca, Rumania, Rusia, Serbia, Singapur, Eslovaquia, Eslovenia, Suecia, Suiza, Tailandia, Turquía, Ucrania, Uruguay, Venezuela.

Eta nola ez, Euskaldunak edo "los de aki" bertan zeuden, uste dut organizazioak akats bat izan duela ez? jajaj.

Kaleetan gora eta behera ibili giñen eta arritzekoa zenbat kirol denda dagoen bertan, hor denetarik aurkitu daiteke. Hor ez dagoena ez det uste existitzen denik. Horrenbeste buelta emon ostean, lasterketa amaiera topatu genuen eta bertan, bada ez bada ere, argazki batzuk atera genituen. Batek jakin helduko garen eta heltzen bagara ere zer nolako itxurarekin. Eta eguna ondo bukatzeko berdura eta arroz pixkat.
  
Nahiko ibili eta karrerako giroa bizi ostean lotara edo lo egiteko asmoarekin ohera. Baina gau guztian txerri kume bat zurrungaka egon da. Gutxi falta izan zaigu ahoan galtzetin zikin batzuk sartzeko. Eskerrak ordu batzutan ixilik egon den.

Kosta zait esnatzea baina goizeko 6tatik argia sartzen zenez ezin berriz loak hartu. Hori bai, nire sasi-personal trainerra trankil asko egon da. Joeee, kosta zaio esnatu eta irtetzea. Ea lasterketan zehar ez zaidan lokartzen, bestela..... you are fired!!
 2h beranduago 
Kostata baina eguna planifikatu du esasi-ntrenatzaile berri honek eta hor goaz Chamonix herria ezagutzera.


5 izarreko hoteletik irten bezain laster eguzki edarra ikusi dugu, a zer poza. Zeru urdin urdiña eta laño gutxi batzuk tontorretan. Edozein sentzutan begiratuta ere, mendi tontorrak non nahi ikusten dira, guztiz inguratuta gaude. Guztien artean, Mont-Blanc da ederra, nola ez.
 
Herrira gerturatu bezain laster, lehenego lana inskripzioa egitea. Polikiroldegira urratu gara goizeko 9rak pasatxorako eta kola dexente baina ongi. Eskerrak aguro ibili garen zeren pare bat ordu beranduago kaosa zen hura. 

 
Atzo gauean giro edarra zegoen, baina gaur goizean, horrelako eguraldiarekin, jende pilla bildu da herrian. Pentsa, lehen esan dudan bezala, 10.000 lagun lasterketetarako + eurari laguntzen edo ikusten etorri diren guztiak gehituz gero,...... "esto parece un hormiguero", jajaja.

Horrenbeste buelta eta emoziok gosea eman digu eta biharko biltegia ondo beteta eduki behar da. Inguruko tabernetako menua ikusi eta sasi-personal trainerrarekin proteina-hidratos de carbono-vitamina E,..... balantzea egin ostean aukerarik onena hamburgesa edar bat patata frijituekin. Eta glucosa eta potasio nibelak mantentzeko txokolatezko crepa banana batekin. Tope profesional, On egin!!!
  

Guzti hau ongi metabolizatzeko eta gorputzeko oxigeno nibelak igoteko, kilometro bertikal bat egiteko proposamena egiten dit sasi-entrenatzaileak. Hori bai, funikularrean noski.
Lehenengo funikularra hartu genuen 1039 metrotik 2000 metrotara igoteko. Denbora pixkat eman genion gorputzari ohitzeko eta hurrengo saltoaren billa. Beste funikular bat hartu eta Le Brevént tontorrerarte, 2525 m-ko alturara iristeko. Hemendik ikusten den paisai zoragarria, mendi tontorrak non nahi eta nahi aina Km ibiltzeko bidezidorrak. Guztien artean, edarrena eta ikusgarriena, aurrez aurre daukagun Mont Blanc. Oxigenazio proba gainditurik, no hay miedo a eso del mal de alturas, jajaj.
 
Egin beharreko preparatibo guztiak eginik, gertu nago CCC lasterketari aurre egiteko. Eutsi goixai!!
Lasterketa eguna heldu da. Goizeko 6rak inguru esnatu eta aurreko egunean gertatutako material dena gainean jarri eta bagoaz 7rak 7:30k inguru irtetzen duen autobusen bat hartzera herri erdira.
Goizeko 8rak inguru Courmayeur-n gaude jende mordo batekin batera. Denak ere nahiko urduri daudela dirudi, zergaitik ote da? jajaj

  
Baten batzuk behintzat, trankil eta umoreko dabiltza/gabiltza kaleetan zehar.

 
Goizeko 9rak gerturatzen hasten dira eta jendea iada egon ezinarekin saltoka, familiarteko eta lagunei agur esaten, seme alabak negarrez ere ikusten dira, baita nagusiagoak ere,......musika ere topera jarria.....eta bat batean organizatzailea 10-9-8-7-6-5......jendea zuzirien gisa prest eztanda egiteko.....4-3-2-1 GOOOOOOOOO irten gara....101 Km eta 6109 m desnibel metatu positiboa duen ibilbidea daukagu aurretik.
 
Hasi bezain laster jendea ziztu bizian aurrera, Ultra-Tail itxura baino 100 metroko sprinta ematen du honek. Baina emozio guzti hau nola edo ahala baretu beharra dago. Lehenego kilometroa herrian zehar buelta bat emanaz egiten dugu, inguu guztiak jendez gainezka eta irrika biziz lasterkarie animatzen. Giro honek jendeari gero eta azkarrago joateko indarrak ematen dio, hau da hau erritmoa. Herritik irten bezain laister asfaltoa hasten da eta hemen, korrika egitetik bastoning teknikara pasatzen naiz. Ritmo politean baina korrikarik ez, badaude nahiko kilometro aurretik horretarako. Hainbat lasterkarik pasatzen didate eta tentazio asko eurari trote jarraitzeko baina, "mente fría Iban", gogoratu "vuelta Eibar" jajaj. Asfaltoan zehar beste pare bat kilometro egiten ditugu eta azkenean ere mendi zidor baten sartu gara. Piñudi haundi batzuetan zehar behetik gora goaz, desnibel positibo polita gorputzak bere lehenengo izerdialdia jasateko.

