viernes, 26 de julio de 2013

EHUNMILAK 2013

Ya ha pasado la EHM del 2013. Gracias a tod@s por vuestros ánimos, a los que habéis seguido la carrera al pie del cañón, a los que me habéis acompañado durante unos cuantos kilómetros (no tiene precio, os debo una!!) y a los que os animasteis a acercaros a la meta de Beasain el domingo a las 5 de la madrugada!! Eskerrik asko!! Inoiz ez dut ahaztuko!!
Eskerrik asko Marta eta Malen por dejar que algunos de mis sueños se hagan realidad!! Eskerrik asko KKT, pero sobre todo a los que habéis hecho un esfuerzo para amoldaros a mis horarios y habéis compartido muchos kilómetros conmigo!! Eskerrik asko MAHOIAK por hacernos el material más accesible!!Eskerrik asko Ane por ponernos las piernas “a punto”!!
“¡Que alivio!” habrá pensado más de uno y una (lo digo por l@s sufridor@s de la familia). Pero para los que entrenar y cuidarnos no supone ningún sacrificio no lo es para tanto. Yo personalmente disfruto tanto de los entrenamientos (Iñuzente Trail, Trail Foto, varios Elurra Trail, Entrenos nocturnos “varios”… Qué momentazos!!), de las competiciones (Apuko, Leiza, Aizkorri…), y con la salsa del blog (crónicas, videos, comentarios…) y del whatsap. Aunque no me puedo quejar de la EHM 2013, no me he quedado del todo satisfecho. Me hubiese hecho más ilusión que hubiésemos acabado todos (nosotros como equipo, aún sin conseguir el tan deseado pódium, y Natxo e Iñaki en su primera tentativa) que las 35 horas que ha durado mi aventura. Pero esto es así, habrá que intentarlo en el 2014.
En lo que a la carrera se refiere, disfrute muchísimo durante los primeros 100 kilómetros y sufrí bastante durante los últimos 68. Eso sí, los que me acompañaron disfrutaron por mí!! ¡¡Yo bastante tenía con lo mío!!  Aunque durante la carrera piensas en no volver más, que no merece la pena, en cuanto cruzas la línea de meta te pica el gusanillo y ya estás pensando en volver!! Y más si tienes un recibimiento como el que pude disfrutar!! Será difícil que se repita.
Espero volver por lo menos dos veces más, una para disfrutar con el Guru y el Zuzendari (“KKT picnictrail taldea” se llamará el equipo) y otra para intentar mejorar la marca. La aventura de la EHM lo merece!!
168 KILOMETROKO ABENTURA
Hori da Ehunmilak, 168 kilometro dituen abentura. Behin baino gehiagotan entzun diot Joxelu Albizuri handiari (51 urte eta 2013. urteko Ehunmiletan hirugarren 25 ordurekin), Ehunmilak ABENTURA bat dela. Eta ez zaio arrazoirik falta!! Ibilbidea berdina da, baina eguraldiak, ibilbidearen egoerak, norberaren egoera fisikoak, ibilbidean zehar aurkituko dituzun lagunak… urtero aldatzen dira. Zentzazioak eta sentimenduak inoiz ez dira errepikatzen. Denok dakigu Beasaindik ostiraleko arratsaldeko 6etan irtengo garela, baina berriro Beasainen zein ordutan izango garen esaten inor ez da ausartzen. Denok dakigu 50km-tan gorputzak nola erantzungo duen, batzuk 80. kilometroan ere nola joango den jakin dezakete. Ausartenek Lizarrusti (115. Km) edo Etxegaraten (130. Km) gutxigor behera zein ordutan igaroko diren aurreikusi dezakete. Baina gehienontzat abentura bat da, eta inoiz ez dakigu hurrengo igoeran edo jaitsieran zer aurkituko dugun edo gure gorputzak nola erantzungo duen. Gutxien espero duzunean gorputzak “pot” egin dezake.
Abentura hau duela hilabete asko hasi zen (hilabeteetako prestaketa ere abenturaz josita baitago). Gabonetan Jabirekin eskiatzen pare bat egun egon ondoren bueltan gatozela Iosu-ren (taldeko Guruaren) telefono deia:  “Valdik berriro ere Ehunmiletan nahi gaituela eta gonbidatuta gaudela!!” “ Ba listo!! Aurtengo helburua badaukagu!!”. Une horretatik bertatik hasten da 2013ko EHM-ko prestaketa.
