miércoles, 6 de junio de 2012

HIRU HAUNDIAK 2012: KRONIKA

Esan beharrik ez dago lasterketa berezia dela niretzako Hiru Haundiak!! 2008an debutatu nuen "korrikalari" bezala, ni mas ni menos que con 100 kilometrazos!! 2008an 100km-en aurpegi latzena eta gogorrena ezagutzea tokatu zitzaidan. "Debutariaren" ohiko akatsak egin nituen: Guruaren erritmoa jarraitu, material prekarioa, elikadura eta hidratazioa deskuidatu... 40. kilometroan lehen kalanbreak hasi zitzaizkidan eta Anboton behera gorriak eta bi ikusi nituen, bi bikiak belaunetara igota. Handik aurrera sufritu eta sufritu (batez ere jeitsieretan)!! 12 ordutan Otxandianotik irten nintzen eta Gorbea igo eta jeisten "penuriak" pasatu ondoren 18 ordu eta 45 minututan bukatzea lortu nuen. Edu-k nirekin egin zuen Otxandiotik Gorbeara eta berari esker lortu nuen bukatzea. Hemen dituzue Otxandioko argazki batzuk!!
Gainera hurrengo egunetan bideoan (El día después del maraton) agertzen direnak baino okerrago nengoen (barrutik pozik 3Hak bukatzea lortu nuelako) eta tendinitis, iskioetako gainkarga...




2012ko 3Hetan txanponaren beste aldea ezagutu dut!! Kirolari olinpikoak bezala lau urte hauetako lanaren (oso gustora egindako lana, kirol berriak ezagutuz eta eginez, lagun berri asko, KKT...) emaitza aztertzeko
ordua iritsi da. Irten aurretik helburua 17 ordutan egitea zen (gero lasterketan zehar betse bat bihurtu zen). Entrenamenduak behintzat, helburu hori lortzeko gai nintzela adierazten zidaten!! Zalantzak ere ugari: Apukoko nekea somatuko nuen, beroa, jarraitu beharreko erritmo eta partzialak, Zuzendari Team-ekoen beldurra (hori 45. kilometroan konpondu nuen, Orixolen gora ;))...
Arratsaldeko 8etan Eibartik 7 KKTero abiatu gara Araia aldera, bakoitza bere helburu, zalantza eta beldurrekin. Lasai doan bakarra Zuzendaria da, como no es competitivo ez du parte hartuko... Araian dorsalak hartu, motxilak utzi eta autobusean irteera aldera, Ondategira. Autobusean goazela trumoiak, tximistak eta euria ditugu lagun. 11:15ak dira, euripena fitxatu eta irteeran ipintzeko prest. 11:30eta Gurua eta biok fitxatzen lehenak gara eta irteerako hesian kokatzen gara, bigarren lerroan. Lehen aldia  da irteeran hain aurrean eta faboritoen alboan nagoena. Ezkerretara begiratu eta Iker Karrera, Zigor Iturrieta, Aleson, Albizuri, Zurutuza...ikusten ditugu. Partaide kopurua dela eta, irteerako hesia 100 metro aurreratzen dute.
12:00ak puntuan irteera!! Korrika lasai-lasai abiatzen gara Gurua, Kiribil, Ligamentos eta ni. L5 atzerago doa eta Matxinsalto Txikia ez dakigu non dabilen. Aitor Lameiras Eibartarra ere gurekin dator. Juanra ziztu bizian aurrera joan da.

