lunes, 2 de diciembre de 2013

KKT-koekin 2013 urteko balantzea, hasi berri baten ikuspegitik (1 atala)


Nire lehenengo abentura Ultra-trail munduan 2012ko Ekainean izan zen, lehenengo aldiz Hiru Handiak eginaz. Benetan be esperientzia aberasgarria eta errepikagarria. Horregaitik eta batez ere, bizkaitar burugogor bat izanik, mundu hontan gehiago sakontzeko gogoa piztu zitzaidan. Eta Bilbainada bat jarri nuen hurrengo urteko helburutzat, nada más ni menos que… Ehun Millak 2013. Behin helmuga non zegoen jakinik, bertara heltzeko pausoak finkatu behar nituen. Lehendabizi, ze entrenamiento mota egin behar ziren jakin eta ea posible nuen horrenbeste denbora libre lortzea. Lagun baten bitartez esfuertzo proba egin eta entrenamentu fidagarri batzuk lortu nituen Abendu hasieran. Behin lehengo koxka gainditurik, hurrengoa ekipamendu basikoa erostea (erropa, oinetako, …) eta batez ere, plantilla personalizatuak lortzea horrenbeste Km-ko abentura honek gorputzari kalte gehiegi ez egiteko. Hauek ere, kuadrillako baten bitartez lortu nituen. Puntu hontatik aurrera, “ a la aventura”….. mendiz mendi kilometroak pillatzera.

Nirelako Markinar batentzat Eibarreko inguruak ezezagunak izanik, Abendu hasieran mendi buelta txiki batzuk emoten hasi nintzen “en plan autista”, un pelín aburrido baina egin beharra zegoen. Eskerrak irteera horietako batean Eibartar batek gonbite egin zidan berarekin eta mendi-friki-sale batzuekin mendi irteera batera joateko. Nik badaezpada galdetu nion ea beste hoiek nortzuk ziren edo zer egiten zuten. Erantzuna: “begiratu KKT (Kalamu Korrikalari Taldea) blog-a”. Momentu hura izan zen izen hau lehen aldiz entzun nuena. Arratsaldean bertan interneten sartu eta KKT-ren bloga ikuskatzen aritu nintzen. Lehenengo impresioa? “Vaya panda de frikis…. Estos me van a dar pal pelo….que miedooooorrr”. Baina bueno, gutxienez alegindu beharko da eta hor joan ginen Abenduko azkenengo astean.

Lehenengo irteera, Azitaindik Kalamura igoera, hemen ikusi nuen nortzuk ziren “los picones” eta “los lasais” (ni bezala) eta bakoitzak dituen moteak: Lobo gris= Guru, Zuzendari-Biotipo, Remerua, L5-Justu Xamar, Ligamentos, JR, Matxinsalto txikia, Maitxia, Kiribil, Lameiras, ....(no cito más porque si no.... vaya cuadrilla más larga...en el blog están todos). 2013 bukaeran berdin jarraitzen dute gauzek, jajajaj. Gogorra egin zitzaidan igoera eta irteera osoa baina oso rollo ona zegoela iruditu zitzaidan eta eurekin beste irteeraren batera joateko animatu nintzen.

Piknitrail Eibar inguruetatik
2013 Urtea hasi eta aurretik dauden larunbat goizak eta igandeak zain ditut. Eskerrak zapatu edo domeka edo batzuetan, bietan KKTrekin joateko aukera izan dudan. 2012 Abendurarte Markina eta Arrasateko inguruak ezagutzen nituen soilik baina Piknitraileri esker Eibarko inguruak eta haratagokoak ere nahiko ongi ezagutzeko aukera eman bait didate. Aldi berean, KKT taldea eta bertako partaideak pixkanaka ezagutzeko bidea ere izan da. Eta nola ez, neure burua eta gorputza ze mailatan dagoen ikusteko. Kilo batzuk sobera ditudala ziur,jajajja, gabonetako oporretan tripa ondo bete nuen urte berrian zehar gutxiago jan beharko bait da....
Urteko hasierako hillabeteak, naiz eta eguraldiak askotan ez lagundu, oso erraz joan ziren hainbat irteera ezberdiñei esker, hemen gogoratzen naizen batzuk (Copy-Paste del blog, con permiso, jajaj):