Hasierako kilometro hauetan, bai herrian zehar eta asfaltoan, bideak zabalak izan dira eta denok alkarren gañean joan gara baina mendi zidorrak eztuak dira eta puntu batean enbudo modoko bat sortzen da. Puntu hontatik aurrera txinurriak bezala illada bakar bat sortu eta aurrera goaz, oso zaila da iñor aurreratzea. Tontorrerarte denok en fila india lasai lasai. Giro edarra egiten du eta eritmo trankilean goazenez inguruko paisai edarrak ikusteko aprobetxatzen det.
 
2 ordu beranduago,Téte de la Tronceh (2548 m) tontorrera heltzen naiz. Hemen Kaliforniako gizon bateri argazkia ateratzeko eskatzen diot mesedez. Hau da daukadan poza, jajaj, lasterketako tontorrik altuenean nago frexko frexko, ea luzaro jarraitzen dudan horrela.
 
Berriz ere gauza denak jantzi eta bagoaz lehenengo anoa gunera, Refuge Bertone. Beheruntzko bidean jende hillara gutxiago dago eta horrela errezago erritmo politagoan joatea. Hori bai, kontuz ibili behar da ez erortzeko zeren inguruko paisaei begiratzen zoaz denbora guztian eta bidearekin guztiz ahazten da bat. Tipi tapa, 30 minutu beranduago ikusten det Refuge Bertone eta bere azpian Courmayeur. Ez det uste iñoiz ibili naizenik holako alturetatik. Horregaitik zarri zarri geratu eta inguruak ikusten pasatzen det denboratxo bat, merezi du.
Zerbait jan eta eran ostean hurrengo meta Refuge Bonatti. Hemendik aurrera, lurrezko pista on batetik goaz, justu Frantzia eta Italia banatzen duen mendi lerroaren albotik. Benetan ere erraldoiak dira harri puxka hauek, liluragarriak.

Iada jendea banatzen hasten da, ez dago "fila india" luzerik. Talde txikiak ikusten dira eta nik beti nire erritmoan doazenekin joaten ahalegintzen naiz. Eurakin hitz batzuk esan eta alkarri konpañia eginez bagoaz trote xuabe xuabean. 

 
Pasa dira 4 ordu eta gorputzeko biltegia betetzeko gogoekin dago. Pare bat minututan Arnuva-ko geltokian geratu naiz. Bertan dagoen buffetetik solido eta likido pixkat sartu gorputzean eta bitartean, heltzen den eta irteten den jendea ikusten det: ea nolako oinetakoak daraman, zer motxila, ze erropa mota,....espionaje industrial. Lasterkarien aurpegiak ere nahiko itxura ona orokorrean naiz eta denok izerdi patxetan eta aurpegi gorri gorri batzuk ere ikusten diren.

  
Indarren biltegia beterik, lasterketako bigarren igoera gogorrenari aurre egiteko prest. Bastonin teknika aukeratu eta hor goaz frantzez batzuekin betik gora. Igoten hasi bezain laster hasi gara izerdi patxetan berriz eta kosta da pixkat zeren arrizko bide zidorretan orkatillek lan gehiago egin behar izan dute. Aldi berean, pixkanaka pixkana eguzkia berotzen doa eta.San Lorenzoren berotasunak ere ez dit mesede askorik egiten.

Gutxinaka gutxinaka baina heldu gara bigarren tontorrik gorenera, Grand Col Ferret (2527 m). Minutu pare bat hartu ditut deskantsatu eta inguruko paisaiaz gosatzeko. Atzeruntz begiratu eta 5 ordu terdian eginiko bidea ikusten det. Beste aldera bueltatu eta hor ditut, 18 Kilometro beheruntz lur-arri nahaste den pista batetik. Arnasa sakon hartu eta hankak gehiegi ez kargatzeko asmotan noa beheruntz trotatzen. Tontorretik mendiak aurrez aurre ikusten dira baina beherunzko bidean erraldoiak bihurtzen dira hauek, benetan ere txiki sentiarazten dizute inguru hauek.
  
Beherunzko bideari gustora ekin diogu baina 15 kilometro beheruntz egin ostean hankako giarrak gogortzen hasi zaizkit eta bat batean lehenengo abixua!!. Kilometro bat gehiago egin eta geratu egin behar izan det luzapenak egiten. Behar bada golpe larregi goitik behera eta beroak ere desidratazio puntua? gel bat hartu eta ur dexente eranda aurreruntz, gutxi falta bait zait La Fouly-ko anoa gunera heltzeko.
  
Hemen fideo sopa pare bat aldiz, frutu lehorrak, platano bat eta kokakola pare bat hartu ditut. Bitartean luzatzeko ariketak egiten aritu naiz eta egon naizen 5-10 minitutan asko indarberritu dira giarrak. Nire entrenatzailea ere han ikusi det lehenengo aldiz. Animo batzuk jaso, hurrengo geldiunerarte falta zaidan atala aztertu eta bagoaz tipi tapa goitik behera. Gutxinaka gutxinaka nekea eta giarren gogortze puntua nabaritzen hasten da. Gainera, azkenengo 18 kilometro guzti hauek beheruntz egiten hankak ongi kargatu zaizkit eta bat batean behetik gohoruntzko igoera laburra baina gogor bat egin behar izan det Champex-Lac-era heltzeko. Aldaketa honek nahiko gogor jo dit eta arratsaldeko 6rak direnean deskantsu on bat hartzea erabaki dut. Orainarte etorri naizen taldea aurrera doa eta ni atzean geratzen naiz, baina bueno, seguru beste taldetxoren batekin bat egiten dudala.
Indarren sentsasio "justu xamar". Mentalki ongi baina giarrei ez zaie gustatu horrenbeste kilometro beheruntz eta gero ain aguro goruntz. Nire sasi-entrenatzaileak ere igarri dit ez nagoela ain indartsu eta berak ekarri dit behar izan dudan dena. Mersi entrenatzaile!!!! Ongi luzatu bitartean, eginiko lan guztiaren hausnarketa eta neure burua animatzen ari naiz. Iada 54 bat kilometro egina ditut eta orain "cuenta atrás", hiru tontortxo edar geratzen zaizkit. Indarrak neurtu ostean,  behetik gora xuabe xuabe bastonin eta goitik behera trotatu edo bastonin erritmo arinean egiteko asmoaz irtetzen dut geldiunetik.