2-3 km-ren ondoren lehen maldak hasten dira eta lasai-lasai oinez hasten gara. Gurua aurrera doa, bere errekor saiakeraren bila. Nahiz eta aurrean irten jende pilak aurreratzen gaitu, denak korrika!! 20 km-ko karrera ematen du!!
Egunean zehar egindako beroarekin eta botatako euriarekin sargori egiten du!! Hezetasun handia dago eta esfortsu txikienarekin ere izerditan hasten gara!! Gaur, batek baino gehiago lasterketa bukatzeko koemriak izango ditu pentsatzen dut!! Ongi hidratatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.
Trankil, hitzeginez, konturatu gabe Gorbeara iristen gara, 11. kilometroa eta 1:40. Oso ondo!! Igoera eroso egin dugu eta bero gehiegirik gabe, haizea lagun izan dugu.
Orain Gorbeiako jeitsiera gogorra daukagu. Kontu haundiz abiatzen gara, jeitsierarekin batera tenperatura aldatuz. Kristoren beroa eta hezetasuna!! Ongi jeisten dugu!! Txabolak pasatu eta pistara iristen gara. Txisa egitera geratu gara, jateko zerbait hartu eta Ligamentosek markatutako erritmo bizian (5:30ra km) Ubideara iristen gara. Behin baino gehiagotan esan diogu azkarregi gindoazela, baina ni gustora erbi lanarekin!!
Ubidean Gurua gure zain dago, izerdi patxetan!! "Hoy no se puede hacer record, hace demasiado calor!!" botatzen du, jarraian "Me retiro en Landa". "Bueno, si vamos en tiempo de record" erantzuten diot "a 7,5 km/h". Ikusiko dugu!! Ura edan, zerbait jan eta aurrera!! Otxandioko abia zain daukagu. Maldatxo bat pasatu, Guruaren erritmoan, jeitsi eta gure sorpresarako Ligamentos ez da azaltzen. Erritmoa jeitsen dugu ea harrapatzen gaituen, baina ez da azaltzen!! Bueno, abian elkartuko gara. Otxandioko plazan pikatu (27. km, 3 ordu eta erdi pasatxo)) eta piska bat aurrerago frontoiko abian sartzen gara. Kamela bete, ondo jan eta edan eta halako baten Ligas azaltzen da "txuri-txuri" eginda!! "No voy, he decidido no correr más, o si no no acabo". Bale, bale!! Zerbait jan eta edaten du eta gurekin irtetzen da. Berriro fitxatu, txisa egin eta Urkiolara bidean. Laurok goaz elkarrekin. Kiribil ere "raiatzen" hasten da!! "Qué hago aquí, quién me ha mandado..." eta ni positiboki motibatzen saiatuz: "Ondo goaz, gero eta gutxiago falta da...". Tarte batzutan Ligas geratu egiten da. Zalantzak sortzen zaizkigu (Guruari ere), 16 ordutan egiteko bataz bestekoan goazelako!! Bizkorregi agian, baina Gurua eta biok ondo goazenez ez dugu erritmoa jeisten. Kirbil eta Ligas, ordea,  "justu xamar" doaz. Urkiolara (35 km) bostak hamar gutxitan heltzen gara. Ura hartu eta Anbotora abiatzen gara. Poliki-poliki, taldetxo baten atzean 25 minututan tontorrean gara. Goizeko 6ak dira, nire prebisio onenak baino ordu erdi lehenago!! Berriro gogoratzen diet besteei 16 ordutan egin daitekeela, ni ondo nagoela, baina beraiek ikusteko!! Beste 25 minututan, lasia-lasai, indarrak gordez Zabalaundira jeisten gara. Ligamentos iadanik gaizki ikusten dut, asko sufritu du bai igoeran eta baita jeitsieran (3 aldiz igo zaizkio bikiak). Hala ere, zerbait jan, ura edan eta Orixol bidean tiratzen ipintzen da!! Orixoleko lehen maldetan Ligamentosek bere erritmoan jarraitzea erabakitzen du eta atzean geratzen da!! (Bat gutxiago, pentsatzen dut, gaur ere Zuzendari Team-ekoei egurra ;D) Oso ondo igotzen dut Orixol, jende dexente aurreratuz!! "Como voy" esaten diot Guruari!! Kalkuloak egiten hasten naiz!!




