martes, 19 de junio de 2012

OSTIRALERAKO PLANA: GAUPASA!!!

Ba bai, ez naiz konfunditu!! Ostiral honetan gauerako plana proposatzera nator. Parrandarako gogoa daukanak gaupasa bikaina eta osasuntsua egiteko aukera dauka. Oraindik hainbat gauza zehazteko ditugu, baina espero dut "komentarioen" bidez zehaztean joatea. Ez dakit zerbait gehiago zehatzuta dagoen edo hitzeginda, baina Guruarekin ostuiralean hitzegindakoanren arabera plana ondorengoa da.
Gaueko 10etan Untzagan geratu (para que se nos vea bien!!) eta Elgoibarrera doan azken autobusa hartu. Elgoibarren (pote batzuk hartu ondoren) Karakate (ez dira tabernen izenak, mendiak dira!! ;)), Hirurukutzeta....(poteoarekin jarraitu...) eta Aizkorri. Aizkorrin (zerbait gosaltzen dugun bitartean) parranda gogoa badago Aratz aldera luzatu eta Arantzazun bukatu (noski, espuelarekin!!) goiz erdi aldean. Arantzazutik kotxez bueltatuko ginake!! Horretarako lehenbaitlehen jakin behar dugu zenbat apuntatzen garen ostiralean kotxe bat edo gehiago eramateko, edo Ligamentosek larunbat goizean joateko asmoa badauka berarekin bueltatzeko!! Parrandarako eguraldi ezin hobea dago iragarrita!! Ondoren duzue Aizkorrirako dagoen iragarpena!!

10 IRUZKIN · COMENTARIO:

iosu dijo...

Horrelako planari ez dago ezetz esaterik,ni espero dut Zuzendari jauna eztabaidako gogoarekin etorriko dela gaua intesgarria bihurtzeko eta lo ez hartzeko
Han Ie

IÑAKI dijo...

lo de la ambulancia(kotxe eskoba) está hecho. Saldré a vuestro encuentro hacia Urbía o también puedo recoger algún cadaver que se haya quedao en el camino. Hay que saber cuantos somos para organizar la vuelta (aunque no creo que haya muchos locos). Si alguien quiere dejar ropa o algo en mi casa para que le lleve a Arantzazu, no problema.

asier dijo...

Ni ere parrandarako ados.
plan zoragarria,

Javi Aldai dijo...

Ni ere aurrera, horrelako gaupasak bakarrik dakizkit egiten.
Diskretoagoa izatearren, Urkizuko geltokitik egingo nuke irteera. Hala ere sarrera egin duen eskuetan uzten ditut erabakiak, eta erabakitakoarekin konforme. Arroparena, geratuko naiz zurekin Iñaki arropa eramateko.
Txintxuak izan.

n4tx:) dijo...

Baita ni ere gaueko pintxo-potera apuntatzen naiz. Kotxeekin konponduko gara edota autobusez bueltatzeko ez daukat arazorik. Xuabe-xuabe, ostirala arte behintzat!

IGOR AZURMENDI dijo...

Momentuz 5 irtetzen gara Eibartik eta Ligamentos larunbatean elkartzen da gurekin. Beraz, bueltarako kotxe bat behar dugu. Norbait prest badago kotxea uzteko (nik badaezpada ezin dut utzi), ni ostiralean bazkaldu ondoren Arantzazura hurbildu naiteke kotxea uzten duenaren bila!!Autobusa 22:25ean daukagu (Mallabia-Mendaro), ez dakidana Urkizutik pasatzen den edo bakarrik Untzagatik (Kalbetoi itxita egongo da). Ia bihar enteratzen naizen.

IGOR AZURMENDI dijo...

Galdetu dut autobusarena. Kalbetoi kalea 8etan ixten dute. Beraz, autobusa Untzagan geratzen da (taxien aldean) eta bariantetik Estazio kaletik sartzen da San Agustinetik Urkizu aldera joanez (printzipioz asteburuetan bezala). Beraz, 10:15etan Urkizuko bus paradan (lehengo Etesa parean) geratzea zer iruditzen? Nik uste dut egokiena dela.

asier dijo...

Nik utziko det barikuan furgona
itzulera egiteko.

iosu dijo...

Kaixo, autobusa urkizutik pasatu baino lehenago lortu dut Armeri Eskolan geldituko dala Zuzendaria hartzeko baita ere kostata baina lortu dut Untzagan gelditzea nahi badute Natxo eta Asier igotzeko ez ordaindu dena nire kontura
Han Ie

IGOR dijo...

oso pan polita baina lasterketekin jarraituz bihar amurriora noia, onak izan eta ondo pasa.