IBILBIDEA. Eibar-Kalamua-San Pedro-Eibar-Topinburu-Galdaramino-Aixola-Eibar. Irteera: 7:00 eta aurretik 5-6 ordu 35 Kilometro egiteko gutxi gora behera. Teknika: Oinez bastoiekin, eta aldizka trote pixka bat

Urtarrilak 30, IGANDERAKO PLANA
IBILBIDEA: Untzaga-Eitzaga-Mariñazar-Erdella-Intxorta-Elgeta-Karabieta-Eibar Irteera: 7:00 eta 12ak orduko etxean egoteko helburuarekin, toma esa. ERRITMOA: xuabe-xuabe, igoeretan "tecnica de bastones" landuko dugu eta lauan eta jeitsieretan "trote ritmo ehunmilak"

Otsailak 13, ELURRA TRAIL
Amañan gora egindako ibilbidearen 30 km-tan lagun izan genuen alfonbra txuria zapaltzen hasi ginen. Amañako bariante gainetik Ermuko eskonbrerara-Lindari-Elorreta-Trabakua-Zengotita gainera-Zengotita auzora-Areitio-Eitzaga-Eetxera. Igorrek idatzi zuen bezala, esperientziaZoragarria!! Gogorra baina gogoratzeko modukoa!! 30 km-tik ia denak elur gainean!!

Martxoak 10, EIBARKO ITZULIA
Irteera hau izan zen "punto de inflexión". Ordurarte nahiko ondo eutzi nien irteerako erritmoei baina egun hontan gogorregi hasi nintzen lehenengoei jarraika. Bide erdia egin ostean etxera joatea erabaki nuen. Gorputzak orduantxe esan zidan nire motorrak xuabe xuabe berotu behar duela eta bukaeran, nahi eta hal izanezkero egurra eman. Lección aprendida!!! KKT-roak me dieron pal pelo.

Martxoak 16, INVERNAL IRUKURUTZETA
Aurreko asteko lekzioa ongi ikasita beste sorpresa bat ere jaso nuen. KKT partaideak mortalak direla ikusi nuen, nahiz eta aurreko astean hori ez iruditu, jajaj


Hainbat asteburu eta kilometro pillatu ditut kondizio ezberdiñetan: edurra, lokatza, hotza,.... sufrimentu momentuak erritmo aldaketa eta gora-behera handiengatik baina irteera denetan aldatzen izan ez den gauza KKT-ko partaideen arteko giro edar eta kutsagarria.

Iada kilometro eta gora-behera batzuk pillatuta hanketan eta lehenengo proba serioa gerturatzen doanez, Apuko Extrem, deskantsu pixkat hartzea erabakitzen dut. Aste Santutan "Alikante-break", euritan eta hotzetan egin beharreko piknitrail luzeak alde batera utzi eta gorputza errekuperatzera. A zer lako aldaketa gogorra: lo dexente egin eta "hidratoz de karbono" pilla bat sartu nituen biltegian "paella valenciana" eta "crep de chocolate con platano" janda. Hau gozamena...... guztiz indar berriturik Apukori aurre egiteko gertu.

Apuko (2013-04-28)
Heldu zen eguna, lehenengo lasterketa ofiziala eta gañera KKT-koekin. Ea nola erantzuten dugun, ridikulo larregi egitea ez bait da komeni. Han joan giñen: Guru, Zuzendari, Remerua, L5-Justu Xamar, Ligamentos, JR eta Matxinsalto txikia. Benetan be argazki edarra!!