 Kurtzeta, 50km 7:50ean, Gorbea eta Anboto eginda, 16 ordutik jeistea posible ikusten dut!! Guruak zaila ikusten du, erritmoa jarraitzea zaila izango delako!! Saiatu gabe ez gara geratuko!! Kurtzetan Kiribilek ere amore eman eta geratzea erabakitzen du. Tartean Luma eta Arosak pasatzen gaituzte. Berriro ere, zerbait jan, ura hartu eta aurerra!! Jarindo igo aurretik Arosa eta Lumarekin bat egin dugu Gurua eta biok. Jarindon gora erritmo polita markatzen dut!! Arosa eta Luma geratu egiten dira eta Gurua ere "justu xamar" doa!! Aldapa bukatu eta korrika hasten gara!! "Iosu, 9ak baino lehen iritsi behar gara Landara" esaten diot. Kalkuloak berriro!! 9:15etan irtenez gero ia 7 ordu ditugu 40km egiteko. "Posible da!!".

 Oso motibatuta, egurra emanez eta jendea aurreratuz Landara iristen gara. 8:50 eta 60km eginda!! Arropak aldatu, familiei deitu, jan, edan, kamela bete, komunera buelta...eta irtetzeko prest gaudela Kiribil agertzen da, 9:10. Erretiratu egiten da, ez du Apukon bezala sufritu nahi!! Pikatu eta gora!! Lasai-lasai Gurua eta biok Usakoatxako malda gogorrean gora abiatzen gara!! Aurpegi txarra dauka Guruak, nahi eta ezinean doala ikusten dut. Tripak gaizki dituela esaten dit, Landako kokakola edo... Piska bat jarraitzen du, baina ezin du!! 15-20 minutu egin ditu eta erretiratzea erabakitzen du!! Subidon, subidon!! Bat gutxiago!! ;D ;D Primeran noa, aldapa gora indartsu eta lauan eta beheruntza trotatuz!! Dena dela, bero asko egiten du, gero eta gehiago!!

Osakobatxa igo, kristoren jeitsiera gogorra eta berriro gora Urdingain aldera!! Helburua antenara ondo iristea!! Nere erritmoan jendea aurreratuz noa. 65. km-an ura daukagu. Trago bat eta antenara iristeko azken maldan. Zuzendaria aurkitzeko gogoarekin noa, batez ere lasterketaren egoeraren berri emateko!! Azken malda eta antenara iristen naiz. Lautada dator eta zerbait jateko aprobetzatzen dut!!
Halako batean, Zuzendaria azaltzen da!! Lasterketaren berri ematen diot eta Ligamentosi deitzekoe saten diot, ea atzetik ze berri daukagun jakiteko!! Badatorrela esaten dio!! Zuzendariak nerekin kilometro batzuk egingo ditu, 75. km-ko abirarte eta gero Ligas-en bila joango da. Konturatu gabe haizerrotetara iristen gara! Que alivio!! Haizea dago, eta asko eskertzen da!! Erritmo onean noa, momentuz ondo hidratatuz!!

