CCC 2013
2013 urtean zehar
egindako entrenamendu luze guztiei bukaera on bat emoteko CCC egin beharra
zegoen, objetiborik jarri gabe noski, ondo pasatzera!!
Tendinitisetik
errekuperatzeko sesioak bukatu eta entrenamenduak aitatasunarekin tartekatzea lortu
nuen ala nola. Eskerrak patrozinatzaile bikaina dudan, bestela...
Kosta zitzaidan bakarrik
joatea entrenatzera baina ez neukan beste aukerarik. KKT piknitrailean
ikasitakoak praktikan jarri eta ea berriz ere forma eta ritmo itxuroso bat
hartzen nuen hillabete batean. Ez dut uste punturik onenean helduko nintzenik baina
disfrutatzearekin eta esperientzi berri bat bizita nahiko zenez, aurrera.
Hillabetea azkar zioan
aurrera eta Abuztuak 28a dida batean heldu zen. Behar nuen materiala hartu eta
lagunarekin (personal trainer ta guzti) Chamonixeruntz abiatu giñen.
Bilbo-Ginebra hegazkinean
(easyjet) eta Ginebra-Chamonix kotxe partikular batean egin genuen, en plan
estudiantes pobres, jajaj. Kotxeko bidaian ikusten diren paisaiak edarrak
benetan, inguru guztia berde berde eta egurrezko etxe txiki mordo bat
sakabanaturik. A zer nolako mendiak, gailurrak ikusteko burua atera behar
genuen kotxeko lehiotik. Halako batean, begiak guztiz zabaldu zitzaizkigun
Mont-Blanc tontorra (4810 m) ikusi
genuenean. Hura bai hura mendi puxka!!
Ginebratik urten eta
1h30min beranduago Chamonixera heldu giñen. Uste genuena baino herri txikiagoa
da. Ain entzutetzu eta turistokoa izateko pentsa baino etxe eta explotazio
gutxiago. Espero horrela jarraitzea urte askotan eta Benidorm bat ez bihurtzea.
Kotxeak tren estazioan utzi gintuen eta handik pare bat kilometrora geneukan
gure 5 izarreko super hotela zain.
A zer nolako ohe goxo eta
zabalak,jajaj. Ez zen bost izarreko hotela baina gure beharretarako nahiko:
garbitasuna eta merkea. Gauza denak bertan utzi eta herrira joan giñen bertako
giroa bizitzera.
Herrira gerturatu ahala,
gurutzatzen genuen jende guztia kirol erropekin jantzita zegoen: korrikarako,
eskalatzeko, bizikletan ibiltzeko, parapente egiteko, trekking egiteko.....
herri hontan kirola gustatzen zaizu edo hobeto ez etorri. Inguru guztiak argiz eta
lasterketen iragarkiez beteta zeuden. Tabernak eta kaleak ere jendez gainezka.
Benetan ere airean nabaritzen zen giroa oso berezia, tope mendi zale friki,
jajajaj.
Pentsa, lasterketarako
10.000 lagun inguru daude apuntatuta. Lasterketa organizatzailearen arabera 73
nazio dauede erreprezentazioarekin: África del sur, Albania, Argelia, Alemania,
Andorra, Inglaterra, Argentina, Australia, Austria, Bélgica, Bielorrusia,
Bolivia, Brasil, Bulgaria, Canadá, Chile, China, Colombia, Corea del Sur,Costa
Rica, Croacia, Dinamarca, Escocia, Ecuador, España, Estonia, Estados Unidos,
Finlandia, Francia, Gabón, Grecia, Guatemala, Hungría, Indonesia, Irán,
Irlanda, Irlanda del Norte, Islandia, Israel, Italia, Japón, Letonia, Lituania,
Luxemburgo, Malasia, Malta, Maruecos, México, Moldavia, Mónaco, Nepal, Níger,
Noruega, Nueva Zelanda, País de Gales, Países Bajos, Perú, Filipinas, Polonia,
Portugal, Republica Chaca, Rumania, Rusia, Serbia, Singapur, Eslovaquia, Eslovenia,
Suecia, Suiza, Tailandia, Turquía, Ucrania, Uruguay, Venezuela.
Eta nola ez, Euskaldunak
edo "los de aki" bertan zeuden, uste dut organizazioak akats bat izan
duela ez? jajaj.
