sábado, 23 de julio de 2011

EHUN MILLAK


Prestaketak burutu ondoren eta materiala eta motxilak hiru egun lehenago (GURUaren eta REMERUAren aginduak jarraituz) prestatuak izanda heldu da eguna. Dortsala hartu, pasta jan, lo kuluxka egin, REMERUAren azken aholku eta urduritasunak jasan eta pozik eta gogotsu irteerara.
BEASAIN-MANDUBIA: Hasi dugu lasterketa, itxura emateko herrian zehar korrika, baina lehen aldapak hasi orduko lasaitu gara. Edu Uribekin topo egiten dut, lasai-lasai doaz, ekipoan. Azkenetarikoa gelditu naiz. Inguru hauetan ikusle eta animazio handia dago.
MANDUBIA-ZUMARRAGA: Bidea goxoa eta nahiko laua Izazpeko azken maldaraino. Bertan Asier aurkitzen dut. Poliki-poliki jendea aurreratzen hasten naiz, batez ere aldapan gora. Izazpitik Zumarragaraino bide oso ona eta goxoa. Trostan Asier eta biok kontrol gunera heltzen gara, ondo elikatu eta hidratatu, txiste pare bat bota eta aurrera, Irimo aldera.
ZUMARRAGA-GORLA: Irimoko igoera potentea pauso ederrean. Bastoiak erabiltzen hasten naiz eta frontala pizteko garaia. Lehenengo nekatuak ikusten dira, Izazpin korrika zihoaztenak. Irimotik Gorlara bide laua eta erreza da, baina hara hor bide normaletikan joan beharrean tontortxo guztietatikan eramaten gaituzte.
GORLA-AZKARATE: Nire terrenoa. Lastima gauez pasatzen dugula eta ezin gozatu hango arizti eta pagadiak. Irukurutzetako jeitsiera labain-labana dago eta mantso-mantso jeisten dut. Zemento bidea hartzen dugunean Asierrek tximista bat bezela aurreratzen nau. Azkaraten trikitilariak eta Harkaitz eskialaria speaker bezala.
AZKARATE-AZPEITIA: Goxo jarraitzen dugu eta Xoxoteraino, lasai eta alai jarraitzen dut. Lehenengo jetsiera teknikoa datorkigu, Erlotik Azpeitira harlauzez eta harriz betetako bidea. Xuabe-xuabe eta arriskurik hartu gabe control puntura heldu gara. Bertan gu bezala gaupasa egiten zegoen hirukote batek harreratu gaitu. Beraiek, beste hidratazio mota bat erabiltzen zuten esna mantentzeko. Frogako 1/3 eginda.
AZPEITIA-ZELATAUN: Hasi baina lehenago bizkarra juxtu-juxtu nuen eta abixuak ematen ari da. Zuzentzeko REFLEX potea ustutzen dut sorbaldan. Hainbeste lanekin bastoiak ahazten ditut kontrolean. 167 kilometro gutxi ez eta beste 300 metro egin behar. A ze aldapa Azpeititik aterata! Motza dirudi baina ez da bukatzen. Eskerrak ondoren zati handi batean bide laua dugula. Baina hau ere bukatzen da eta berriro aldapak. Hemendik aurrerako bidea ezagutzen nuen, baina azpitik zihoan bidea, bide arrunta, baina antolatzaileek ezin dituzte inguruko tontorrak zapaldu gabe utzi. Tori propinatxoa! Gazume. Eskerrak eguna argitu duela eta animoa berpizten dela. Gainera ikusle batek, Ernio tontorretik ez garela pasatzen esaten digu, hau poza! Animoso heltzen gara Zelataunera. Ordurako Gernikako batekin elkartu naiz eta bidea arindu egin zait.
?ELATAUN-TOLOSA: Mekauen la letxe! Ernioko tontorretik ez ginala pasatu behar? ba hamar metrotara pasatu gara! Antolatzaileek, tontorra eta aldapa hor, bidea han, jarri dute. Eta hori demostratzeko ez dugu Ernio inguruko muinotxorik zapaldu gabe utzi, eta propina giza jeitsiera gogorra, aldapatsua. Gogorra egin zait Azpeititik Tolosara. Beharbada beste irudi bat neukalako. Gernikako laguna erretiratu egin da, orain berriro bakarrik, baina 79 km 15 ordu eta 15 minututan eginda, aldapak alai igotzen, oraindik osorik eta berritzeko aukera: dutxa eder batekin eta ganorazko gosariarekin.
TOLOSA-LIZARRUZTI: Indar berrituta, aurrera. Nahiz eta bero puntua, bide lasaia Abaltzizketaraino, gainera bertara heldu baina lehenago REMERUAren bisita, hau poza eta subidoia! Larraitzen a ze harrera! Pankarta eta guzti! Han zeuden Izaro eta bere laguntxua pankarta eskuetan, Ane eta Orbaiz muxu pare bate ematen eta Edu eta Jose Mari Txindokin gora laguntzeko, horrela 100 millak egitea ez du meritu handirik! Hasi gara goruntza bero ederrarekin. Xuabe-xuabe altura hartzen hasten gara Txindokiko magaleraino, azken tontorra geratzen zaigu eta animo betez eta erritmo egokiz gainara heltzen gara, 100. Kilometroa. Orain Aralar disfrutatzeko aukera dugu: Ganbo, Ganbo Txiki, ……, …….., ….. Tontor guztiak! Lizarrusti aldera jeisteko garaian, hanka plantak sufritzen hasten dira. Gurutze gorritik pasatzen naiz benda antzeko batzuk oin azpiak babesteko.