 Igo eta jeitsiera batzuk, lasterkari batzuk pasatu eta 75. kman nago. Ura hartu, gominolaren bat jan eta berriro ere kalkuloak egiten. Posible ikusten dut 16 ordutik jeistea!! Ondo noa!!
Zuzendaria agurtu eta aurrera!! 5 minutura sorpresa!! Maittia eta Cumbres agertzen dira!! Zelako poza!! Urbiararte lagunduko didate!! Lasterketari buruz galdetzen didate, baina beroa eta nekearekin ez daukat gehiegi hitzegiteko gogorik!! Orain aldapa gora justuago noa!! Gutxi falta da eolikoak bukatzeko eta han beste abi likido bat dut zain!! Abian gela hartu, ura edan eta aurrera!! Berriro ere kristoren beroa hasten da, haizea aamaitu da eta aldapa gora egin behar dudan esfortsuarekin arnasa hartzea asko kostatzen zait!! Gainera, beherantz ata lauan korrika egiterakoan ezkerreko belaunak mina ematen dit!! Ni ere "justu xamar" noa!! Edateko eta jateko esaten didate, baina ez daukat gogorik. Tripa urez haundituta daukat!! Hala ere, Cumbresek platano bat eskeintzen dit eta jaten dut!! Behintzat zaporez aldatzeko ondo datorkit!! urbia aurreko pagadian sartzen gara eta beroa jasanezina da, are eta gehiago Urbiako zelaietan!! Qué calor!! Infernua ematen du!! Cumbresek gel magiko pare bat (nik ditudanak baino likidoagoa eta txikiagoak dira eta errazago hartzen dira!!) pasatzen dizkit. Bat hartzen dut eta bestea gerorako gordetzen dut. Urbian ibaia zeharkatu eta txaboletara dihoan aldapatxo hori oso-oso gogorra egiten zait!! Jota noa. Txaboletan ni bezala dauden beste korrikalari batzuekin elkartzen naiz!! Que alibio, pentsatzen dut, ez naiz bakarra gaizki dagoena!! 16 ordutik jeistearena aspaldi deskartatu dut, helburua Araiara iristea da!! Hala ere erlojua begiratu eta ordu biak laurden gutxi inguru dira!! Ordu betean igotzen badut 16 ordu eta erditan egin dezaket!! Animatzen naiz!! Eseri eta bokadilotxo bat jaten dut!! Ura edan, Maittia eta Cumbres agurtu eta "reduktora" ipinita gora!! 20 pauso eman eta geratuz noa, arnasa hartzea asko kostatzen zaidalarik!! Beroa jasna ezina da!! Jende dexentek aurreratzen nau, baina iadanik berdin zait!! Helburu bakarra gora iristea da!! Gainera hasierako malda oso gogorra da!! Sufrituz, poliki-poliki altura hartuz noa!! Bdirudi buelta ematen ari naizela!! Animatuz noa!! Azken partea nahiko etzana da eta berriro ere martx aonean noa!! Gainera haize piska bat dago!! Putada bakarra korrika ezin dudala egin da, mina ematen dit!! Baina bueno, oinez martxa onean goitik ordu eta 40an iristen naiz!! Jendearen animo artean Aizkorriko kontrola pasatu eta refugio aurrean esertzen naiz!! Erlojua begiratu eta hirurak 20 gutxi inguru!! Pentsatzen nuena baino lehenago egin dut!!
Berriro kalkuloak!! Ordu eta 20an korrika eginez gero 10 km egin ditzaket!! Oraindik posible da 16 ordutik jeistea!! Cumbresen gela hartu, ura edan, belauna esparadrapo eta mediarekin babestu (alferrik, minak hor jarraitzen du!!) eta beherantza!! Ahal dudan azkarren!! Hasiera oso harritsua da eta ezin da korrika egin. Gainera belaunak mina ematen dit!! "Qué cojones" pentsatzen dut, agian berriro ez daukat 16 ordutik jeisteko aukera eta gainera mina ez dute ba psikologikoa dela esaten, pentstazen dut. Ba hori, sufritzea tokatzen dela esaten diot neure buruari eta zenbat eta bizkorrago juan, lehenago bukatuko dut;  beraz, gutxiago sufrituko dut... Hala ba, EGURRRAAAA!! Eta formulak funtzionatu zuen, zenbat eta bizkorrago joan orduan eta min gutxiago nuen!! Une batzuetan ez duela merezi pentsatuz noa eta oinez jarraitzea ere etorri zait burura!! Bestalde, gero eta kilometro gutxiago falta dira eta aukera paregabea daukat 16tik jeisteko!! Igoeran aurreratu nauten asko pasatzen ditut eta helburua gero eta gertuago ikusteak ematen duen "gorakadak" sufritzeak merezi duela pentsarazten didate!! Guruari deitzen saiatzen naiz lauretarako iritsi behar naizela esateko, baina ez dago koberturarik!! Benga Igor, Animo Remerua... neure burua animatuz noa!! Aizkorriko igoeran sufritzen ikusi nauten batzuk "le has dado la vuelta" esaten didatela aurreratzen ditut. Hiru kilometro!! Egurra!! Mobila atera eta kobertura dago!! Guruari deia: "Hamar minututan nago". Gurua ere subidoiarekin. Emozioari ezin diot eutsi, erdi negarrez, erdi lehertuta, topera noa!! Azken kilometroan sartzen naiz!! Asfaltoa sutan dago, birikak lehertu beharrean!! Herriko sarreran 10 urte inguruko mutiko bat dago eta eskua ipintzen dit txokatzeko. "Pues me has caido bien y voy contigo" esaten dit eta nirekin batera dator. Hizketan hasten zait baina nik ezin dut ia hitzegin. Bakarrik iristea nahi dut!! Haurrak oso ondo esaten dit nondik joan behar naizen. Ea nola egiten dugun hainbeste denbora korrika aguantatzeko galdetzen dit, besteak beste!! Hurrengoan berak ere Gorbea eta Anboto arteko ibilbidea egingo duela!! Nik ezin diot erantzun, gero hitzegingo dugula esan eta nirean konzentratzen naiz!! Ezin dut sinestu!! Lortu behar dut!! 200 m faltan ibilbidea hesiekin markatuta dago eta haurra geratu egiten da!! Bere lana bikain egin du, oso ondo gidatu nau!!
