Kaleetan gora eta behera
ibili giñen eta arritzekoa zenbat kirol denda dagoen bertan, hor denetarik
aurkitu daiteke. Hor ez dagoena ez det uste existitzen denik. Horrenbeste
buelta emon ostean, lasterketa amaiera topatu genuen eta bertan, bada ez bada
ere, argazki batzuk atera genituen. Batek jakin helduko garen eta heltzen
bagara ere zer nolako itxurarekin. Eta eguna ondo bukatzeko berdura eta arroz pixkat.
Nahiko ibili eta
karrerako giroa bizi ostean lotara edo lo egiteko asmoarekin ohera. Baina gau
guztian txerri kume bat zurrungaka egon da. Gutxi falta izan zaigu ahoan galtzetin
zikin batzuk sartzeko. Eskerrak ordu batzutan ixilik egon den.
Kosta zait esnatzea baina
goizeko 6tatik argia sartzen zenez ezin berriz loak hartu. Hori bai, nire sasi-personal
trainerra trankil asko egon da. Joeee, kosta zaio esnatu eta irtetzea. Ea lasterketan
zehar ez zaidan lokartzen, bestela..... you are fired!!
Kostata baina eguna
planifikatu du esasi-ntrenatzaile berri honek eta hor goaz Chamonix herria
ezagutzera.
5 izarreko hoteletik
irten bezain laster eguzki edarra ikusi dugu, a zer poza. Zeru urdin urdiña eta
laño gutxi batzuk tontorretan. Edozein sentzutan begiratuta ere, mendi
tontorrak non nahi ikusten dira, guztiz inguratuta gaude. Guztien artean,
Mont-Blanc da ederra, nola ez.
Herrira gerturatu bezain
laster, lehenego lana inskripzioa egitea. Polikiroldegira urratu gara goizeko
9rak pasatxorako eta kola dexente baina ongi. Eskerrak aguro ibili garen zeren
pare bat ordu beranduago kaosa zen hura.
Atzo gauean giro edarra zegoen, baina gaur goizean, horrelako
eguraldiarekin, jende pilla bildu da herrian. Pentsa, lehen esan dudan bezala,
10.000 lagun lasterketetarako + eurari laguntzen edo ikusten etorri diren
guztiak gehituz gero,...... "esto parece un hormiguero", jajaja.
Horrenbeste buelta eta
emoziok gosea eman digu eta biharko biltegia ondo beteta eduki behar da.
Inguruko tabernetako menua ikusi eta sasi-personal trainerrarekin
proteina-hidratos de carbono-vitamina E,..... balantzea egin ostean aukerarik
onena hamburgesa edar bat patata frijituekin. Eta glucosa eta potasio nibelak
mantentzeko txokolatezko crepa banana batekin. Tope profesional, On egin!!!
Guzti
hau ongi metabolizatzeko eta gorputzeko oxigeno nibelak igoteko, kilometro
bertikal bat egiteko proposamena egiten dit sasi-entrenatzaileak. Hori bai,
funikularrean noski.
Lehenengo funikularra
hartu genuen 1039 metrotik 2000 metrotara igoteko. Denbora pixkat eman genion
gorputzari ohitzeko eta hurrengo saltoaren billa. Beste funikular bat hartu eta
Le Brevént tontorrerarte, 2525 m-ko alturara iristeko. Hemendik ikusten den
paisai zoragarria, mendi tontorrak non nahi eta nahi aina Km ibiltzeko bidezidorrak.
Guztien artean, edarrena eta ikusgarriena, aurrez aurre daukagun Mont Blanc. Oxigenazio
proba gainditurik, no hay miedo a eso del mal de alturas, jajaj.
Egin
beharreko preparatibo guztiak eginik, gertu nago CCC lasterketari aurre
egiteko. Eutsi
goixai!!
Lasterketa
eguna heldu da. Goizeko 6rak inguru esnatu eta aurreko egunean gertatutako
material dena gainean jarri eta bagoaz 7rak 7:30k inguru irtetzen duen
autobusen bat hartzera herri erdira.
Goizeko 8rak inguru Courmayeur-n
gaude jende mordo batekin batera. Denak ere nahiko urduri daudela dirudi,
zergaitik ote da? jajaj
Baten batzuk behintzat,
trankil eta umoreko dabiltza/gabiltza kaleetan zehar.