Hiru Handiak gogorra egin zitzaidala gogoan nuen baina Apukoko proba honek berriz gogoratu zidan gorputzeko muskulu guztiak nun nituen. A zer nolako gora beherak.
Karrera guztian zehar momentu txar bakarra izan nuen, Ubietamendi igotzen " el señor del Mazok" kaixo esatera etorri zitzaidan. Bueno, mea culpa izan zela ere aitortu behar dut. Igoera honen aurretik zegoen anoa gunean nahi aina pasta jan nuen, tripa bete beterik. Eta Remeruak abixatu zidan ez jateko asko bestela..... eta Remeruaren esanak egia biurtu ziren. Baina bueno, bukaeran jan nuen pasta eskertu nuen zeren azkenengo aldatza "subí como un tiro" jajajaj (prueba de ello está en el video).

Ahul une hau kenduta beste karrera guztian gozatu edarra hartu nuen eta hare eta gehiago proba sentsazio onekin bukatu izanagaitik. Hori bai, momenturik onenak, denok metara heldu eta bakoitzak bere esperientziak elkar banatzeko une hori izan zen.
Behin lehenengo froga serio gainditurik hurrengoaren billa!!!

10.000 Soplado (2013-05-17)
Lehenengo aldia izango da 100 Km baino gehiago dituen froga batera noala.
Hasera oso desmotibagarria, eguraldi oso oso txarra. WhatsAppetik esaten duten bezala: "vais al infierno de Apuko literalmente". Kaskabarra, hotza, tximistak,.....gelditu gabe ostegun gau guztian zehar eta ostirala ere antzera. Ostiral arratsaldean Urkizun geratzen naiz Lameiras, Unai? ( perdón no estoy seguro del nombre) eta Raul. Bi furgonetetan Cabezón de la Sal-go lurretara goaz.

Bidaia benetan ere azkarra izan zen edo neri behintzat oso laburra egin zitzaidan zeren Raulek hurrengo txarla-konferentzia eman zida: "Información privilegiada de cómo mejorar el rendimiento del cuerpo y temas variados", jajaja. Tengo una chuleta con todo lo comentado bien guardado,jajajaj. Eguraldiak ere hoberuntz egin zuen Cabezón de la Sal-era urratu ahal, a zer lasaitua.
Cabezón de la Salera iritsi eta kotxeentzako toki on bat hartu ostean dortsalaren bila joan gara. Argazkian ikusten den bezala, giro bikaina, jendea gainezka.

Herriko giro eder hura ikusi ostean, afaltzeko zerbait aurkitu (pizza edar bat) eta kotxeetara. Bertan, Lameiras, Raul eta Unaik? kanpamendua montatu zuten bertan lo egiteko. Prozesu hortan, el trio ciclistas bizikletei buruz hitzegiten zebiltzala ni irteerarako gertatzen nenbillen. Batez ere Barcenas Mayor-eko anoa guneetan ( 43 eta 87 km) utzi beharreko materiala ganoraz aukeratzen.

Irteteko momentua hurbiltzen hasi zen eta bertara hurbiltzen hasi giñen. Gerturatu ahala musika gero eta ozenago entzuten zen, bihotzaren ritmoa bezelaxe adrenalina nibelak ere goruntz. Animatzaile mordo bat zegoen irteeraren inguruan korrikalariak animatu nahian. 150 mendizale batu giñen irteerako kartelaren inguruan, batzuk lasai lasai hitzegiten, beste batzuk irribarrez, tentsio puntua ere nabari zitzaien... baina guzti hori alde batera utzi genuen denok IBIO dantza ikusten, oso xelebrea, jajaaj.

Dantza bukatu eta ai ai ai,....lehenengo akatsa, Camela urik gabe.... irteerarako 2 minutu faltan konturatu nintzen. Ziztu bizian taberna batera sartu eta betetzeko eskatu. Eskerrak joan nintzen zeren lehenengo anoa gunea orduko egarria itota egongo nitzen. Berriz ere adrenalina eta bihotz taupadak gora!!! eta rematatzeko, AC/DC musika jarri zuten motorren reboluzioak are eta gorago joateko.
Hor goaz, artzaiak ardiei irteera eman zien 23tan!!!