Azkenengo animoak jaso eta begirarda jaso bezain later lakuaren bista edar hau ikusten dut. A zer nolako paisaia.... xuabe xuabe lakuaren albotik noa indarrak biltzen eta erritmo on bat hartu nahian.

Behin lakua atzean utzita goitik beheruntz. Atal hontan gorputzak egoerari pixkana buelta emoten doalako sentzazioak ditut. Behetik goranzko igoera hasten den unean ritmoa dexente bajatu eta beste hiru lagunekin Bovinerako igoerari ekiten diot. Illuntzen hasi da, horrenbestez frontala ipintzen dugu eta hotz gehiago nabari denez, txaketa ere jarri det. Erritmo xuabe baina konstante batean goaz arbola artetik, paisaiak ikusteko aukera guztiak bukatu dira. Orain, frontalak argitzen duen ingurua eta gutxi gehiago. Goruntz begiratu eta beste frontal batzuk ikusten dira baina gutxi. Hemendik aurrera taldeak oso sakabanatuta daude.

Bovine tontorrera pultsasiaok kontrolaturik gustora heldu naiz, berton ur tragoxka bat eta beheruntz trote erritmo bixiagoan. Ez dakti zergaitik izango den: "cuenta atrás" delako, gaueko hotza edo gero eta gertuago somatzen dudalako Chamonix, indarrak bueltatzen ari zaizkidalako daukat. Goruntz ez horrenbeste, baina zer arraio, ahal dena egingo da, indarrik ez da geratu behar bukaeran.

Ziztu bizian eta sentsasio onekin heldu naizTrient-era.,Puntu hontan motibatuta sentitzen naiz. zeren behetik gora erritmo xuabean jendeaz batera noa eta goitik behera auureratzeko indarrak ditut. Uste dut teknika hau jarraituko dudala hurrengo falta diren bi tontorretan.
Anoa gunera heldu eta hemen ere sopa miragarria hartu dut pare bat aldiz. Gorputzak goserik ez du baina gutxienez sopa hau gustura sartzen da. Pare bat miñutu sasi-entrenatzailearekin solazean egin eta erropak aldatzen ditut azkenengoz. Helmugarako KKTren ekipamendua jarri dut, ea argazkian zerbait fotogenikoago egiten didan, jajaja baina batez ere ia indar bereziren bat nabaritzen dudan falta zaidan atalari aurre egiteko.

Muxu eta besarkadak emon nire sasi-entrenatzaileari (sin mariconadas eh!!) eta hor goaz azken aurreko igoerari aurre egitera, ale ale ale, aurrera!!!
 

 
Herri txiki hontatik urten eta ixiltasun eta hotza nagusitzen dira. Eskerrak ondo jantzita goazen eta nire gorputzak hobeto errenditzen duen kondizio hauetan. Halan ere komeria pixkat Catogne tontorrera heltzen. Trabakutik Oizera estiloko igoera pare bat badituela esango nuke, motorren erreboluzioak edarto igon dizkit. Baina bueno, bide zidorrean jarri begirada eta goruntz ez begitzea hobe. Modo automatikoa jarri det eta bi lagunekin noa goruntz, hauekin hitz erdi ere ez, dagoeneko indar soberarik ez dago.

Catogne-ko tontorra ikutu eta modo automatikoa kendu det, hankak astindu eta dale dale... goitik behera gorputza berbiztu egiten dela dirudi. Badakizue, buru haundia dugunok abaintailaren bat eduki behar dugu, goruntz kosta baina beheruntz ziztu bizian, jaja. Aurreko bajadan eta oingoan ere lasterkari batzuk pasa ditut eta bagoaz posizioak irabazten.

Vallorcine-ko geldiunean, sasientrenatzaileak baieztatzen dit nire hobekuntza. Lasterketako lehenengo kontrolean, 274.garren postuan nindoan eta orain 158. garren postuan. 5 minitu konometratuta hartu ditut Asterix eta Obelix bezalaxe, sopa miragarria erateko, zizutu bizian indarberriturik, jajaj. 
 
Azkenengoz agurtu dut sasi-entrenatzailea, biok ere emozionaturik, ea 125-130. garren postura heldu al garen. Ez da erraza izango baina ahalegina egingo dugu.
Behetik gora motorra erreboluzio bajuetan joateko ahalegina egin det eta lortu ere bai uste, 4 Km/h bai dio GPSak. Le Téte aux vents tontorreko kontrola ikusten det, bai bai bai, azkenengo igoera!! bukatu dira sufrimendu guztiak.

Aurretik dagoen bidea ikusi ez arren nabari da nondik den zeren noizean behin frontal batzuk ikusten dira, horiek dira nire hurrengo ehiza. Eskinatxo baten gatu naiz, erropak behar bezala jarri, maleta ongi lotu, alperriko pixuak gañetik kendu, barritan bat eta gel bat jan eta modo Corre Caminos. Arrizko bidea da eta kontuz ibili behar da txorkatillekin baina dudan subidoaiarekin matxinsaltoak bezala noa saltoka eta erritmoa gero eta arinago frontaldun lasterkariak pasa ala. Hau dau hau, ahazturik daude orainarte egindako kilometro guztiak. Orain ahal den posizio aurreratuenean bukatzea da helburua.