Goizeko 9rak gerturatzen
hasten dira eta jendea iada egon ezinarekin saltoka, familiarteko eta lagunei
agur esaten, seme alabak negarrez ere ikusten dira, baita nagusiagoak
ere,......musika ere topera jarria.....eta bat batean organizatzailea
10-9-8-7-6-5......jendea zuzirien gisa prest eztanda egiteko.....4-3-2-1
GOOOOOOOOO irten gara....101 Km eta 6109 m desnibel metatu positiboa duen
ibilbidea daukagu aurretik.
Hasi bezain laster jendea
ziztu bizian aurrera, Ultra-Tail itxura baino 100 metroko sprinta ematen du
honek. Baina emozio guzti hau nola edo ahala baretu beharra dago. Lehenego
kilometroa herrian zehar buelta bat emanaz egiten dugu, inguu guztiak jendez
gainezka eta irrika biziz lasterkarie animatzen. Giro honek jendeari gero eta
azkarrago joateko indarrak ematen dio, hau da hau erritmoa. Herritik irten
bezain laister asfaltoa hasten da eta hemen, korrika egitetik bastoning
teknikara pasatzen naiz. Ritmo politean baina korrikarik ez, badaude nahiko
kilometro aurretik horretarako. Hainbat lasterkarik pasatzen didate eta
tentazio asko eurari trote jarraitzeko baina, "mente fría Iban",
gogoratu "vuelta Eibar" jajaj. Asfaltoan zehar beste pare bat
kilometro egiten ditugu eta azkenean ere mendi zidor baten sartu gara. Piñudi
haundi batzuetan zehar behetik gora goaz, desnibel positibo polita gorputzak
bere lehenengo izerdialdia jasateko.
Hasierako kilometro
hauetan, bai herrian zehar eta asfaltoan, bideak zabalak izan dira eta denok
alkarren gañean joan gara baina mendi zidorrak eztuak dira eta puntu batean
enbudo modoko bat sortzen da. Puntu hontatik aurrera txinurriak bezala illada
bakar bat sortu eta aurrera goaz, oso zaila da iñor aurreratzea. Tontorrerarte
denok en fila india lasai lasai. Giro edarra egiten du eta eritmo trankilean
goazenez inguruko paisai edarrak ikusteko aprobetxatzen det.
2 ordu
beranduago,Téte de la Tronceh (2548 m) tontorrera heltzen naiz. Hemen Kaliforniako
gizon bateri argazkia ateratzeko eskatzen diot mesedez. Hau da daukadan poza,
jajaj, lasterketako tontorrik altuenean nago frexko frexko, ea luzaro
jarraitzen dudan horrela.
Berriz
ere gauza denak jantzi eta bagoaz lehenengo anoa gunera, Refuge Bertone. Beheruntzko
bidean jende hillara gutxiago dago eta horrela errezago erritmo politagoan
joatea. Hori bai, kontuz ibili behar da ez erortzeko zeren inguruko paisaei
begiratzen zoaz denbora guztian eta bidearekin guztiz ahazten da bat. Tipi
tapa, 30 minutu beranduago ikusten det Refuge Bertone eta bere azpian
Courmayeur. Ez det uste iñoiz ibili naizenik holako alturetatik. Horregaitik
zarri zarri geratu eta inguruak ikusten pasatzen det denboratxo bat, merezi du.
Zerbait jan eta eran
ostean hurrengo meta Refuge Bonatti. Hemendik aurrera, lurrezko pista on
batetik goaz, justu Frantzia eta Italia banatzen duen mendi lerroaren albotik.
Benetan ere erraldoiak dira harri puxka hauek, liluragarriak.
Iada jendea banatzen hasten
da, ez dago "fila india" luzerik. Talde txikiak ikusten dira eta nik
beti nire erritmoan doazenekin joaten ahalegintzen naiz. Eurakin hitz batzuk
esan eta alkarri konpañia eginez bagoaz trote xuabe xuabean.
Pasa
dira 4 ordu eta gorputzeko biltegia betetzeko gogoekin dago. Pare bat minututan
Arnuva-ko geltokian geratu naiz. Bertan dagoen buffetetik solido eta likido
pixkat sartu gorputzean eta bitartean, heltzen den eta irteten den jendea
ikusten det: ea nolako oinetakoak daraman, zer motxila, ze erropa
mota,....espionaje industrial. Lasterkarien aurpegiak ere nahiko itxura ona
orokorrean naiz eta denok izerdi patxetan eta aurpegi gorri gorri batzuk ere
ikusten diren.