Ehunmiletako lehen entrenamendua 2012ko abenduko Iñuzente Trailekin hasi nuen (genuen). Aurten urtarrilean eta otsailean lasaiago entrenatu dut, korrika pixka bat, gimnasioa eta ahal izan dudanean mendiko eskia. Helburua uztailaren 12ra indartsu eta gogotsu iristea da! Martxoa eta apirilean serioago ibili naiz eta aste santutik aurrera gogor!! Lehen testa Apukon izan zen eta iaz baino berdeago egon arren 6 km/orduko media ateratzea lortu nuenez, gustora!! Leitzan talde bezala azken testa egin genuen eta zentzazioak oso onak izan ziren. Ekainean gaueko entrenoa egin ondoren taldea prest eta fin dago urteko “zita”-rako!! Baina Gurua Leitzan ia ikututa zebilen eta hiru aste faltan “ziatikak” ez dio korrika egiten utzi. Beraz, nahiz eta etxeko lanak ondo egin taldean zalantza asko ditugu … Denok dakigu, eta behin baino gehiagotan erakutsi du, Gurua gogorra dela eta edozertarako gai dela. Ikusiko dugu…
Azken egunetan materiala prestatu, denbora eta anoa gune eta kontrolen “txuletatxoak” prestatu, hidratazioa zaindu eta batez ere ondo mentalizatu (lan psikologikoa). Badakit talde bezala podiumaren borrokan sartzea zaila dugula, 18 talde daude eta 4-5 talde maila onekoak!! Gurua ere ikututa dago, beraz… agian taldea apurtu daiteke!! Ba bueno, helburuak mailakatzen saiatzen naiz, batez ere gauzak argi edukitzeko gertatzen dena gertatuta. Lehen helburua talde bezala podiumeko borrokan sartzea da. Borroka horretan ez bagara sartzen, hurrengo helburua talde bezala helmugara iristea izango da. Taldea desegiten bada, zalantzak sortzen zaizkit, behintzat hasiera batean, denbora  egiten saiatu edo geratzen den taldekidearekin bukatzera eta disfrutatzera joan. Argi daukadan gauza bakarra, nola edo hala bukatu behar dudala da!! Beraz,  sufritzeko prest!! Egun batzuk bueltak eman ondoren, argi daukat hirugarren helburua: podiuma eskapatzen bazaigu eta talde bezala hirurok ezin badugu bukatu, EGURRA!!! Ea 35 ordutan egiteko gai naizen!!
 Iritsi da eguna!! Uztailak 12. Autokarabana hartu, goizeko 11etan Natxo jaso (azkenean Jabi ere Eibarrera hurbiltzen da pirata batzuk hartzera!!Que raro??? Eta Iñaki berarekin doa) eta Beasainera!! Giro beroa eta hezetasun handia izango dugu asteburuan, ekaitz arriskuekin!! Primeran!! EHM berez gogorra bada, baldintza hauetan “infernua” izango da!!  Antolakuntzak egokitutako parkingean aparkatu (edo akanpatu, Jabiren autokarabanarekin batera toldoak ireki baititugu). 



















Dortsala jaso, Tolosa eta Etxegarateko poltsak prestatu, antolakuntzari entregatu eta bazkaltzera!! Bazkaltzen gaudela JRekin elkartu gara. 



















Bazkal ostean siestatxo bat (edo behintzat etzanda egon). ¡¡Vaya cuadro!! ¡¡Qué pintas!!
5etan Gurua eta Asierekin batera taldeko argazkia atera.
Kafetxo bat  Laura eta Jonekin, hitz batzuk Borja eta Iñaki Orduñarrekin eta beti bezala seiak laurden gutxitan irteerara. 