La fiégére, azkenengo anoa mugara heldu naiz. Ur pixkat eran eta kanpora. 300 metro aurrerako dagoen frontalaren billa. Aldapatxo bat igoten arrapatzen dut lasterkaria, aurpegi onik ez du eta horrek animatu eta behetik gora ere trotatzen hasi naiz.
Denbora gutxira arrizko bidea bukatu da eta baso bide eztu bat hasi, hainbat sastraka eta sustrai daude bidean eta nahiko zeregin golperik ez hartzeko. Baina ain animaturik larregi fidatu eta zartateko edarra hartu dut. Berdin da, salto batean altza eta hor goaz aurrera korrika, ezer pasa ez balitz bezala. Eskerrak txorkatilla eusteko bendajea dudan, bestela..... Tramo hontan ere hiruzpalau lagun aurreratu ditut.

Piñudi hontatik urten eta argia ikusten det, BAI BAI, hori Chamonix izan behar da. Pizta edar bat ikusten dut aurrean eta beste 3 frontal ehizatzeko, jajaj. Hor noa, erritmoa handitu eta ale ale ale esanaz. Hau da hau gozamena, gorputza egaran doan sentzazioa dut, guztiz ahaztu zaizkit giarretako gogortasun eta minak. Azkenengo kilometro hauetan lagun mordoxka pasatu ditut, ea ea 125. garren postura heltzen naizen.....Momentu hontan bai esaten diot neure buruari; "merezi izan du bai horrenbeste esfortzu urtean zehar". Pena bakarra familiarekin eta urtean zehar entrenatzen ibili naizen denekin ezin zelebratzea. Baina bueno....eskerrak sasi-entrenatzailea etorri zaidan, harek jasan beharko ditu nire barruko emozioen kanporatzeak sortuko dizkidan erreakzioak. Honelakoak pentsatzen, organizazioko lagun bat ikusten det banderita batekin bidea erakusten. Orduantxe konturatzen naiz Chamonixeko herrira heldu naizela. Oraindik pare bat kilometro faltako zaizkit metara baina egina dago, TOMA TOMA TOMA..... Helmugara heldu baino kilometro bat aurretik nire sasi-entrenatzailea neurekin batera troteatzen hasten da eta biot batera egiten dugu falta zaigun atala. Hor goaz jendearen animoak entzun eta bion sentzazioak elkarbanatzen. Azken erreserbak atera eta erritmo edarrean goaz helmugaren billa, LISTO, lortu dugu BUFFFFFFFFFF, Edarra esperientzia!! urteko lanari amaiera edarra!!.
 
Helmugara heldu eta lehengo lana barruko amorrazoiak ohiu batean kanporatu, besarkada batzuk eta jesartzera. Uste det merezia dudala janari-edari pixkat eta deskantsatzeko minitu batzuk.
   
Helmugara heldu eta lehengo lana barruko amorrazoiak ohiu batean kanporatu, besarkada batzuk eta jesartzera. Uste det merezia dudala janari-edari pixkat eta deskantsatzeko minitu batzuk.

Pena handia daukat Ehun Millak egiteko ahalegina egin ezin izanagaitik eta horrenbeste denbora entrenatzen pasa ostean pastelari ginda ezin jarri izanagaitik. Baina uste dut, lasterketa honekin urteari akabera bikaina ematen diodala.
Helmugan denbora pixkat bat egin eta gure 5 izarreko hotelera joan giñen. Dutxa bat gustora asko hartu eta lolitox. Egia esan lo askorik ez dut egin baina berdin da, barnean daukadan pozak giarretan dudan minak ahaztu erasten dizkit.
Bidai edar hau bukatzeko, hurrengu eguna de lasai bueltaka pasa genuen. Inguruko etxe eta toki xarmantak ikusi eta argazkiak ateratzen ibili giñen. Bitartean etxekoentzako zerbait erosi eta tripa zorroa betetzera, "comida sana".
  

 
Helmugara ala nola urbildu giñen gende artean hutsuneak aurkituaz. Bertan, UTMBko irabazlea eta beste partaidea asko eta asko heltzen ikusi ikusi genituen. A zer nolako enbidia pasa nuen eurak metara heltzen ikusten... iada kaskarrean UTMB helburu bezala noizko jarri gertatzen hasi da burua, jajaj, eta hori, ondiño giarrak minbera ditudala. Ongi jartzen naizenean....
 
Horrenbeste emozioak gosea ireki digu, eguerdiko bazkariaren efektua azkar pasa da eta ganorazko afari bat aurkitu dug,jajajaj. Plater honek indaba miragarriak zuten efektu berbera egin dit eta horrela, guztiz errekuperatuta bueltan etxera.
 
Horrenbeste emozioak gosea ireki digu, eguerdiko bazkariaren efektua azkar pasa da eta ganorazko afari bat aurkitu dug,jajajaj. Plater honek indaba miragarriak zuten efektu berbera egin dit eta horrela, guztiz errekuperatuta bueltan etxera.
 
Bukatzeko........

Eskerrak eman nahi dizkiet lasterketan zehar ezagutu genituen lasterkariei baina batez ere Gasteizko familia bateri. Nire sasi-entrenatzailea ongi baino hobeto zaintzearren eta anoa gune guztietan puntual egotea ahalbidetu zenutelako. Ea beste lasterketa baten elkar ikusten garen berriz.

Aurreko urteko neguko oporretatik ezagutzen ditutan KKT-eko frikiei eskerrak. Urte bete pasa dela sinistu ere ez det egiten. Egindako kilometroeak asko izan dira baina bizitako momentu onak gehiago. Benetan ere frikiak zarete baina norbera ere nahiko friki bihurtzea lortzen duzue. Ikasitako eta bizitako guztiarekin 2013an, aurrerantzean ere jarraitu beharko da mendi eta esperientzi berriak pillatzen…jarraitu hórrela KKT!!!