Indarren biltegia
beterik, lasterketako bigarren igoera gogorrenari aurre egiteko prest. Bastonin
teknika aukeratu eta hor goaz frantzez batzuekin betik gora. Igoten hasi bezain
laster hasi gara izerdi patxetan berriz eta kosta da pixkat zeren arrizko bide
zidorretan orkatillek lan gehiago egin behar izan dute. Aldi berean, pixkanaka
pixkana eguzkia berotzen doa eta.San Lorenzoren berotasunak ere ez dit mesede
askorik egiten.
Gutxinaka gutxinaka baina
heldu gara bigarren tontorrik gorenera, Grand Col Ferret (2527 m). Minutu pare
bat hartu ditut deskantsatu eta inguruko paisaiaz gosatzeko. Atzeruntz begiratu
eta 5 ordu terdian eginiko bidea ikusten det. Beste aldera bueltatu eta hor
ditut, 18 Kilometro beheruntz lur-arri nahaste den pista batetik. Arnasa sakon
hartu eta hankak gehiegi ez kargatzeko asmotan noa beheruntz trotatzen.
Tontorretik mendiak aurrez aurre ikusten dira baina beherunzko bidean
erraldoiak bihurtzen dira hauek, benetan ere txiki sentiarazten dizute inguru
hauek.
Beherunzko
bideari gustora ekin diogu baina 15 kilometro beheruntz egin ostean hankako
giarrak gogortzen hasi zaizkit eta bat batean lehenengo abixua!!. Kilometro bat
gehiago egin eta geratu egin behar izan det luzapenak egiten. Behar bada golpe
larregi goitik behera eta beroak ere desidratazio puntua? gel bat hartu eta ur
dexente eranda aurreruntz, gutxi falta bait zait La Fouly-ko anoa gunera heltzeko.
Hemen
fideo sopa pare bat aldiz, frutu lehorrak, platano bat eta kokakola pare bat
hartu ditut. Bitartean luzatzeko ariketak egiten aritu naiz eta egon naizen
5-10 minitutan asko indarberritu dira giarrak. Nire entrenatzailea ere han
ikusi det lehenengo aldiz. Animo batzuk jaso, hurrengo geldiunerarte falta
zaidan atala aztertu eta bagoaz tipi tapa goitik behera. Gutxinaka gutxinaka
nekea eta giarren gogortze puntua nabaritzen hasten da. Gainera, azkenengo 18
kilometro guzti hauek beheruntz egiten hankak ongi kargatu zaizkit eta bat
batean behetik gohoruntzko igoera laburra baina gogor bat egin behar izan det Champex-Lac-era
heltzeko. Aldaketa honek nahiko gogor jo dit eta arratsaldeko 6rak direnean
deskantsu on bat hartzea erabaki dut. Orainarte etorri naizen taldea aurrera doa
eta ni atzean geratzen naiz, baina bueno, seguru beste taldetxoren batekin bat
egiten dudala.
Indarren sentsasio "justu xamar". Mentalki ongi baina giarrei ez
zaie gustatu horrenbeste kilometro beheruntz eta gero ain aguro goruntz. Nire sasi-entrenatzaileak
ere igarri dit ez nagoela ain indartsu eta berak ekarri dit behar izan dudan
dena. Mersi entrenatzaile!!!! Ongi luzatu bitartean, eginiko lan guztiaren
hausnarketa eta neure burua animatzen ari naiz. Iada 54 bat kilometro egina
ditut eta orain "cuenta atrás", hiru tontortxo edar geratzen zaizkit.
Indarrak neurtu ostean, behetik gora xuabe
xuabe bastonin eta goitik behera trotatu edo bastonin erritmo arinean egiteko
asmoaz irtetzen dut geldiunetik.
Azkenengo animoak jaso eta begirarda
jaso bezain later lakuaren bista edar hau ikusten dut. A zer nolako paisaia....
xuabe xuabe lakuaren albotik noa indarrak biltzen eta erritmo on bat hartu
nahian.
Behin lakua atzean utzita goitik beheruntz.