Dantzarien artetik pasa eta ehun daka pertsonez osatutako pasillo batetik joan giñen herriko kaleetatik, denak ohiuka eta animatzen. Momentu hortan esprintatzen genbizelako sentzazio nuen... eta herritik urten bezain laster ritmoa moteldu nuen zeren aurretik nahi aiña kilometro eta gora behera nituen indarrak uzteko: 126 kms //9000 m etroko desnibel metatu positiboa, piknitrailetan ikasitako lekzioa praktikan jarriaz.


Behin jendez gainezka zeuden lehenengo 2 kilometroak pasata, benetako lasterketa hasi zen: Palo de Santibánez igoera. Ongi argiztatuta zegoen bai igoera eta jeitsiera. Horrez gain, ez zegoen lokats askorik orduan ba eskusarik ez dago, egurre!!.

Lehenengo igoera eta jaitsiera aldapatxuak xuabe xuabe egin eta Ruentera heldu naiz. Hemen, adrenalinak berriz ere gorantz egin du. Bertara heldu orduko jenderen zaratak eta animoak entzuten ziren, baina ez nintzena imaginatzen hurrengoa. 300 bat metroko pasillo eztu eztu bat osatu zuten bertan bildu zirenek eta korrikalari guztiak bertatik pasatzen ziren banan banan. A zer nolako subidoai, ez gel ez dopin ez beste ezelako ezerk ez du horrelako indarrik ematen. Iñoiz ez det bizi izan holakorik. Goizaldeko orduetan jende pilla bat deneri animatzen, ez ohiuekin soilik baizik eta besarkatzen, ikutuekin, ... hitzekin ezin azaldu, bizi beharra dago.
Gorputza eta animoak zerutik, Uciedaruntz noa beste 3 korrikalarikin. Gorputza izerdi patxetan joan arren giroa oso hotza da eta horregaitik danok goaz ondo jantzita. Gutxienez, euririk ez du ari eta ezin kexatu.

Gaua giro lasaian eta frontalaren argiak erakuzten diguna ikusiaz, tita batean heldu gara Uciedako anoa gunera, lehenengoa. Goizaldeko orduetan heldu gara, baina bertan ere jende mordoxka dago animatzeko eta laguntzeko prest, arrigarria. Ez dakit nork duen meritu gehiago, guk edo eurak... nik behintzat asko eskertzen diet emandako animoak eta laguntza.
Hurrengo txanpa, Moral ermitararteko igoera luzeari aurre egitea eta Barcenara (43Km) heltzea erropak aldatzeko. Tramo guzti hau Katalan batekin egin det kontu kontari eta noizean behin agertzen zen Itargi edarra eta bera inguratzen zuten izartxoak ikusiaz. Non gindoazan konturatu orduko Barcena Mayorren erropak aldatzen gaude.

Lehenengo balorazioa, nola daukat gorputza? erantzuna: ongi eta gustura gañera. Erropa berriak jarri eta nire adiskide Katalanarekin aurrera, fuentes gaillurra da hurrengo helburua. Hemendik aurrera beste 4kote batekin egin dugu zati edar bat. Elkarri kontatu nortzuk garen eta bakoitzaren sentzazio eta esperientziak elkar banatzen. Piknitraila ematen du honek, jajaja.
Fuenteseko gaillurra denok igoten dugu aldi berean baina aurpegietan ikusten da indarrez ez goazela denok berdin. Beheranzkoan nire adiskide Katalana atzean geratzen da, gemeloak justu xamar. Hemendik aurrerako zatia bakarrik egin nuen jendea aurreratzen, sentzasio oso onak bait nituen.

Bat batean gogoratu nintzen Zigorrek esan zidana astean zehar; Colsan egongo zela asteburu hortan eta nahi banuen lagunduko zidala azkenengo tramoa egiten. Gogoratu bezain laster deitu nion ea Colsan zegoen. Baiezkoa eman zidan eta ziztu bizian berarengana.
Heldu eta hor nuen Zigor prest falta zitzaidan bidea egiteko. Horrez gain, edari eta jatekoa nahi aina eskeintzen. Ni lotsaturik zerbait hartu behar bestela.... jajajj Milesker Zigor and Family!!!