Millesker nire adiskide-sasi-entrenatzaile, 3-4 egun giro edarrean pasa ditut. Gainera, karrera hau bukatzea zuri eskerrak ere badela jakin. Amaiai be SMS bidez informaute eukitxie asko eskertzen dotzut, un fucking crack. Zorrak zor, zozelan pagauko jatzuz. Hori bai, dadakizu, hurrengo atsabe juten garenerako parapenteko titulu atata euki eta igul animauko na, jajaj.

Eta patrozinatzaileari uneoro eskertzen egon bikotela pentsetot, betiko moduen, jajaja. Naiz eta bertan ez egon badakit lasterketako denbora danin SMS bidez egon zala komunikaute nire entrenatzailearen. Eta urte danien zier aguantau eta animetiarren be ESKERRIKASKOOOOOO.... LA OSTIA za!!


P.D.:Ea 2015n UTMB (zozketan tokatzen bazait) bakarrik joan beharrean lagun eta KKTko kideekin joateko aukera dudan, hor botatzen det proposamena!! Parkatu patrozinatzaile, ADNin doien gauzi dala emoten dau



lunes, 2 de diciembre de 2013

KKT SKI-TRAIL

Asfaltoko denboraldia bukatu ondoren negukoa ate joka dugu. Mendiko entrenamenduak hasi baina lehen eta bulumena egiten hasteko, eguraldi zoragarria eta elur bikaina aprobetxatuz,  6-7-8rako Pont D´ Espagnerako iraupen eskiko irteera proposatzera nator. Autokarabanan 2 plaza leudeke, nahi eta ahal duenak lehenbailehen adierazi dezala sarrera honetan.
Aurreikusitako plana:
IRTEERA: Etesa
NOIZ: abenduaren 6an.
ORDUA: 6.00
ITZULERA: igandean abenduaren 8an 6.30rako.

KKT-koekin 2013 urteko balantzea, hasi berri baten ikuspegitik (1 atala)


Nire lehenengo abentura Ultra-trail munduan 2012ko Ekainean izan zen, lehenengo aldiz Hiru Handiak eginaz. Benetan be esperientzia aberasgarria eta errepikagarria. Horregaitik eta batez ere, bizkaitar burugogor bat izanik, mundu hontan gehiago sakontzeko gogoa piztu zitzaidan. Eta Bilbainada bat jarri nuen hurrengo urteko helburutzat, nada más ni menos que… Ehun Millak 2013. Behin helmuga non zegoen jakinik, bertara heltzeko pausoak finkatu behar nituen. Lehendabizi, ze entrenamiento mota egin behar ziren jakin eta ea posible nuen horrenbeste denbora libre lortzea. Lagun baten bitartez esfuertzo proba egin eta entrenamentu fidagarri batzuk lortu nituen Abendu hasieran. Behin lehengo koxka gainditurik, hurrengoa ekipamendu basikoa erostea (erropa, oinetako, …) eta batez ere, plantilla personalizatuak lortzea horrenbeste Km-ko abentura honek gorputzari kalte gehiegi ez egiteko. Hauek ere, kuadrillako baten bitartez lortu nituen. Puntu hontatik aurrera, “ a la aventura”….. mendiz mendi kilometroak pillatzera.

Nirelako Markinar batentzat Eibarreko inguruak ezezagunak izanik, Abendu hasieran mendi buelta txiki batzuk emoten hasi nintzen “en plan autista”, un pelín aburrido baina egin beharra zegoen. Eskerrak irteera horietako batean Eibartar batek gonbite egin zidan berarekin eta mendi-friki-sale batzuekin mendi irteera batera joateko. Nik badaezpada galdetu nion ea beste hoiek nortzuk ziren edo zer egiten zuten. Erantzuna: “begiratu KKT (Kalamu Korrikalari Taldea) blog-a”. Momentu hura izan zen izen hau lehen aldiz entzun nuena. Arratsaldean bertan interneten sartu eta KKT-ren bloga ikuskatzen aritu nintzen. Lehenengo impresioa? “Vaya panda de frikis…. Estos me van a dar pal pelo….que miedooooorrr”. Baina bueno, gutxienez alegindu beharko da eta hor joan ginen Abenduko azkenengo astean.

Lehenengo irteera, Azitaindik Kalamura igoera, hemen ikusi nuen nortzuk ziren “los picones” eta “los lasais” (ni bezala) eta bakoitzak dituen moteak: Lobo gris= Guru, Zuzendari-Biotipo, Remerua, L5-Justu Xamar, Ligamentos, JR, Matxinsalto txikia, Maitxia, Kiribil, Lameiras, ....(no cito más porque si no.... vaya cuadrilla más larga...en el blog están todos). 2013 bukaeran berdin jarraitzen dute gauzek, jajajaj. Gogorra egin zitzaidan igoera eta irteera osoa baina oso rollo ona zegoela iruditu zitzaidan eta eurekin beste irteeraren batera joateko animatu nintzen.

Piknitrail Eibar inguruetatik
2013 Urtea hasi eta aurretik dauden larunbat goizak eta igandeak zain ditut. Eskerrak zapatu edo domeka edo batzuetan, bietan KKTrekin joateko aukera izan dudan. 2012 Abendurarte Markina eta Arrasateko inguruak ezagutzen nituen soilik baina Piknitraileri esker Eibarko inguruak eta haratagokoak ere nahiko ongi ezagutzeko aukera eman bait didate. Aldi berean, KKT taldea eta bertako partaideak pixkanaka ezagutzeko bidea ere izan da. Eta nola ez, neure burua eta gorputza ze mailatan dagoen ikusteko. Kilo batzuk sobera ditudala ziur,jajajja, gabonetako oporretan tripa ondo bete nuen urte berrian zehar gutxiago jan beharko bait da....
Urteko hasierako hillabeteak, naiz eta eguraldiak askotan ez lagundu, oso erraz joan ziren hainbat irteera ezberdiñei esker, hemen gogoratzen naizen batzuk (Copy-Paste del blog, con permiso, jajaj):