 Jendearen txaloak, animoak... eta zuzengunearen bukaeran, azken kurban han daude!! Gurua, L5, Kiribil, Ligamentos, Rotuliano...animoak ematen, ni baino emazionatuagoak!! Makilak gora!! Lortu dut!! 15:55!! Guruarekin besarkada hunkigarria!! Emozioa., negarra, nekea, jendearen zorionak..............une horiek ezin dira deskribatu!! Bizi egin behar dira!!
Niretzat egun zoragarria!! Lasterketa bikaina egin nuen eta helmugan izan nuen harrera hunkigarria!! Egun "superra" eduki nuen!!  Eskerrik asko guztioi laguntzeagatik, animatzeagatik, erakutsitakoagatik, elkarrekin azken urte hauetan pasatutako uneengatik, bizipoza emateagatik...!! Eta zorionak saiatu baina helburua lortzerik izan ez zenutenei!! Eta Matxinsalto Txikiari eta lasterketa bukatzea lortu zenuten guztioi, zorionik beroenak!!
Lasterketari buruzko hausnarketak, zer hobetu, akatsak zeintzuk izan diren... etab. hurrengo irteeretarako utziko ditugu, horrela zertan hitzegin-eztabaidatu edukitzeko!! Zorionak eta animo guztioi!! Ea bi urte barru ere hor gauden, une gazi-goxoak bizitzeko!! Ongi etorriak ULTRATRAILen familiara!! Esaerak dioen moduan, eroriz ikasten da oinez!! Eta oinez ikasteko ezinbestekoa da zutitzea eta berriro saiatzea!! Eutsi!! Hemen dituzue lasterketan parte hartu genuen Eibartarren argazki batzuk!! Ea Zuzendariak ere zerbait eskaintzen digun!!




4 IRUZKIN · COMENTARIO:

iosu dijo...

TXAPEAU
HAN IE

santi dijo...

Impresionante Igor y no se como coño tienes la capacidade de acordarte de todo lo que te ha pasado en todo momento con esa exactitud o es que nos estas engañando . De todas formas impresionante carrera e impresionante cronica . ZORIONAK

Javi Aldai dijo...

Kronika, lasterketa bezain ederra idatzi duzu!
HAN IE!

ntxgarai dijo...

como si hubiese estado ahí. oso ona!!