lunes, 19 de diciembre de 2011

EIBAR-KALAMUA-EIBAR TRAIL FOTOGRAFIKOA

Altura honetan ez dut uste inork zalantzan jarriko duenik Zuzendariak emandako arrazoiak. Egia da arropa oso polita, kalitatezkoa eta merke atera zaigula. Dena dela, denok hausnarketatxo bat egin beharko genuke eta ea hurrengoan hobeto ateratzen den.
Arropak denok ditugunez, hurrengo larunbaterako irteera polit bat antolatzea bururatu zait urtea dagokion bezala bukatzeko. Nik uste dut ia gehienok egon gaitezkeela eta ARROPA OFIZIALAREKIN Eibar-Kalamua TRAIL FOTOGRAFIKOA egin dezakegula. 3 bat orduko irteera izango da (NIRE PROPOSAMENA, onartzen dira aldaketak, baina EZ AZKEN ORDUKOAK!!) guztia eginez gero, edo bestela lehenago jeisteko aukera ere badago. Irteera: Ibarkurutzen (fuente de los 4 caños) 8:00etan . Argazkiak: Ibarkurutze, Mahoiak, Arrate, Azketa, Akondia, Garagoitzi, Kalamua, Urko, Untzaga. Kalamuara 9:30ak inguruan iritsiko gara. Norbaitek (lesionatutakoak, forma bajuan... daudenak) behetik ezin badu, behintzat Kalamuara hurbiltzeko aukera duzue.
Ezinbestekoa arropa ofizialekin azaltzea!! Zuen erantzunen zain, txintxuak izan!!

14 IRUZKIN · COMENTARIO:

iosu dijo...

Kaixo, ondo iruditzen zait eta formo oso honean nago horregatik ibilbide luzea egingo dut Zuzendariak ondo ikusten badu
Onak Izan

iosu dijo...

Kaixo, ondo iruditzen zait eta formo oso honean nago horregatik ibilbide luzea egingo dut Zuzendariak ondo ikusten badu
Onak Izan

Javi Aldai dijo...

Ideia bikaina Igor! Ni bertan egongo naiz eta behingoz kutxilloa kajoian utziko dut. GURUAri baimena ematen diot, baina badaezpada "zinta amerikana" eramango dut. Eguraldia erdipurdizkoa iragarrita dago, baina aurrera.

IÑAKI dijo...

Oso ondo, Igor.
No se que sería de este blog sin el de "ia". Lo que no he visto es la hora de salida, aunque me supongo que será a las 8.

IGOR AZURMENDI dijo...

Iñaki, "IA" irakurtzen ikasten duzun!! Ordua argiago eta handiago ezin da ipini!! Je, je... con la emoción se me olvido poner la hora!! Menos mal que los "seguros" están para algo!! Orduan larunbatean egongo gara. Denok guapo guapo arropa berriak zikintzeko prest!! ;)

Anónimo dijo...

Ideia oso ona dirudi.Larunbatera arte¡¡

santi dijo...

Yo tambien me apunto y haber donde me dejais colgado cabro......

ibon dijo...

Raul ta mi han agertuko gara,

ntxgarai dijo...

Kaixo, ni ere 8:00tan agertuko naiz noski!
nik 'forma' non laga dudan ez dakidalako, segur aski santakruzetikan joango naiz 'kalamuaraino' suabeago egiteko, baina tontorrean elkar ikusiko dugu. Ez dut uste Federazioak helikopterorik ipiniko didala jeisteko, orduan norbaiten sorbalda beharko dot, boluntariorikan?
Eta ez izan hain txintxuak... ;)

IGOR AZURMENDI dijo...

Hau itxura ona hartzen ari da!! Maratoian baino urduriago ipintzen hasia naiz!! Materiala prestatzen joan beharko da, zapatilak aukeratu, kamelbaka edo portabidoia, badaezpada gelen bat...eta argazki kamara!! Ba oso ondo. Azpiri ere badatorrela uste dut!! Beraz, ia denak egongo gara. Mikelena, Kiribil, Goitibera... eta besteren bat falta zarete bakarrik!! Animatu!!

Aitor dijo...

Nik ez dut joango naizenik, empresako baskaria daukat eta normalean gauza hoiek goizeko 3retan bukatzen dira. Etxera goiz itzultzen ba naiz agertuko naiz. Ondo pasa, koadrila.

Aitor dijo...

Ez dut uste

santi dijo...

Tranquilo natxete yo te acompañare y haremos grupo de paraolimpicos y minusvalidos .

Mikelena dijo...

Oso ondo. Ni ere han izango naiz.