IBILBIDEA. Eibar-Kalamua-San Pedro-Eibar-Topinburu-Galdaramino-Aixola-Eibar. Irteera: 7:00 eta aurretik 5-6 ordu 35 Kilometro egiteko gutxi gora behera. Teknika: Oinez bastoiekin, eta aldizka trote pixka bat

Urtarrilak 30, IGANDERAKO PLANA
IBILBIDEA: Untzaga-Eitzaga-Mariñazar-Erdella-Intxorta-Elgeta-Karabieta-Eibar Irteera: 7:00 eta 12ak orduko etxean egoteko helburuarekin, toma esa. ERRITMOA: xuabe-xuabe, igoeretan "tecnica de bastones" landuko dugu eta lauan eta jeitsieretan "trote ritmo ehunmilak"

Otsailak 13, ELURRA TRAIL
Amañan gora egindako ibilbidearen 30 km-tan lagun izan genuen alfonbra txuria zapaltzen hasi ginen. Amañako bariante gainetik Ermuko eskonbrerara-Lindari-Elorreta-Trabakua-Zengotita gainera-Zengotita auzora-Areitio-Eitzaga-Eetxera. Igorrek idatzi zuen bezala, esperientziaZoragarria!! Gogorra baina gogoratzeko modukoa!! 30 km-tik ia denak elur gainean!!

Martxoak 10, EIBARKO ITZULIA
Irteera hau izan zen "punto de inflexión". Ordurarte nahiko ondo eutzi nien irteerako erritmoei baina egun hontan gogorregi hasi nintzen lehenengoei jarraika. Bide erdia egin ostean etxera joatea erabaki nuen. Gorputzak orduantxe esan zidan nire motorrak xuabe xuabe berotu behar duela eta bukaeran, nahi eta hal izanezkero egurra eman. Lección aprendida!!! KKT-roak me dieron pal pelo.

Martxoak 16, INVERNAL IRUKURUTZETA
Aurreko asteko lekzioa ongi ikasita beste sorpresa bat ere jaso nuen. KKT partaideak mortalak direla ikusi nuen, nahiz eta aurreko astean hori ez iruditu, jajaj


Hainbat asteburu eta kilometro pillatu ditut kondizio ezberdiñetan: edurra, lokatza, hotza,.... sufrimentu momentuak erritmo aldaketa eta gora-behera handiengatik baina irteera denetan aldatzen izan ez den gauza KKT-ko partaideen arteko giro edar eta kutsagarria.

Iada kilometro eta gora-behera batzuk pillatuta hanketan eta lehenengo proba serioa gerturatzen doanez, Apuko Extrem, deskantsu pixkat hartzea erabakitzen dut. Aste Santutan "Alikante-break", euritan eta hotzetan egin beharreko piknitrail luzeak alde batera utzi eta gorputza errekuperatzera. A zer lako aldaketa gogorra: lo dexente egin eta "hidratoz de karbono" pilla bat sartu nituen biltegian "paella valenciana" eta "crep de chocolate con platano" janda. Hau gozamena...... guztiz indar berriturik Apukori aurre egiteko gertu.

Apuko (2013-04-28)
Heldu zen eguna, lehenengo lasterketa ofiziala eta gañera KKT-koekin. Ea nola erantzuten dugun, ridikulo larregi egitea ez bait da komeni. Han joan giñen: Guru, Zuzendari, Remerua, L5-Justu Xamar, Ligamentos, JR eta Matxinsalto txikia. Benetan be argazki edarra!!


Hiru Handiak gogorra egin zitzaidala gogoan nuen baina Apukoko proba honek berriz gogoratu zidan gorputzeko muskulu guztiak nun nituen. A zer nolako gora beherak.
Karrera guztian zehar momentu txar bakarra izan nuen, Ubietamendi igotzen " el señor del Mazok" kaixo esatera etorri zitzaidan. Bueno, mea culpa izan zela ere aitortu behar dut. Igoera honen aurretik zegoen anoa gunean nahi aina pasta jan nuen, tripa bete beterik. Eta Remeruak abixatu zidan ez jateko asko bestela..... eta Remeruaren esanak egia biurtu ziren. Baina bueno, bukaeran jan nuen pasta eskertu nuen zeren azkenengo aldatza "subí como un tiro" jajajaj (prueba de ello está en el video).

Ahul une hau kenduta beste karrera guztian gozatu edarra hartu nuen eta hare eta gehiago proba sentsazio onekin bukatu izanagaitik. Hori bai, momenturik onenak, denok metara heldu eta bakoitzak bere esperientziak elkar banatzeko une hori izan zen.
Behin lehenengo froga serio gainditurik hurrengoaren billa!!!

10.000 Soplado (2013-05-17)
Lehenengo aldia izango da 100 Km baino gehiago dituen froga batera noala.
Hasera oso desmotibagarria, eguraldi oso oso txarra. WhatsAppetik esaten duten bezala: "vais al infierno de Apuko literalmente". Kaskabarra, hotza, tximistak,.....gelditu gabe ostegun gau guztian zehar eta ostirala ere antzera. Ostiral arratsaldean Urkizun geratzen naiz Lameiras, Unai? ( perdón no estoy seguro del nombre) eta Raul. Bi furgonetetan Cabezón de la Sal-go lurretara goaz.

Bidaia benetan ere azkarra izan zen edo neri behintzat oso laburra egin zitzaidan zeren Raulek hurrengo txarla-konferentzia eman zida: "Información privilegiada de cómo mejorar el rendimiento del cuerpo y temas variados", jajaja. Tengo una chuleta con todo lo comentado bien guardado,jajajaj. Eguraldiak ere hoberuntz egin zuen Cabezón de la Sal-era urratu ahal, a zer lasaitua.
Cabezón de la Salera iritsi eta kotxeentzako toki on bat hartu ostean dortsalaren bila joan gara. Argazkian ikusten den bezala, giro bikaina, jendea gainezka.

