domingo, 20 de marzo de 2011

Eibar-Topinburu-Soraluze-Kurutzebakar-Karakate-Elgoibar-San Pedro-Eibar

Iharduera: Mendi ibilbidea
Luzeera: 44,2 kilómetro (GPSan 42.190 kilómetro)
Gutxiengo altuera: 46 metro, max: 906 metro
Igoera: 2.962 metros, Jeitsiera: 2.990 metros
Sailtasuna: skill Fácil
Denbora: 5 Ordu 19 15 minutu
Data: 2011-03-20
Irteera zirkularra: Sí
Coordenadas: 3783
IBILBIDEA


Lehenik eta behin hainbat lagun agurtu nahi nituzke:
  • Larraul-Ernio-Larraul lasteketara joan diren lagunak. Karrera aitzakia bezala erabiliz, Jubilauak bezela zabiltzate? Jatekoa han jarri, hara joan? Zer moduz joan da lasterketa? labanak aidean ibili dira? edo lagun bezala ibili zarete? Kalamuakorrikalaritaldeko txalanjean nor doa lehena?
  • Iñaki eta Juanjo: Esnatu naiz 6etan baina 7:30arte izara artean goxo-goxo jarraitu dut.
  • Dike sekoan zaudetenak: Natxo, Santi. Zuen zai gaude. Hasten zareteneak erreta egongo garenokin erruikia izan.
  • Fascitis plantar duen Bokatxanklerosen "Guru"a. Ez dakit Fascitisaren asuntua ez den aitzakia Eibar-Donostia desafioarekin beldurtuta dagoelako. Azkar sendatu.
KRONIKA
Xuabe-xuabe etxe paran hasi eta Ipuruako deposito ondotik Unbe aldera. Giro frexkua eta zerua erdi lainotua. Ondoren lehenengo igoera serioa: Asurza, Topinburu aldera. Bertara (Topinburu, gailurra egin gabe): 5,38 km - 0 ordu 48 minuto 22 segundo

Bertatikan, Sagar-Errekakako bidera heltzen den mendi bidea hartu dut. Oso ondo dago, ez du pendiz handia, korrika egiteko egokia, baina Plaentxira heltzeko bidea luzatu egiten da.
3,25 km - 0 ordu 19 minuto 09 segundo
TOTALA: 8,63 km - 1 ordu 08 minuto 57 segundo


Karreterarekin topo egin eta asfaltotik, Plaentxiko Kanposanturarte.
4,25 km - 0 ordu 25 minuto 40 segundo
TOTALA: 12,88 km - 1 ordu 34 minuto 37 segundo


Orain hasten zaigu aldapa ederra. Mendi bidetik San Andres auzoraino.
1,12 km - 0 ordu 16 minuto 57 segundo
TOTALA: 14,00 km - 1 ordu 51 minuto 34 segundo


San Andres auzoan bidea leundu egiten da eta 1,5 kmko zementozk0 pista jarraituz eta ondoren pista oso txukun bat Kurutzebakarrera heltzen zara. Azken kilometroa aldapatsua, baina ordurarte oso aldapa goxoa.
5,73 km - 0 ordu 54 minuto 09 segundo
TOTALA: 19,73 km - 2 ordu 45 minuto 43 segundo


Kurutzebakarretik Karakatera bide zoragarria, zoro leuna,laua, paisaia dotorea, beheruntzako joera; lastima behelainua sartuta zegoela.
3,90 km - 0 ordu 24 minuto 41 segundo
TOTALA: 23,78 km - 3 ordu 10 minuto 24 segundo

Niretzat, ibilbideko zatirik eskasena, Karakatetik Elgoibarrera. pista aldapatsua, harritsua.
5,33
km - 0 ordu 34 minuto 00 segundo (Sigma parean)
TOTALA: 29,11 km - 3 ordu 44 minuto 29 segundo


Azken txanpan sartzen gara. Sigmako etxe paretik San Pedro aldera. birako markak jarraitzen ahalegindu naiz eta erdi lortu dut. Aspaldi batean Iosu Natxo eta hirurok, S
aturixo erreka ez zeharkatzearren (handitua zetorrela eta) pinari xelebre batetik gora abiatu ginen (hara, toki beretsuan, gaur ere, egun horretan bezala, hiru orein edo orkatz agurtzera inguratu zaizkit), ba bai, inguru haietatik adierazten dute bidea Elgoibarko birako markakak. Beste behin "GPS"ak arrazoia. Baina bidea jarraituz, eta SanPedrora iritsi baino zozer lehenago, zazta!, beste txakur madarikatu batek haginkada! Ea hurrengo baten beste bati tokatzen zaion! kupoa betea dut eta.
5,09km - 0 ordu 40 minuto 51 segundo (300-400 metro kendu daitezke bueltaka ibili naizelako)
TOTALA: 34,20 km - 4 ordu 25 minuto 22 segundo


Jeitsiera goxoa Apalategiraino.
5,09km - 0 ordu 31 minuto 34 segundo
TOTALA: 39,01 km - 4 ordu 56 minuto 56 segundo


Eta bukatzeko herria zeharkatu eta maratoia osatu.
3,18km - 0 ordu 18 minuto 26 segundo
TOTALA: 42,19 km - 5 ordu 15 minuto 22 segundo


Oraingoan ez dago erreportaje grafikorik, asmatuko duzue arrazoia. Galdera bat Igor, Argazki makinako bateria ere, kargatu egin behar? Erantzuna jasoko dudalakoan, agur bero bat. Txintxuak izan!

2 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Kaixo Zuzendari Teknikoa. Arrazoia dezu, janaria non gu hara!! Oso ondo pasatu genuen nahiz eta irteera emandakoan katxondeoa bukatu. Karrera oso polita, ibilbide zoragarriarekin eta hamaiketakoa bikaina!Gainera batzuk saria lortu zuten zozketan!!
Kalamuako friki sailkapenean badakizu zein doan lehena, zu zeu. Asteburu honetan ere frikikada handiena zuk egin duzu!! Eres un KRAK!! Argazki kamara, nahi baduzu, nik erosiko dizut ebay-tik (made in china) por 300€!! Ona izan

ntxgarai dijo...

Aupa kala-friki hori!
errukia ez izatea zuena; lastertketak eta zoragarri ibilbideak por-delante-del-morro erakusten.

hainkadari buruz zer? gogorra?
ez dakit, harakin baten semea goxo-goxo izan behar da edo etsai uzaina zeneraman... baina garbi dago,txakurrak guk zure gpsaren beste fidatzen direla zutaz.
eta beste gauza bat, argazkiko makina 'datilen' adinakoa bada, horrek ez du bateriarik behar, garai hartan ez zeuden sorturik eta.