sábado, 17 de diciembre de 2011

KKT arropa

Arropa egitearen bidea bukatu denez eta bakoitzak bere ekipamendua jaso duenez hainbat ausnarketa egiteko unea dela uste dut.
  • Uste dut arropa oso polita eta oso prezio onean gelditu dela, konparatzea besteri ez dago. Bikila
  • Azkenean oso bide luzea eta korapilatsua izan du eta horren ardura batzuen artean partitu behar da.
  • Arropa gestionatzeko ardura hartu genuenok hainbat akats egin ditugu. Martxan jarri guztia, talla bakoitzeko muestrak ez zeudenean, prozesoa luzatuz, norentzat izan daitekeen arropa mugarik ez jarri, lan desberdinak egiteko epeak zehatzago ez zehaztu, eta ardura horiek neureak dira nagusiki.
  • Enekok eta Mahoiakek funtzionatzeko era berezia du. Nahiko desantolatua. Gaurkorako zena hilabete beranduago ekarri, pret duena ez dago prest, etabar. Baina oso prezio ona egin digula eta ezer gutxi irabazteko kriston lana hartu duela ere aitortu behar da.
  • Natxo ere anagrama prestatzen ere larregi atzeratu zen. Egin duen lan pila ikarragarria izan da eta ezin da ukatu lortutako emaitza zoragarria izan dela. Nire ustez genuen asmo apalentzako larregiko lana hartu zuen. Onartzen dut serigrafia goi mailako dela.
  • Besteentzako ere badut zerbait. Ez zait zuzena iruditu, niri ez zaizkit heldu, baina beste batzuei bai, protestak arropa berandutzen ari zelako. Bestalde, azken orduko arropa batzuen kantzelazioa eta aurrez probatutako tallen aldaketak egon dira. Ez da bidezkoa horrela jokatzea, gure jokabide okerrangatik Mahoiakeri gelditzen zaizkio arropak saldu gabe.

Esandakoak esanda, hau aurrera joan zedin lana egin duzuen guztioi ezkertuz, arropak oso dotorea gelditu dela errepikatuz, ekipazioa osasunarekin apurtu.

Txintxuak izan.

5 IRUZKIN · COMENTARIO:

ibon dijo...

Zorionak erropan parte hartu duzuen guztiei, ni osos guztora nabil erroparekin, oso ona da. Berriz ere zorionak

IGOR dijo...

Zorionak baita ere arropangatik, batzuk hartu dituzue kriston lanak eta bakarrik eskerrak heman behar dira. Arropan onak ta merkeak dira niretzako eta soberan baldin dabago azaldu zer dagoen mahoiaken eta ni zeozer gehiago hartzeko prest nago.

iosu dijo...

Kaixo, nire aldetik bat egiten dut Zuzendariak idatzi duenakin, egia ezanda nahiko buruko min emandit arropak asuntoa eta azkenean Zuzendariari pasatu nion ni baino dilomatikoa delako
Eskerrak Remeruari (aukeratzailea)- L5 ( logotipoa) Zuzendari (bukaera)eta denori (pazienzia)
Onak Izan

IÑAKI dijo...

Eskerrik asko arropagaitik. Esta muy bien. Ya sabemos que ha sido bastante duro para algunos y os lo agradecemos, pero teneis que tener clara una cosa, el resultado ha sido perfecto (bueno, bonito y barato). Que más se puede pedir? el que crea que se puede hacer mejor, ya sabe, la próxima vez, se encarga él.
ESKERRIK ASKO

Raul dijo...

poco tengo que decir diferente a resto de los comentarios,asi que ESKERRIK ASKO.