Herriko giro eder hura ikusi ostean, afaltzeko zerbait aurkitu (pizza edar bat) eta kotxeetara. Bertan, Lameiras, Raul eta Unaik? kanpamendua montatu zuten bertan lo egiteko. Prozesu hortan, el trio ciclistas bizikletei buruz hitzegiten zebiltzala ni irteerarako gertatzen nenbillen. Batez ere Barcenas Mayor-eko anoa guneetan ( 43 eta 87 km) utzi beharreko materiala ganoraz aukeratzen.

Irteteko momentua hurbiltzen hasi zen eta bertara hurbiltzen hasi giñen. Gerturatu ahala musika gero eta ozenago entzuten zen, bihotzaren ritmoa bezelaxe adrenalina nibelak ere goruntz. Animatzaile mordo bat zegoen irteeraren inguruan korrikalariak animatu nahian. 150 mendizale batu giñen irteerako kartelaren inguruan, batzuk lasai lasai hitzegiten, beste batzuk irribarrez, tentsio puntua ere nabari zitzaien... baina guzti hori alde batera utzi genuen denok IBIO dantza ikusten, oso xelebrea, jajaaj.

Dantza bukatu eta ai ai ai,....lehenengo akatsa, Camela urik gabe.... irteerarako 2 minutu faltan konturatu nintzen. Ziztu bizian taberna batera sartu eta betetzeko eskatu. Eskerrak joan nintzen zeren lehenengo anoa gunea orduko egarria itota egongo nitzen. Berriz ere adrenalina eta bihotz taupadak gora!!! eta rematatzeko, AC/DC musika jarri zuten motorren reboluzioak are eta gorago joateko.
Hor goaz, artzaiak ardiei irteera eman zien 23tan!!!


Dantzarien artetik pasa eta ehun daka pertsonez osatutako pasillo batetik joan giñen herriko kaleetatik, denak ohiuka eta animatzen. Momentu hortan esprintatzen genbizelako sentzazio nuen... eta herritik urten bezain laster ritmoa moteldu nuen zeren aurretik nahi aiña kilometro eta gora behera nituen indarrak uzteko: 126 kms //9000 m etroko desnibel metatu positiboa, piknitrailetan ikasitako lekzioa praktikan jarriaz.


Behin jendez gainezka zeuden lehenengo 2 kilometroak pasata, benetako lasterketa hasi zen: Palo de Santibánez igoera. Ongi argiztatuta zegoen bai igoera eta jeitsiera. Horrez gain, ez zegoen lokats askorik orduan ba eskusarik ez dago, egurre!!.

Lehenengo igoera eta jaitsiera aldapatxuak xuabe xuabe egin eta Ruentera heldu naiz. Hemen, adrenalinak berriz ere gorantz egin du. Bertara heldu orduko jenderen zaratak eta animoak entzuten ziren, baina ez nintzena imaginatzen hurrengoa. 300 bat metroko pasillo eztu eztu bat osatu zuten bertan bildu zirenek eta korrikalari guztiak bertatik pasatzen ziren banan banan. A zer nolako subidoai, ez gel ez dopin ez beste ezelako ezerk ez du horrelako indarrik ematen. Iñoiz ez det bizi izan holakorik. Goizaldeko orduetan jende pilla bat deneri animatzen, ez ohiuekin soilik baizik eta besarkatzen, ikutuekin, ... hitzekin ezin azaldu, bizi beharra dago.
Gorputza eta animoak zerutik, Uciedaruntz noa beste 3 korrikalarikin. Gorputza izerdi patxetan joan arren giroa oso hotza da eta horregaitik danok goaz ondo jantzita. Gutxienez, euririk ez du ari eta ezin kexatu.

Gaua giro lasaian eta frontalaren argiak erakuzten diguna ikusiaz, tita batean heldu gara Uciedako anoa gunera, lehenengoa. Goizaldeko orduetan heldu gara, baina bertan ere jende mordoxka dago animatzeko eta laguntzeko prest, arrigarria. Ez dakit nork duen meritu gehiago, guk edo eurak... nik behintzat asko eskertzen diet emandako animoak eta laguntza.
Hurrengo txanpa, Moral ermitararteko igoera luzeari aurre egitea eta Barcenara (43Km) heltzea erropak aldatzeko. Tramo guzti hau Katalan batekin egin det kontu kontari eta noizean behin agertzen zen Itargi edarra eta bera inguratzen zuten izartxoak ikusiaz. Non gindoazan konturatu orduko Barcena Mayorren erropak aldatzen gaude.

Lehenengo balorazioa, nola daukat gorputza? erantzuna: ongi eta gustura gañera. Erropa berriak jarri eta nire adiskide Katalanarekin aurrera, fuentes gaillurra da hurrengo helburua. Hemendik aurrera beste 4kote batekin egin dugu zati edar bat. Elkarri kontatu nortzuk garen eta bakoitzaren sentzazio eta esperientziak elkar banatzen. Piknitraila ematen du honek, jajaja.
Fuenteseko gaillurra denok igoten dugu aldi berean baina aurpegietan ikusten da indarrez ez goazela denok berdin. Beheranzkoan nire adiskide Katalana atzean geratzen da, gemeloak justu xamar. Hemendik aurrerako zatia bakarrik egin nuen jendea aurreratzen, sentzasio oso onak bait nituen.

Bat batean gogoratu nintzen Zigorrek esan zidana astean zehar; Colsan egongo zela asteburu hortan eta nahi banuen lagunduko zidala azkenengo tramoa egiten. Gogoratu bezain laster deitu nion ea Colsan zegoen. Baiezkoa eman zidan eta ziztu bizian berarengana.
Heldu eta hor nuen Zigor prest falta zitzaidan bidea egiteko. Horrez gain, edari eta jatekoa nahi aina eskeintzen. Ni lotsaturik zerbait hartu behar bestela.... jajajj Milesker Zigor and Family!!!

