Aldai familiaren ezpala! Oraingoan, hiru ana
ietatik gazteena, Iñaki Aldai, Ispasterren aurkitu genuen; bertako zazpi kilometroko lasterketa labur bezain bizkorrean parte hartzen. Lehenengoa izan zen bere mailan: 27 min 10 sg. Garaikurra eta lore sorta etxera. Noski, azken hori Ali emazteak eraman zuen esku artean etxera; merezita gainera,
botillera bikaina izateagatik.
Atzetik Aldaitarren harrobia. Ander Aldaik 2,4 kilometroko lasterketa egin zuen, bikain! Alaba txikienak, Ione Aldaik, kilometro bateko
ibilbidea; Izaro Bernedo, Irune, Iraia, Mikel, Unax, Haizea eta beste laguntxo batzuekin batera. Hauek ere primeran, irribarrea ahoan!
Denek kamiseta eta ogitartekoa etxera -Kalamuako kamiseta juniorrak datorren urterako prestatu beharko ditugula pentsatzen hasita nago!.
Egia esan, arratsalde polita igaro genuen. Seme-alabak dituzuenentzat apuntatu data datorren urterako: Santa Ana Egunaren inguruan (uztaila
k 26). Giro polita eta arratsalde pasa ederra! A, eta gero erromeria!
Biba zuek!
1 IRUZKIN · COMENTARIO:
Albiste bikaina.
Publicar un comentario