Aurten aurrean kokatzen gara, para que no haya sorpresas!!. Aurreskua, Iñaki eta Natxo agurtu eta 10, 9, 8… arratsaldeko 6ak puntu-puntuan hasten da aurtengo abentura!! Beasaingo kaleak korrika igarotzen ditugu, hurbildutako jendetzaren txalo eta animoen artean. 500 metro egin eta izerdi patsetan!! Pultsazioak ere altu!! Eta oraindik ez gara hasi aldapan gora… “Gaur lasai hartu beharra dago”  eta lehen maldan oinez hasten gara, batez ere indarrak gordetzeko asmoz. Usurben gora goaz, nahiko poliki baina pultsazioak “esfortzu probak” emandako 140 pultsazioen gainetik!! Eta jendea topera!!! Nos adelanta hasta… Hau luzea egingo da. Gurua aurrean (festarako gogoz!!) eta Zuzendaria atzean (lasaitasuna eskatuz!!) ditudala Usurbera iristen gara izerditan blai. Eta ni bien artean, alde batean Lucifer (Gurua, egurra, egurra!!! Esanez) eta beste aldean Aingerua (Zuzendaria, lasai!! Lasai!! Esanez). Gora behera batzuen ostean Mandubiara iristen gara. Iaz baino zertxobait bizkorrago goaz, baina Guruari aurpegian nabaritzen zaio ez doala gustura.  Santik taldeka seigarren goazela esaten digu eta zerbait jan eta edan ondoren aurrera goaz, Izazpi bidean. Guruak ziatikako mina dauka eta ibuprofenoa hartzen du!! Hala ere, berdin jarraitzen du. Izazpiko malda gogorra igaro ondoren jeisten hasi eta erretiratzeko erabakia hartzen du (oso gaizki egon behar zen, ez zitzaigun asko kostatu konbenzitzea eta!!). Erabaki zuzena, hau ez da hemen bukatzen, astelehenean lanera joan behar da eta!! Taldea deseginda, aurreko egunetan finkatutako lehen eta bigarren helburuak alde batera utzi eta hirugarrenaren bila joatea baino ez zait geratzen. Zumarragarako 5km inguru faltan Jabiri komentatzen diot zein asmo duen, ea egur piskat ematera animatzen den. Berak disfrutatzera joan nahi duela eta aurrera egiteko. Biak agurtu (Iosuk bihar familia eta lagunekin Larraitzera joateko asmoa dauka!!) eta korrika Zumarragarantz abiatzen naiz Orduñako Borja eta Iñakiren bila, beraiekin bat egiteko asmoz (kafea hartzen iazko 35 orduak hobetzea gustatuko litzaiekeela esan digute eta niretzat konpainia ona izan daitezke!!). Jeitsieran jende dexente aurreratzen dut eta Zumarragara 3 ordu ta gutxitan iristen naiz. Frontoiko anoagunean Borja eta Iñaki ikusten ditut. Primeran!! Borja eta Iñakiri beraiekin joateko asmoa dudala esaten diet eta nik zerbait jan eta edaten dudan bitartean aurrera doazela esaten dit Borjak, ez doala oso ondo eta harrapatuko ditudala. OK.
Ekaitza badator!! Trumoiak gogor jotzen du eta euri tanta batzuk ere jausten dira. Sargori dago!! Poliki poliki Irimon gora abiatzen naiz. Berehala harrapatzen ditut Orduñarrak. Borja gaizki doa eta atzean geratzen da. Iñaki, berriz, aurrera doa!! Oso indartsu dago (azkenean 28 ordutan 8. postuan!!). Irimon gora Laurita (lankide ohia) dago. Hango iturri bateko ura eskaintzen didate, “agua de Virginia” omen da, eta berpiztuta bezala Irimoko gainera ongi iristen naiz. Ekaitzak giroa zerbait freskatu du, eta eguneko azken argi izpiek lagunduta hurrengo helmugaren bila noa, Elosuko anoa gunea. Gaua egiten da eta badaezpada frontala jartzen dut. Lauan eta aldapa behera trotatuz, katalan batekin hizketan noala, konturatu orduko Elosuko anoagunean nago. Xabi Lijorekin hitz batzuk, jan eta edan eta Katalanarekin batera hurrengo helmugara, Hirukurutzetara, abiatzen gara. Bilboko eta Castellongo korrikalari bi elkartzen zaizkigu eta gustora oinez eta korrika tartekatuz berehala iristen gara Hirukurutzeta gainera. Jeitsieran atzean uzten ditut eta Azkaraten Eneko Mahoiak zain daukat. Tristura aurpegia jartzen du Iosu erretiratu dela esatean, eta ura hartu ondoren Madarixara abiatzen naiz. 7 ordu eta lehen maratoia!! “Oraindik beste hiru falta zaizkit…” Madarixan galtzerdiak eta kamiseta aldatu, jan eta edan eta Xoxotera!! Ezinbestekoa da etapaz etapa joatea. Psikologikoki ibilbidea horrela gestionatu ezik ondoratzeko arriskua dago. Goruntz pultsazioak kontrolatuz noa, 130-135 pultsazio bitartean, gustora eta martxa onean. Klabea beheruntz eta lauan trotatzea da!! Iaz Borjak 35 ordu egiteko egindako partzialak zertxobait hobetzen nago.