Atal hontan gorputzak egoerari
pixkana buelta emoten doalako sentzazioak ditut. Behetik goranzko igoera hasten
den unean ritmoa dexente bajatu eta beste hiru lagunekin Bovinerako igoerari
ekiten diot. Illuntzen hasi da, horrenbestez frontala ipintzen dugu eta hotz
gehiago nabari denez, txaketa ere jarri det. Erritmo xuabe baina konstante
batean goaz arbola artetik, paisaiak ikusteko aukera guztiak bukatu dira.
Orain, frontalak argitzen duen ingurua eta gutxi gehiago. Goruntz begiratu eta
beste frontal batzuk ikusten dira baina gutxi. Hemendik aurrera taldeak oso
sakabanatuta daude.
Bovine tontorrera
pultsasiaok kontrolaturik gustora heldu naiz, berton ur tragoxka bat eta
beheruntz trote erritmo bixiagoan. Ez dakti zergaitik izango den: "cuenta
atrás" delako, gaueko hotza edo gero eta gertuago somatzen dudalako
Chamonix, indarrak bueltatzen ari zaizkidalako daukat. Goruntz ez horrenbeste,
baina zer arraio, ahal dena egingo da, indarrik ez da geratu behar bukaeran.
Ziztu bizian eta
sentsasio onekin heldu naizTrient-era.,Puntu hontan motibatuta sentitzen naiz.
zeren behetik gora erritmo xuabean jendeaz batera noa eta goitik behera auureratzeko
indarrak ditut. Uste dut teknika hau jarraituko dudala hurrengo falta diren bi
tontorretan.
Anoa gunera heldu eta hemen
ere sopa miragarria hartu dut pare bat aldiz. Gorputzak goserik ez du baina
gutxienez sopa hau gustura sartzen da. Pare bat miñutu sasi-entrenatzailearekin
solazean egin eta erropak aldatzen ditut azkenengoz. Helmugarako KKTren
ekipamendua jarri dut, ea argazkian zerbait fotogenikoago egiten didan, jajaja
baina batez ere ia indar bereziren bat nabaritzen dudan falta zaidan atalari
aurre egiteko.
Muxu eta besarkadak emon
nire sasi-entrenatzaileari (sin mariconadas eh!!) eta hor goaz azken aurreko
igoerari aurre egitera, ale ale ale, aurrera!!!
Herri txiki hontatik
urten eta ixiltasun eta hotza nagusitzen dira. Eskerrak ondo jantzita goazen
eta nire gorputzak hobeto errenditzen duen kondizio hauetan. Halan ere komeria
pixkat Catogne tontorrera heltzen. Trabakutik Oizera estiloko igoera pare bat
badituela esango nuke, motorren erreboluzioak edarto igon dizkit. Baina bueno,
bide zidorrean jarri begirada eta goruntz ez begitzea hobe. Modo automatikoa
jarri det eta bi lagunekin noa goruntz, hauekin hitz erdi ere ez, dagoeneko
indar soberarik ez dago.
Catogne-ko tontorra ikutu
eta modo automatikoa kendu det, hankak astindu eta dale dale... goitik behera
gorputza berbiztu egiten dela dirudi. Badakizue, buru haundia dugunok
abaintailaren bat eduki behar dugu, goruntz kosta baina beheruntz ziztu bizian,
jaja. Aurreko bajadan eta oingoan ere lasterkari batzuk pasa ditut eta bagoaz
posizioak irabazten.
Vallorcine-ko geldiunean, sasientrenatzaileak
baieztatzen dit nire hobekuntza. Lasterketako lehenengo kontrolean, 274.garren
postuan nindoan eta orain 158. garren postuan. 5 minitu konometratuta hartu
ditut Asterix eta Obelix bezalaxe, sopa miragarria erateko, zizutu bizian
indarberriturik, jajaj.
Azkenengoz agurtu dut sasi-entrenatzailea,
biok ere emozionaturik, ea 125-130. garren postura heldu al garen. Ez da erraza
izango baina ahalegina egingo dugu.
Behetik gora motorra
erreboluzio bajuetan joateko ahalegina egin det eta lortu ere bai uste, 4 Km/h
bai dio GPSak. Le Téte aux vents tontorreko kontrola ikusten det, bai bai bai,
azkenengo igoera!! bukatu dira sufrimendu guztiak.
