Iritsi bezain laister Gurua urduri ipini da eta ziztu bizian dorsalak hartzera eraman gaitu. Besteok, badaezpada, bere atzean ipin gara eta jarraitzera.
Dorsalak hartu eta gero herriko tabernara joan gara kafea hartzeara. Kafea hartzeaz gain Larraulgo musika tradizionalaz gozatu dugu (Masiel, Nino Bravo...). Ondoren herritik buelta bat ematera joan gara, turismo apur bat egitera... Karrera baino ordu bete lehenago kotxera joan, dorsala ipini, GPSak piztu (badaezpada, ez galtzeko)... eta beroketa lanak egitera. Beroketa egiten gaudela ezagunak ez dira falta izan (Aitor Uriarte, Unai Bengoa...) eta ezta ardiak ere. Tartean argazkiak egiteko denbora ere hartu dugu.
10:30etan puntuan irteera eman dute, pistola eta guzti (agian egokiago izango zen eskopeta edo elizako kanpaiak, bertan baitzegoen). Lasai hasi gara, denok Guruak markatzen duen erritmoa jarraituz, baina lasaitasunak gutxi iraun du. 1. kilometroan Zigor eta Igor aurrera joan dira eta beste hirurok Guruaren erritmora. Azkar Zigor eta Igor bistatik galdu ditugu eta 3. kilometro inguruan zaharra aurrera eta agzteak atzera. Ni eta Aitor geratu egin gara eta Iosu aurrera. Hortik aurrera bakoitza bere errtimora joan gara (batzuk beste batzuk baino azkarrago). Ibilbidea oso polita da, hasieran asfalto piska bat (500m), baina beherhal mendiko pista baten sartu gara eta gero bidezidor eta mendiko pistak tartekatuz joan gara Zelatunerarte, handik aurrera zatirik teknikoena izanik Ernio tontorrerate. Tontorrean taldeko lehena Zigor izan da, bigarrena Igor, hirugarrena Iosu, laugarrena ni eta bosgarrena Aitor. Nik ordu bat eta bi minutu behar izan ditut gora iristeko (besteen denborak ez naiz ausartzen jartzen, bakoitzak aipa ditzala komentarioetan). Baina karrera goian ez denez bukatzen, jeistea tokatzen da. Hasierako zatia, Ernio tontorretik Zelatunera oso tekniko eta arriskutsua egon da, irristakorra (batzuk ikusi ditugu erortzen). Zelatunetik behera zati batzuk egoerako bidetik egin ditugu baina beste batzuk desberdinak izan dira, mendiko pista, bidezidorrak eta lokatsa tartekatuz. Oso jeitsiera polita, bizkorra baina neketsua, pare bat igoeratxorekin. Eta jeisten gauzak dexente aldatu dira, helmugara lehena Zigor iritsiz (igoera oso ona eta jeitsiera bikaina eginez, Anerreri bularra ematean txispa eman dio), bigarrena Iosu iritsi da (ongi igoz eta ongi jeitsiz, eta hori erdi elbarri dagoela), hirugarrena Igor (Kolonbiarrak bezala, oso ondo goruntz baina beherunzkoan flojo), laugarrena Aitor (Igotzen justu, baina goitik behera a tope, bikain) eta bosgarrena eta azkena NIPA (ni parriba ni pabajo). Dena dela, denak gustora. Badaezpada ez dira niri adarra jotzen ausartu, kotxea nik neramalako. Izerdi askorik ez dugunez bota, ez dutxatzea erabaki dugu eta helnmuga aldera hurbildu gara. Hamaiketakoa zegoela komentatu digute eta nahiz eta izerdirik ez bota gose piska bat dugunez hurbildu gara. Zuzendari Teknikoak esaten duen bezala, jubilatuak bezala janari usainera urreratu gara. Txorixo eta haragi (ia txahal osoa sartu dute otartekoetan) pintxoak, sagardoa, ura, ardaua... zelako festa!! Zoragarria!! Etxera ia erdi edo osorik bazkalduta!1 Korrika ez dugu irabaziko, baina jaten!! Txapeldunak!! Tripa bete ondoren sari banaketa eta zozketa. Karrera aurretik baino urduritasun handiagoak!! Zigorrek 54 tokatuko dela, Iosu behin eta berriz bere dortsala begiratzen... Azkenean Igorri tokatu zaio ardau lotea eta... azken momentuan Iosuri (nik uste magia egin duela) ahate lotea (para la rubia). Azkenean Zigor saririk gabe!! Baina denak pozik, goiz zoragarria, giro eta laguntalde bikainean pasatu dugu. Lasterketa eta antolaketa zoragarriak, ibilbidea oso polita!! Hurrengo urtean errepikatzeko modukoa!! Argazki erreportaia bihar!! Eta sailkapena eta denborak... publikatzen dituztenean. Nire denbora 1ordu eta 40 minutu.
Distancia recorrida: 16 kilómetros
Altitud min: 230 metros, max: 1.042 metros
Desnivel acum. subiendo: 1.076 metros, bajando: 1.076 metros
Grado de dificultad:

Fecha: marzo 20, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular): Sí
Coordenadas: 1341
3 IRUZKIN · COMENTARIO:
Zorionak Igor! Korrika eta jaten dexente zabiltza, baina erreportero bezela un krak. Ikusita ze egun pasatu zenuten inbidia ematen didazue, baina denera ezin da heldu.
Ea noiz uzten diozuen jateko irteeretara eta paseotxo horietara joaten eta ganorazko irteera batean elkartzen garen, 4 hoorores? Ala bokatxanklero tankerakoa bihurtu zara?
Zalantza bat daukat Igor zu zer ikasi zenuen Kazetaritza edo Maisu joder ezin hobetu idatzi igandean pasatu genuen goiza Zorionak
Karrera kontuekin ezan behar da Kirikil (pajarua) bere bisitzako lasterketa hoberena egin zuela ( noski bestela bigarrena izango zen Guru atzetik), ni puntu batzuk haru dituk eta Txallange KKT ez naiz azkena
Beste gauza bat Zuzendari Jauna hemendik aurrera joan markatu dauden bidetik eta utzi txakurral pakean
Onak Izan
Maisu benetan ;) Zorionak
eta egia da, kriston inbidia eman didazue pasa duzuen egun zoragarriarekin, gipuzkoa profunda ezagutuz gain, bueltan opariak ekarri eta ondo jana.
hobeak izan !!
Publicar un comentario