 Xoxoteko igoera ondo egiten dut, baina aterpera iristeko 5 minutu faltan “faroaren” argia itzaltzen hasten da. Kaka zaharra!!! Frontal zaharra ipini eta ipurtargi batek baino argi gutxiago ematen du. Eta lasterketa guztiko jeitsiera txarrena daukat orain, Xoxotetik Azpeitira!! Eskerrak aurten lehorra daukagula. Lan psikologikoari ekiten diot!! Lasai Igor, poliki-poliki egingo dugu aurrera. Momentuz Xoxotera iritsi, komunean lastrea kendu (tripak ez ditut oso ondo somatzen, baina ez nago hain gaizki), ura hartu eta ahal den moduan Azpeitiko jeitsierari ekiten diot. Ipurtargi honekin ezin dut korrika jaitsi, oso arriskutsua baita hainbeste harri eta sustrai artean, eta oinez ahal dudan bizkorren jaisten dut. 25 minututan egin daitekeen jaitsiera egiteko 40-45 minutu behar ditut eta indar asko uzten ditut. Psikologikoki behintzat animoak “intakto” ditut!! Azpeitin Sonia lankidea zain daukat. Zerbait jan, ondo edan, Soniaren animoak jaso eta lasterketako maldarik gogorrenetako igotzera. Lasai hartzen dut. Goruntz behintzat frontalaren argia ez da hain garrantzitsua (baina lagungarria da!!) eta konturatu orduko Etumetan  nago. Atzetik datorren Gasteiztar batek harrapatzen  nau eta Gazumerarte berarekin noa. Eskerrak!! Gazumeko igoera gogorra eta luzea egiten zaigu, azken igoeratxoan Gasteiztarra atzean geratuz. Oraindik gaua dela Zelatunera iristen naiz, jaitsiera txar bat atzean utziz. Salda hartu, zerbait jan eta Ernioko igoeratxoa bakarrik egiten dut. Eskerrak laster argituko duela!! Erniotik Tolosako jaitsieraren (oraindik 2-3 kilometrotan igoeratxo batzuk daude) lehen kilometroak nahiko teknikoak dira eta ahal dudan moduan aurrera egiten dut. Uff!! Salbatuta nago!! 6ak laurden gutxitan iadanik ondo ikusten da frontalik gabe eta orain trotean nahiko bizkor Tolosako bidean noa. 3-4 korrikalari aurreratzen ditut eta 7:25ean Tolosan nago. Nekatuta, baina aurrera egiteko gogotsu. Borja iaz baino baino ia ordu bete lehenago iritsi naiz. Dutxatu, arropa aldatu, pasta jan, espidifen bat hartu (badaezpada) Martakin eta KKTekoein wassapeatu eta 8etan hurrengo kontrolaten bila, Jazkue Gaina. Badakit Gurua etxean urduri egongo dela, seguru lo gutxi egin duela.  Iaz igoeratxo honetan ez nituen zentzazio onak eduki, beraz, lasai hasten naiz, batez ere tripa beteta ezin baitzaio gorputzari asko eskatu. Aurrean beste korrikalari bat daukat eta 3-4km-ren buruan harrapatzen dut. Andoaingo Kauldirekin kilometro dexente konpartituko ditut. Konpainia atsegina!! Elkarri gure “batallitak” kontatuz Jazkue Gaineko kontrolera iritsi gara. Meloia jan, ura hartu eta Amezketa hurrengo geltokia!! Baserri pista batetik jaisteen ezkerreko belauna mina ematen hasten zait. Kaka zaharra!! Kauldiri aurrera joateko esan eta oinez jarraitzen dut, oraindik asko falta baita eta “onena oinez jarraitzea izango dela” pentsatuz nire burua konbentzitzeen dut. Beste igoeratxo bat, jaitsi eta kilometro batera Amezketa. Goizeko 11etan Amezketan nago!! Ondo noa baina belauneko minak kezkatzen nau. Orain arte jeitsiera eta lautadetan trotatuz abantaila asko lortu dut. Borjaren iazko denborari ordu bete pasatzo jan diot. Ba, ez dago besterik!! Jaitsieretan sufritzea tokatzen da beste behin!! Marta, Malen, Edu eta Orbaiz Larraitzen zain izango ditut eta horrek animatzen nau. Meloi piskat jan, cocacola eta ura hartu eta Larraitzera noa. 11:30etarako iritsiko dira eta ni eta 25ean han nago. Fan taldea iritsi bitartean Larraitzeko iturrian freskatu eta  luzaketa batzuk. Laurita eta Jose Mari ere hantxe daude. Poza ematen du familia eta lagunak zure zain egoteak, edozein gelek baino indar gehiago ematen du. Seguru beraiei ere poza eman diela ni hain ondo ikusteak!! 