Ordurarte nahiko jateko eta erateko ez baziguten eman, Los Tojosen, emakume kuadrilla batek soziedade txiki bat jatekoz eta edatekoz gain zituzten bertako mahai guztiak. Buffet 5 estrellas!!! Txapo, honek bai honek meritxue!!! Tripa ondo ondo bete eta Barcenas Mayorrera berriz. Iada hankak kargatzen zijoazen baina nahiko sentsazio onak. Gainera, orain ez daukat eskusarik Zigorrekin: Coach, personal trainer, liebre, guía turística, sirviente...., vaya cTxollo!!!

Heldu gara Barcenas Mayor-era, 85 Km eginak. Azkenengo aldiz erropa zikuak jantzi, zerbait jan eta zapatillak aldatuta, azkenengo atala egitera. Moral tontorra igotzeari ekin diogu denbora asko galdu gabe. Bide edo bueno... bidezidor batetik goaz non mendiko ur HOTZ guztiak datozen goitik behera. Oñetakoak buzti buzti eta hankak erdi izoztuta aurrera. Igoera nahiko txukun Zigorren atzetik baina behin lautadak hasi eta gero beheruntz gaizki. Bietz lodiak min ematen hasi zitzaizkidan, kaka zaharra. Sportiva berriak gutxiegi erabilita edukitzearren izango zela pentsa nik baina iada ez zegoen konponbiderik. Orduan ba, miñari eutsi eta Zigorren animo eta laguntzarekin bukaerararte.

Hemendik aurrera beste lasterketa batzuetako korrikalari edo partaideekin bat egin genuen. Hemen Zigorrek bere autoritatea erakusten du jendeari bidea libre uzteko esanez. Esto es un Txollo!!! bide guztian zehar ez nintzen arduratu jendeari pasatzeko tokia eskatzeaz, burukomin bat gutxiago. Gainera, aldez aurretik esaten zidan zer zetorren; goruntzko aldatza, beheruntz, lautada, pista, lokatsa,..... aldez aurretik mentalizatuta nengoen zer zetorren. Horrela edonork egin dezake.

La Cotera-ko anoa gunean pixkaten biatzak atera eta uffffffff, a zer gozamena. Kaltzetinak kendu ere ez ditut egiten zeren ez det nahi jakin zelan daueden, hobeto bukaeran ikusi. Indarrak batu, oñetakoak jarri ( a zer miña) eta hurrengo altxorra Toral tontorrean aurkitu dut. Pistaz pista noa Zigorren atzetik, gorputza ondo baina mekauen batean biatzetako miña ahaztu nahiean. Ala nola heldu gara azkenengo igoerara, han dagoToral. Gogotxu ekin diot azkenengo igoera honi zeren gorunzkoan ez det miñik nabaritzen. Toma toma toma, goian nago!! azkenengo mendi txanpa Santa Luciako errepiderarte.

Mendian goitik behera deseroso noa baina jakinik gutxi falta dela haginak eztutu eta Zigorren atzetik txakurrak bezala. Haginak, biatzak eta hankak ere apurtu ditut ia azkenengo 400 metroko zementozko bidean bajatzen, a zer nolako sufrimenduaaaaa. Baina bueno, hau ere pasa dugu eta orain lautada edar bat gosatzeko Zigorrekin batera.



Baina kakazaharra, 2 korrikalari ikusten ditut 200-300 metro atzerago eta ezin utzi pasa diezaguten (bai bai, "los lasais" izatetik "los picones" bihurtu nintzen azkenengo kilometrotan). Berriz ere haginak eztutu eta helmugararte daukadan guztia ematen.


Kostata baina metara heldu naiz 18 ordu eta 22 minitu beranduago, a zer poza eta lasaitua. Heldu bezain laster, lurrean etzan eta oinetakoak kendu ditu. Biatz lodi biak beltz bletz ditut (Abendurarte ez zaizkit guztiz osatu) eta oso minbera.

Helmugan, gurasoak ditut zain, afaltzeko Markinan egon beharra bait daukat. Ez dit eman denborarik behar bezala eskerrak emateko Zigorrei batez ere, baina baita Raul, Lameiras eta Unairi ere, MILLESKER!!!

Froga hau bukatuta, ehun Millak bukatzeko esperantza gehiago neukan, motibazioa gero eta gorago. Aste bat geldi egon nintzen beatzak pixkat errekuperatzeko. Trote pixkat egiten hasi eta belaunak min ematen zidala konturatu nintzen, ezin nuen korrika gustura egin. Pare bat egun gehiago itxaron eta hurrengo irteeran ere ezin korrika egin. Txarrena etorri zitzaidan burura: meniskoa!! Orain dela 10 urte operatu nintzen eta berriz ere ate joka nuela pentsatu nuen. Duda alde batera izteko erresonantzia bat egin nuen al zen azkarrean eta SORPRESA!!!
Traumatologoaren diagnostikoa: meniskoa ondo baina tendinitis fuerte. Hillabeteko rehabilitazioa….

EHUN MILLAK PIKUTARA……alde ona ikusi behar gauza guztiei, “Más dedicación a la patrocinadora” hurrengo hillabetean zehar gurasoak izateko bait gara.

Ehun Millak eta Semearen jaiotza
Ekain guztia rehabilitazioan pasa nuen, egunero 1h-1h30min. Oso gogorra egin zitzaidan urte guztian horrenbeste esfuertzo egin ondoren horrela bukatzea. Urteko helburu garrantzitxuenera ezin heldu ezta atal bat egiteko besteei laguntzen.

Eskerrak Ehun Millaken irteera egunean bertan gure semea jaio zen eta horrek pena guztiak alde batera uzten erraztu zidan. A zer nolako experientzia, BAKARRA, ez dago holakorik ez?? zer esango dizuet hortatik pasa zaretenoi....

WhatsApp bidez jarraitu nuen ahal nuen guztia eta gero Blog-eko kritika irakurri umea eskuetan nuela. A zer nolako enbidia.... pena da baina egongo dira beste aukera batzuk ez?? baiezkotan nago.

Baina, como buen Bizkaino, tenía un as bajo la manga, jajaja. Urteko esfuertzo danak ezin ziren horrela bukatu eta neure buruari erregalotxo bat eman behar nion: CCC 2013, Chamonix.