Aurretik dagoen bidea
ikusi ez arren nabari da nondik den zeren noizean behin frontal batzuk ikusten
dira, horiek dira nire hurrengo ehiza. Eskinatxo baten gatu naiz, erropak behar
bezala jarri, maleta ongi lotu, alperriko pixuak gañetik kendu, barritan bat
eta gel bat jan eta modo Corre Caminos. Arrizko bidea da eta kontuz ibili behar
da txorkatillekin baina dudan subidoaiarekin matxinsaltoak bezala noa saltoka
eta erritmoa gero eta arinago frontaldun lasterkariak pasa ala. Hau dau hau,
ahazturik daude orainarte egindako kilometro guztiak. Orain ahal den posizio
aurreratuenean bukatzea da helburua.
La fiégére, azkenengo
anoa mugara heldu naiz. Ur pixkat eran eta kanpora. 300 metro aurrerako dagoen
frontalaren billa. Aldapatxo bat igoten arrapatzen dut lasterkaria, aurpegi
onik ez du eta horrek animatu eta behetik gora ere trotatzen hasi naiz.
Denbora gutxira arrizko
bidea bukatu da eta baso bide eztu bat hasi, hainbat sastraka eta sustrai daude
bidean eta nahiko zeregin golperik ez hartzeko. Baina ain animaturik larregi
fidatu eta zartateko edarra hartu dut. Berdin da, salto batean altza eta hor
goaz aurrera korrika, ezer pasa ez balitz bezala. Eskerrak txorkatilla eusteko
bendajea dudan, bestela..... Tramo hontan ere hiruzpalau lagun aurreratu ditut.
Piñudi hontatik urten eta
argia ikusten det, BAI BAI, hori Chamonix izan behar da. Pizta edar bat ikusten
dut aurrean eta beste 3 frontal ehizatzeko, jajaj. Hor noa, erritmoa handitu
eta ale ale ale esanaz. Hau da hau gozamena, gorputza egaran doan sentzazioa
dut, guztiz ahaztu zaizkit giarretako gogortasun eta minak. Azkenengo kilometro
hauetan lagun mordoxka pasatu ditut, ea ea 125. garren postura heltzen
naizen.....Momentu hontan bai esaten diot neure buruari; "merezi izan du
bai horrenbeste esfortzu urtean zehar". Pena bakarra familiarekin eta
urtean zehar entrenatzen ibili naizen denekin ezin zelebratzea. Baina
bueno....eskerrak sasi-entrenatzailea etorri zaidan, harek jasan beharko ditu
nire barruko emozioen kanporatzeak sortuko dizkidan erreakzioak. Honelakoak
pentsatzen, organizazioko lagun bat ikusten det banderita batekin bidea
erakusten. Orduantxe konturatzen naiz Chamonixeko herrira heldu naizela.
Oraindik pare bat kilometro faltako zaizkit metara baina egina dago, TOMA TOMA
TOMA..... Helmugara heldu baino kilometro bat aurretik nire sasi-entrenatzailea
neurekin batera troteatzen hasten da eta biot batera egiten dugu falta zaigun
atala. Hor goaz jendearen animoak entzun eta bion sentzazioak elkarbanatzen.
Azken erreserbak atera eta erritmo edarrean goaz helmugaren billa, LISTO, lortu
dugu BUFFFFFFFFFF, Edarra esperientzia!! urteko lanari amaiera edarra!!.
Helmugara
heldu eta lehengo lana barruko amorrazoiak ohiu batean kanporatu, besarkada
batzuk eta jesartzera. Uste det merezia dudala janari-edari pixkat eta
deskantsatzeko minitu batzuk.
Helmugara
heldu eta lehengo lana barruko amorrazoiak ohiu batean kanporatu, besarkada
batzuk eta jesartzera. Uste det merezia dudala janari-edari pixkat eta
deskantsatzeko minitu batzuk.
Pena handia daukat Ehun Millak egiteko
ahalegina egin ezin izanagaitik eta horrenbeste denbora entrenatzen pasa ostean
pastelari ginda ezin jarri izanagaitik. Baina uste dut, lasterketa honekin urteari akabera bikaina ematen diodala.
Helmugan denbora pixkat
bat egin eta gure 5 izarreko hotelera joan giñen. Dutxa bat gustora asko hartu
eta lolitox. Egia esan lo askorik ez dut egin baina berdin da, barnean daukadan
pozak giarretan dudan minak ahaztu erasten dizkit.
