miércoles, 30 de noviembre de 2011

2011KO DONOSTIKO MARATOIA

Maratoiko kronika: REMERUA
Pasatu da Donostiko 34. maratoia!! Eta beti bezala, ez zuen "defraudatu"... Batzuk hilabeteetako entrenamenduari ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatzen gara, gure markak hobetu nahian. Beste batzuk karreraz disfrutatzera ateratzen dira, bukatzea beste helbururik gabe. Eta beste askorentzat, egun berezia izaten da, urteroko zita galduezina , lagunak animatzeaz gain giro bikainaz gozatzen dutelako. Azkenean 42,195 kilometroek aukera eta joku asko ematen dute. Entrenamenduak, eztabaidak, lesioak, bazkariak, ostiraletako "korrilloak" Untzagan gure asteko "batallitak" kontatuz, blogeko "puñaladak"...
Maratoia korritu behar duenak hilabete batzuk lehenago ekiten dio lanari, kilometroak eta nekeak pilatu egun konkretu batera ahalik eta ondoen prestatuta iristeko. Normalean korrikalaria etxeko lanak ondo eginda joaten da egun konkretu horretara, baina zalantzaz beterik ia gehienetan. Ondo entrenatu ote dut? Tirada luze nahiko egin ote ditut? Zein erritmotara joango naiz? Arropa eta zapatilekin asmatuko nuen? Ez dakit "nongo" mina daukat!!...eta beste mila zalantza eta beldur. Korrikalariok askotan maratoiaz hitzegiterakoan (bizitza honetako beste hainbat alorretan bezala) OREKA hitza ateratzen da. Bai, oreka!! Oreka fisiko eta psikologikoa.  Abiadura eta erresistentziaren arteko oreka. Bihotz taupadak eta azido laktikoaren arteko oreka. Erritmoa eta denboraren arteko oreka. Nekea eta energia erreserben arteko oreka. Botatako izerdia eta edandako uraren arteko oreka.Entrenamendu eta atsedenaren arteko oreka. Beroa eta hotzaren arteko oreka. Maratoiko lehen erdia eta bigarren zatiaren arteko oreka. Gozamena eta sufrimenduaren arteko oreka. Azken batean faktore askok eragiten dute maratoian eta horien guztien arteko orekak azken emaitzan eragin zuzena dauka. Kasu batzuetan asmatzen da eta beste batzuetan oreka hori ez da lortzen edo desoreka bat dago, hori gertatutakoan (edo ia gehienetan) "asfaltoaren" aurkako borroka galduta dago, ez dauka bueltarik eta "kolpea" hartzen duzu. Argi dagoena oreka hori lortzeko lan asko egin behar dela eta oreka bilaketa horretan gaitasun eta esperientziaren arteko oreka ezinbestekoa dela!! 
Zorionak igandeko festan parte hartu zenuten guztioi: korrikalari, animatzaile, entrenatzaile, bortillero, etab!! Mila esker bihotz bihotzez eta ea hurrengo urtean ere Donostian elkartzen garen!! Animo guztioi eta segi aurrera!!
Argazkiak: Zuzendari Teknikoa


7 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Beti bezala artikulu mamitsua, ederra eta gustora irakurtzekoa. Nik, batez ere, maratioan parte hartu zenutenoi zoriondu eta ezkertu nahi zaituztet. Zoriondu, ahaleginak ere nahiko meritu duelako. Helburua lortu ez duzutenoi, ikasitakoak balio handia izango duelako hurrengoetan. Lortu duzuenoi disfrutatu.
Ezkertu, egun ederra pasa arazi zenidatelako eta pare bat hilabetetarako ziria sartzeko saltsa eman didazuelako.

a dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Mikelena dijo...

Zelako maila Igor! Oso ondo deskribatu duzu. Lan asko egin behar da egun dana egun batean kanporatzeko. Nik, zoritxarrez, ez nuen nere helburua lortu, baina giroaz disfrutatu ahal izan nuen. Eskerrik asko laguntzera, animatzera, ikustera... etorri ziren guztiei.

a dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
a dijo...

IÑAKI ALDAI dijo...

Meritua duzue maratoia bukatu zenuten guztiak. Hemen uzten dut KKTeko korrikalariei buruz aipamen txikia:
- Igor: lasterketa bikaina egin zuen. Baina denok dakigu ez duela merito haundirik. Zientifikoki demostratuta dago, Amañako puntan, oxigeno askoz ere gutxiago dagoela, eta klaro, alturan entrenatzen... Asi cualquiera.
- Mikelena: Argi dago estrategia hau aurretik pentsatuta zeukala. Horrela, hurrengo maratoian egingo duen progrezioaz “fardatzeko” aukera izango du. (Hala ere, belauna horrela edukita, maratoia bukatzea ez da marka txikia)
- Iosu: Egon den ikamikarekin, nik uste dut hurrengo igandean maratoia errepikatu beharko lukeela marka homologatzeko.
- Edu Uribe: Berotzen hasi orduko, lasterketa bukatu zaio. Estas carreras de txispa...
- Asier: Beste buelta bat gehiago eta seguru guztiak harrapatuko zenituela. Zorionak bukatzeagatik.
Ah! KKTko afizioa im-presionante egon zen.
PD: Jakingo duzue Igandeko lasterketa inportantea 10 kmkoa zela. Lasteketek, musika kontzertuak bezela funtzionatzen dute: Lehenengo teloneroak (maratioa) ateratzen dira eta gero “las estrellas”.

iosu dijo...

Zorionak a todos los maratonianos del KKT que pudieron con el muro del maraton y en especial a los debutantes Aitor y Mikelena pese a tener a mitads de carrera un altercado con el Hombre Del Mazo tuvieron fuerzas para llegar a meta ( mal pero llegaron),tengo que informaros que en lo respecta a Mikelena tuvo un comportamiento ejemplar en el confesionario con los padres Zuzendari eta Guru prometiendonos que no volvera a ocurrir y el año que viene nos dara una satisfaccion espero de Aitor lo mismo
Benetan Zorionak denori Korrikalariari,animatzaileri eta 10 Km Karreran izan zinen guztiori
Onak Izan

Aitor dijo...

Eskerrik asko a todos por el apoyo y los ánimos a cada paso por Anoeta, a lo largo del recorrido y hasta el final, en especial a Cumbres, que me hizo más llevaderos los dolores y el sufrimiento en los últimos 2 kms, acompañándome vestido de calle, trotando a mi lado. Mila esker Ibon.
En señal de respeto prometo mejorar la "marca", por llamarle algo, el año que viene, lo cual no es dificil.