LIZARRUSTI-ETXEGARATE: Taldetxoa egin, Jacinto, Borja, Igor eta laurok. 14 kilometrotan Etxegarateraino ez dugu ez bizitza ez iturri izpirik ikusten. ibilbide erreza dugu eta indartsu eta erritmo egokian jarraitzen dugu. Azken kilometrotan ilundu egiten du eta sirimiria eta behelainoa sartzen da. Balizak aurkitzeko arazotxoak izaten hasten gara. Eskerrak REMERUA taldeko buru jartzen dela eta alfonbran Etxegarateko kontol posturaino eramaten gaitu.
ETXEGARATE-BEASAIN: Kilometro mordua egin ondoren eta laguntza bikaina eskeini ondoren Igorrek etxerako bidea hartzen du eta GURUak ordezkatzen du, gau zoragarria aurreiksten da. Nik dutxa eta afari ederrak hartu ondoren abiatzeko prest, beti azkena. Taldetxoan jarraitzen dugu Iosu, Borja, Jacinto eta laurok. Nik erabaki kaskarra hartzen dut: zapatillak aldatu eta zaharrenak eta hondatuenak jartzen ditut, sufrimentutxoa helmugaraino. Animo alaian Otzaurtera heltzen gara, denbora guztian sailkapenean aurreratuz, morala gora. San Adrianerako bidean behelainoa sartzen da eta balizak ikusteko zailtasunak, hala ere pauso bizian control postura heltzen gara. Azken zailtasunaren aurrean gaude: Aizkorri. Berriro behelainoa eta orain euria, hotza eta haizea. Agian bukatzeko gogoa genuelako baina ziztu bizian egiten dugu igoera. Aizkorriko puntan kontrola, badute meritua gau guztia bertan pasatu zutenak! Hemendik aurrera unerik zailenak: harkaitz labankorrak, bide zidor irrista-irristakorrak, euria, hotza, eta guzti hau zapatila eskasekin eta ekipamendu justukua, baina hala ere GURUAren gidaritzapean aurrera. Bidean galdutako ingeles bat aurkitzen dugu, zerua agertu zaio eta taldera gehitu da. Andraitzera heldu eta jeitsierari ekin diogu. Oso labainkorra eta arriskutsua dago. Poliki-poliki beruntza goaz eta halako batean GURUa irristatu eta kuadrizepsa hautsi. Kontrol gunera heldu eta Gurutze Gorriko Land Roverrean Beasainera, lastima elkarrekin ezin bukatu. Kolpea irensteko eta amorrua lasaitzko korrika eman dugu zati luze batean. Baba bat lehertu eta lasaitu naiz. Borja eta Markek aurrera jarraitu dute. Beste sorpresa bat, Javi Ciaran eta Sepe zai azken 10 kilometroak egiteko. Mutiloatik atera eta kilometroak aurreraka doaz. Nork pentsa baina azken 5 kilometroak egin zaizkit astunenak: bide zatarra zoru desatsegina, zemento ugari eta Beasain ageri ez. Baina azkenik helmuga begi-bistan, hau poza! Jose Mari eta GURUa zai, ezin bukaera hobeagoa! Helburua lortua.
Desde estas líneas mando un saludo a BORJA que nos ha acompañado durante gran parte del recorrido. Es un placer conocer este tipo de personas que te hacen las carreras más fáciles y agradables.
Bukatzeko 167 kilometroak egiten lagundu didatenei eskerrak eman nahi nieke. Lehenik eta behin Anari: aurreko, lasterketako eta ondorengo kilometro bakoitzean bultzatxoa eman didalako. KKTri, sortu duen saltsak hainbat kilometro egiteko indarra eman didalako. Orbaiz, Ane, Edu, Izaro eta bere laguntxoari, beraien animoak Txindokiko tontorreraino eraman nautelako. Javi eta Seperi azken 10 kilometroak aidean eraman nindutelako. Jose Mariri bere laguntza bikoitzagatik: Txindokin eta helmugan. Eta esker bereziak, Igorri, gutxienez 45 kilometro bereak dira, eman dizkidak ikasgaiengatik eta sofan eraman gintuelako Etxegarateraino. Eta, nola ez, Iosuri, ez dakit zenbat kilometro izango diren bereak, kilometro bakoitzeko zati bat gutxienez, bera ez balitz egongo oraindik Urbian bueltaka ibiliko ginake. Ikusten duzuen bezela ez dut meritu handirik, nireak dozena bat kilometro bakarrik izan dira eta.
Txintxuak izan.

1 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Zorionak berriz ere!! Egin duzuna kristona delako eta nahiz eta edozeinek egin dezakeela esan kilometro asko entrenatu behar dira eta bi egun eta gau egurrean edozeinek ezin baitu aguantatu!! Nireak 45km izango dira (eta horiek bai edozeinek egiteko modukoak), baina zureak 168km-ak dira eta aurretik egin dituzun morduak!! Argi dago, eres el "FRIKI" del año!! Orain pilak kargatu eta hurrengoan pentsatzera!!