Bidai edar hau bukatzeko,
hurrengu eguna de lasai bueltaka pasa genuen. Inguruko etxe eta toki xarmantak
ikusi eta argazkiak ateratzen ibili giñen. Bitartean etxekoentzako zerbait
erosi eta tripa zorroa betetzera, "comida sana".
Helmugara
ala nola urbildu giñen gende artean hutsuneak aurkituaz. Bertan, UTMBko
irabazlea eta beste partaidea asko eta asko heltzen ikusi ikusi genituen. A zer
nolako enbidia pasa nuen eurak metara heltzen ikusten... iada kaskarrean UTMB
helburu bezala noizko jarri gertatzen hasi da burua, jajaj, eta hori, ondiño
giarrak minbera ditudala. Ongi jartzen naizenean....
Horrenbeste
emozioak gosea ireki digu, eguerdiko bazkariaren efektua azkar pasa da eta
ganorazko afari bat aurkitu dug,jajajaj. Plater honek indaba miragarriak zuten
efektu berbera egin dit eta horrela, guztiz errekuperatuta bueltan etxera.
Horrenbeste
emozioak gosea ireki digu, eguerdiko bazkariaren efektua azkar pasa da eta
ganorazko afari bat aurkitu dug,jajajaj. Plater honek indaba miragarriak zuten
efektu berbera egin dit eta horrela, guztiz errekuperatuta bueltan etxera.
Bukatzeko........
Eskerrak eman nahi
dizkiet lasterketan zehar ezagutu genituen lasterkariei baina batez ere Gasteizko
familia bateri. Nire sasi-entrenatzailea ongi baino hobeto zaintzearren eta
anoa gune guztietan puntual egotea ahalbidetu zenutelako. Ea beste lasterketa
baten elkar ikusten garen berriz.
Aurreko urteko neguko oporretatik
ezagutzen ditutan KKT-eko frikiei eskerrak. Urte bete pasa dela sinistu ere ez
det egiten. Egindako kilometroeak asko izan dira baina bizitako momentu onak
gehiago. Benetan ere frikiak zarete baina norbera ere nahiko friki bihurtzea
lortzen duzue. Ikasitako eta bizitako guztiarekin 2013an, aurrerantzean ere
jarraitu beharko da mendi eta esperientzi berriak pillatzen…jarraitu hórrela
KKT!!!
Millesker nire adiskide-sasi-entrenatzaile,
3-4 egun giro edarrean pasa ditut. Gainera, karrera hau bukatzea zuri eskerrak
ere badela jakin. Amaiai be SMS bidez informaute eukitxie asko eskertzen
dotzut, un fucking crack. Zorrak zor, zozelan pagauko jatzuz. Hori bai,
dadakizu, hurrengo atsabe juten garenerako parapenteko titulu atata euki eta igul
animauko na, jajaj.
Eta patrozinatzaileari
uneoro eskertzen egon bikotela pentsetot, betiko moduen, jajaja. Naiz eta
bertan ez egon badakit lasterketako denbora danin SMS bidez egon zala
komunikaute nire entrenatzailearen. Eta urte danien zier aguantau eta
animetiarren be ESKERRIKASKOOOOOO.... LA OSTIA za!!
P.D.:Ea 2015n UTMB (zozketan
tokatzen bazait) bakarrik joan beharrean lagun eta KKTko kideekin joateko
aukera dudan, hor botatzen det proposamena!! Parkatu patrozinatzaile, ADNin
doien gauzi dala emoten dau
3 IRUZKIN · COMENTARIO:
Itzela kroniki!! Emozionanti, benetan!! Patrozinatzailikin berba einbikot eta negoziau, baina gustauko jatan 2015in "Ultratum" eitsi!!
Nola ez, halako kronika gozatuaz 2015ean ezin dogu galdu!!
Eskerrik asko frikia bihurtuarren eta zure hitz eta ametsetetako txokitxoetan gu eukitzeagatik ;)))
2014 urtien zier badau denborie biaje hau organizetako. Sorteuen plaza bat tokau eta jun ahal ixen ezkero eleganti ixengo zan.
Ia ba plan honek urtetan dauen.
Urrenarte
Publicar un comentario