Albiste txarrak dituzte, Natxo eta Jabi erretiratu egin dira. Iosuk min handia dauka eta ezin izan da hurbildu. Urdaiazpiko bokata eta sagar pastela jan, tertulia piska bat eta guztiz indarberrituta Txindokiko igoeraren bila.
Eguerdiko 12ak dira. Bero egiten du.  Marta, Orbaiz eta Malen  Lizarrustira doaz eta 4:30ak edo 5ak aldera iritsiko naizela esaten diet. Eguzkiak gogor jotzen duen arren, Edu, Laura eta Jose Mariren konpainian Txindokin gora abiatzen naiz. Tipi-tapa, pausoz pauso gorantz goaz. Badakit pare bat ordu beharko ditudala. Iturrian freskatu eta aurrera!! Bide erdian gel bat, por si las moscas!!!
Erritmo politean lepoko kontrolera iritsi eta Txindokira ez naizela igo behar esaten didate. Ez dit grazia askorik egiten, batez ere gero Zuzendaria aguantatu beharko dudalako Ehunmilak berak baino ez dituela egin esanez. Baina, ze ostia!! Aldapa bat gutxiago igotzeko, baina batez ere niri orain gehien kezkatzen nauena, aldapa bat gutxiago JAISTEKO!!
Berriro ere Kauldirekin elkartu gara eta goma eginez Ganbo Txiki pasatu eta Ganbora iristen gara. Jose Marik agurtzen gaitu eta besteok aurrera goaz. Uarrain gaina pasatu eta badakit niretzako lasterketako une erabakigarria iristen dela. Jaisten ezkerreko belaunak min asko ematen dit, naiz eta oinez egin.
Eguzkiak ere gogor jotzen du eta brometarako gogo gutxi daukat. Asko sufrituz, con más pena que gloria, lortzen dut. Lareo aurretik, borda batzuetan Gurutze Gorrikoen postu bat dago eta spray hotza botatzen didate belaunean. Mina piska bat bada ere arintzen nau!! Laura eta Mikelena uraren bila (azkenean ia-ia dutxatuta bukatzen dute!!) doazen bitartean aurrera jarraitzen dut. 
Lareora iritsitakoan lasaitua hartzen dut. 




























Azken orduan asko sufritu baitut. Badakit Lizarrustin fan taldea zain izango dudala!! Baina sorpresa!! Fan taldea handitu egin da. Zuzendaria, Ana eta Natxete ere han daude. “Han IE!!!!” ohiuak entzuten ditut. Que emoción!! 

Aurpegi txarra daukat baina indarrez ondo nago. Martari izozki bat eskatzen diot eta inoiz jan dudan goxoena iruditzen zait. Zerbait jan, espidifen bat hartu, eta Iñaki Amezketan neutralizatu dutela esaten didate. Presioa handituz doa!! “Me toca salvar la papeleta!!”. Eta bonbila pizten zait!! Zuzendariari ea Santik zer egin behar duen galdetzen diot (Natxo eta Iñakiri laguntzeko asmoa baitzuen Etxegaratetik helmugara) eta Santiri deitu eta ea Etxegaratetik helmugara niri laguntzeko prest dagoen galdetzeko esaten diot. Laguntza beti ondo dator, norberarengatik eta etxean sufritzen daudenen lasaitasunarengatik!! Eta aurrera!! Eduk gustoa hartu dio eta Etxegararerarte nirekin etortzea erabakitzen du. Laurak tarte hori fan taldearekin egitea erabakitzen du, Mikelenaren kotxean (con avería incluida!! Jeje. Zelako showa!!). 3 ordu edo 3 ordu ta erdi beharko ditugula esaten diet, 7:30ak edo 8ak ingururako han izango gara.  Lasai-lasai egiten ditugu lehen bi kilometroak, igoera gogorra da. Eduk whatsapeko azken albisteen berri ematen dit. Eskerrik asko KKT whatsap taldeari!!! Igoera bukatzen gaudela Santiren deia, prest dagoela bigarren gauean laguntzeko!! Mila esker Santi!! 