Ordurarte nahiko jateko eta erateko ez baziguten eman, Los Tojosen, emakume kuadrilla batek soziedade txiki bat jatekoz eta edatekoz gain zituzten bertako mahai guztiak. Buffet 5 estrellas!!! Txapo, honek bai honek meritxue!!! Tripa ondo ondo bete eta Barcenas Mayorrera berriz. Iada hankak kargatzen zijoazen baina nahiko sentsazio onak. Gainera, orain ez daukat eskusarik Zigorrekin: Coach, personal trainer, liebre, guía turística, sirviente...., vaya cTxollo!!!

Heldu gara Barcenas Mayor-era, 85 Km eginak. Azkenengo aldiz erropa zikuak jantzi, zerbait jan eta zapatillak aldatuta, azkenengo atala egitera. Moral tontorra igotzeari ekin diogu denbora asko galdu gabe. Bide edo bueno... bidezidor batetik goaz non mendiko ur HOTZ guztiak datozen goitik behera. Oñetakoak buzti buzti eta hankak erdi izoztuta aurrera. Igoera nahiko txukun Zigorren atzetik baina behin lautadak hasi eta gero beheruntz gaizki. Bietz lodiak min ematen hasi zitzaizkidan, kaka zaharra. Sportiva berriak gutxiegi erabilita edukitzearren izango zela pentsa nik baina iada ez zegoen konponbiderik. Orduan ba, miñari eutsi eta Zigorren animo eta laguntzarekin bukaerararte.

Hemendik aurrera beste lasterketa batzuetako korrikalari edo partaideekin bat egin genuen. Hemen Zigorrek bere autoritatea erakusten du jendeari bidea libre uzteko esanez. Esto es un Txollo!!! bide guztian zehar ez nintzen arduratu jendeari pasatzeko tokia eskatzeaz, burukomin bat gutxiago. Gainera, aldez aurretik esaten zidan zer zetorren; goruntzko aldatza, beheruntz, lautada, pista, lokatsa,..... aldez aurretik mentalizatuta nengoen zer zetorren. Horrela edonork egin dezake.

La Cotera-ko anoa gunean pixkaten biatzak atera eta uffffffff, a zer gozamena. Kaltzetinak kendu ere ez ditut egiten zeren ez det nahi jakin zelan daueden, hobeto bukaeran ikusi. Indarrak batu, oñetakoak jarri ( a zer miña) eta hurrengo altxorra Toral tontorrean aurkitu dut. Pistaz pista noa Zigorren atzetik, gorputza ondo baina mekauen batean biatzetako miña ahaztu nahiean. Ala nola heldu gara azkenengo igoerara, han dagoToral. Gogotxu ekin diot azkenengo igoera honi zeren gorunzkoan ez det miñik nabaritzen. Toma toma toma, goian nago!! azkenengo mendi txanpa Santa Luciako errepiderarte.

Mendian goitik behera deseroso noa baina jakinik gutxi falta dela haginak eztutu eta Zigorren atzetik txakurrak bezala. Haginak, biatzak eta hankak ere apurtu ditut ia azkenengo 400 metroko zementozko bidean bajatzen, a zer nolako sufrimenduaaaaa. Baina bueno, hau ere pasa dugu eta orain lautada edar bat gosatzeko Zigorrekin batera.



Baina kakazaharra, 2 korrikalari ikusten ditut 200-300 metro atzerago eta ezin utzi pasa diezaguten (bai bai, "los lasais" izatetik "los picones" bihurtu nintzen azkenengo kilometrotan). Berriz ere haginak eztutu eta helmugararte daukadan guztia ematen.


Kostata baina metara heldu naiz 18 ordu eta 22 minitu beranduago, a zer poza eta lasaitua. Heldu bezain laster, lurrean etzan eta oinetakoak kendu ditu. Biatz lodi biak beltz bletz ditut (Abendurarte ez zaizkit guztiz osatu) eta oso minbera.

