2011ko denboraldiari amaiera bikaina emateko lasterketa alternatibo bat egin genuen larunbatrean KKTeko kideok. Lasterketa arratsaldeko 7:30etan hasi genuen Guridin eta beroketa moduan poteotxo bat egin genuen, ondoren sagardotegian afaltzeko. Holako lasterketetan oso garrantzitsua da ondo jan eta ondo edatea, batez ere ez deshidratatzeko, eta halaxe egin genuen. Afaldu ondoren indartsuenek baino ez zuten taldearen erritmo bizia jarraitu!! Batzuentzat lasterketa laburra izan zen, entrenamendu faltagatik edo gpsaren pilak agortuta bidean galdu aurretik onena etxera joatea izango zela pentsatuta!! Beste batzuentzat maratoia izan zen eta goizaldean pabelloia nahiko altu utzita erretiratu ginen, gpsa piskat nahastuta baina iparra galdu gabe!! Eta gutxi batzuentzat ultra bat izan zen eta goizean goiz bueltatu ziren etxera, gpsa ondatuta zutenez eta iparra galduta, eguna argituta etxeratzea izango zela egokiena pentsatuz!!
Laburtuz, oso ongi pasatu genuen!! Ea hurrengo urtean ere errepikatzen dugun!! Mikelena, arrazoia duzu!! Agian Euskadiko Kopa horretan emaitza hobeak lortuko genituzke!!
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
4 IRUZKIN · COMENTARIO:
Zalantzarik gabe!
Benetan oso maila handian ikusi nuen KKT:
Hiru handietan parte hartzeko 2 talde osatu ziren, batek bere memoriak enkargatu zituen, beste batek bere errautsak nondik zabaldu aukeratu zuen, eta ligatzeko azken teknikak ikusteko aukera ere izan genuen... Eta hori ni heldu nintzenerarte.
Ba badakizu nolakoak diren lasterketak!! Zenbat eta luzeagoak izan erritmoa lasaiagoa izaten da eta gehiago disfrutatzeko aukera egoten da!! Beraz, ez dakizu zer galdu zenuen! Onena gero etorri zen!! Eta suposatzen dut ni joan eta geroko hobeagoa izango zela!!
Ni oraindik helmuga ez dut aurkitu ez dakit balizak ondo jarrita zeuden a la ez azken kontroletik pasata gero bakarrik gelditu nintzen eta agian bide okerra aukeratu ondoren denbora dezente galduta ibili nintzen eta ez nuen tropelera sartzea lortu
Gps bateria gabe, balizak gaizki jarrita, behe lainoa, dana kontra, azkenean urruti argi bat ikusten zen eta ni aurrera( arrate bideko Zentral electrikoa)Re Dios pizka bat gehiago eta Azpiriko atarixan agertzen naiz
Bueno lastereketa polita datorren urtean Euskal Trail egutegian sartzeko moduan
Onak Izan
Argazkiek argi adierazten dute bakoitzaren egoera eta sentsazioak une oro. Zita honetan ikusi daiteke azken ordurarte tropel handia mantentzen dela eta maila IKUSGARRIA ematen duela KKTek. Halako maila ematen badugu txapelketetan beldurtu daitezela Aritz, Kilian, Walter eta beraien pelajekoak. Arlo horretako zuzendaritza teknikoari entrenamendu espezifikoa jarri diezadatela eskatu behar diet, maila kaskarra eman baino lehenago erretiratu nintzelako, konpetizioaren presioak edo. Agujeta asko hurrengo egunean?
Txintxuak izan.
Publicar un comentario