Helmugan, gurasoak ditut zain, afaltzeko Markinan egon beharra bait daukat. Ez dit eman denborarik behar bezala eskerrak emateko Zigorrei batez ere, baina baita Raul, Lameiras eta Unairi ere, MILLESKER!!!

Froga hau bukatuta, ehun Millak bukatzeko esperantza gehiago neukan, motibazioa gero eta gorago. Aste bat geldi egon nintzen beatzak pixkat errekuperatzeko. Trote pixkat egiten hasi eta belaunak min ematen zidala konturatu nintzen, ezin nuen korrika gustura egin. Pare bat egun gehiago itxaron eta hurrengo irteeran ere ezin korrika egin. Txarrena etorri zitzaidan burura: meniskoa!! Orain dela 10 urte operatu nintzen eta berriz ere ate joka nuela pentsatu nuen. Duda alde batera izteko erresonantzia bat egin nuen al zen azkarrean eta SORPRESA!!!
Traumatologoaren diagnostikoa: meniskoa ondo baina tendinitis fuerte. Hillabeteko rehabilitazioa….

EHUN MILLAK PIKUTARA……alde ona ikusi behar gauza guztiei, “Más dedicación a la patrocinadora” hurrengo hillabetean zehar gurasoak izateko bait gara.

Ehun Millak eta Semearen jaiotza
Ekain guztia rehabilitazioan pasa nuen, egunero 1h-1h30min. Oso gogorra egin zitzaidan urte guztian horrenbeste esfuertzo egin ondoren horrela bukatzea. Urteko helburu garrantzitxuenera ezin heldu ezta atal bat egiteko besteei laguntzen.

Eskerrak Ehun Millaken irteera egunean bertan gure semea jaio zen eta horrek pena guztiak alde batera uzten erraztu zidan. A zer nolako experientzia, BAKARRA, ez dago holakorik ez?? zer esango dizuet hortatik pasa zaretenoi....

WhatsApp bidez jarraitu nuen ahal nuen guztia eta gero Blog-eko kritika irakurri umea eskuetan nuela. A zer nolako enbidia.... pena da baina egongo dira beste aukera batzuk ez?? baiezkotan nago.

Baina, como buen Bizkaino, tenía un as bajo la manga, jajaja. Urteko esfuertzo danak ezin ziren horrela bukatu eta neure buruari erregalotxo bat eman behar nion: CCC 2013, Chamonix. 














5 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Oso ona, Markiñe!! Eskertzen dira halako kronikak!! oso gustora irakurri dot. Zorionak!!

Javi Aldai dijo...

Joe! Hau da idazteko maila! Protesiak egiten halako abilidadea baduzu mokorrerako pare bat eskatuko dizkizut!
Ni irakaslea nahiz baina nolako idatziak idazteko gai zareten ikusita masailak gorritzen dizkidazue. Ez dakit hurrengoan kronikak idazten ausartuko naizen.
Nik ere gogoratzen dut ezagutu zintudan eguna: goizeko 7ak edo zortzirak, eskola Armeriko atarian, ilun eta euria barra-barra. Peligroso! presentaziñorako halako eguna aukeratu badu ez dek izango hanka-motza. Ea noiz hasten garen berriro picnic-trailetan.

Ivan Arriola dijo...

Aspaldi ez dotela idatzi horrenbeste... buff, kostau da.

Bigarren atala ia zelan geratzen dan. Oingo urteko aportaziñoi listo honekin.

Ea 2014n gehixa animetan narin.

iosu dijo...

Zorionak Markiñe pic nic trailetan oso ona baina idazten hobea nire aldetik Txapeau.
Hurrengo kronika irakurtzeko desidatzen.
Han Ie

Natxo Garay dijo...

Joder! Mendiak zeharkatzen besain ona idazten. Zelako momento ederra zure kronika irakurtzen, hasta me he emocionau recordando, unkigarria bai!
Zorionak eta mila esker!