Erritmo onean goaz, lauan eta aldapa gora primeran, beheruntz sufritzen!! Katalanen taldea siesta egiten daudela pasatu ditugu, baina hiru lau aldiz gomarena eginez pasatzen digute eta ditugu. Konturatu orduko Etxegaraten gaude, 7:10etan. Han daude guztiak, fan taldea handitu egin da. Orian Jon (Lauraren mutila) ere han dago. Baita Iñaki ere.  Santi prest eta gogotsu laguntzeko!! Dispuesto a pasar una noche de pasión!! Jeje, que salau! Kamiseta eta galtzerdiak aldatu, arroza jan,eta  KKT animazio taldea agurtu!! MILA MILA MILA ESKER GUZTIOI!! Asko eskertzen da zuen laguntza eta animoak!! Que presión, como para retirarse!! 30 km-tan Mikelenaren laguntasuna izan dut, psikologikoki asko lagunduz!!
 













































7:30ak pasatxoan  hurrengo jomugaren bila abiatzen naiz Santiren konpainian, San Adrianeko aterpea!! Martxa politean goaz. Otzaurten Zuzendaria, Ana eta Natxo zain ditut, azken animoak eta indarrak emateko!!! De lujo!! Lauan ondo noa, aldapa gora ere justuago baino ondo, baina beheruntz sufritzen!! Ea Aizkorri behintzat guztiz ilundu aurretik pasatzen dudan. 9:30tarako San Adrianeko kontrolean gaude. Meloia jan (gustoroen jan dudana izan da, batez ere bigarren egunean), ura eta coca cola hartu eta Santiren erritmoan (erritmo bikaina) Kalbarioan gora. Nire lana Santiren oinak jarraitzea izango da ondorengo orduetan. Noizbehinka purrustadaren bat bota, Santiren animoak entzun eta aurrera!! Que noche más inolvidable!! Kalbarioko azken partean geldialditxo bat arropa eta frontala ipintzeko eta konturatu orduko Aizkorri gainean gaude!! 25 km baino ez dira falta. Iadanik ez ditut Borjaren partzialak jarraitzen. Ahalik eta bizkorren Beasainera iristea baino ez dut desiatzen. Beldurra diot Aizkorriko jaitsierari, ea belaunak nola erantzuten didan!! Kafeina gel bat hartu eta poliki-poliki konturatu orduko behean  gaude.
Orain Andraitzeko igoera!! Nahiko bizkor igotzen dugu. Bueno, azken jeitsiera gogorra Oazurtzako anorarte!! Gogorra egiten zait, baina badakit helmugarako gero eta gutxiago falta dela!! Nire burua engainatzen saiatzen naiz, 20km eta 4 bat ordu!! Que iluso!!(hobeto da gehiago falta dela pentsatzea, bestela oso luze egiten da) Oazurtzan berriro spray hotza bota, zerbait jan, ura eta cocacola hartu eta aurrera!! Mutiloara 10 km falta direla esaten digute, 2 ordu gutxi gora behera!! Teorian igoera erraz bat eta gero dena beherantz!! Hau eginda dago. Ordu eta erdi daramatzagu eta iadanik gertu izan behar dugu Mutiloa!! Que rayada!! Oraindik Zerain usaindu ere ez dugu egiten eta luze egiten zait. Gora, behera, lokatsa… belaunak sutan!! Eta Santi animatzen!! Que noche mas guapa, Santi!! Menos mal que por el camino unas luces de “puti” nos animaron! Casi entramos a tomar un “kubata”! Bi ordu pasatxo eta herri bat ikusten dugu!! Mutiloa izango da??? Imposible!! Zerain da!! Que rayada!! Oraindik Zerain… Zerainen parrandero baten aholkuak jaso eta aurrera!! Mutiloarako 2 km. Lasterketako kilometro astunenak izan dira. Azkenean Mutiloan gaude!! Ez daukat ezta geratzeko gogorik!! Santik “roca”-ri bisita egiten dion bitartean zerbait jan (jadanik ez daukat ezta goserik ere), edan, azken ibuprofenoa hartu, Martari deitu (2 ordu barru Beasainen gaude, goizeko 5ak pasatxoan) eta Lierniako igoerari ekiten diogu. Martxa onean goaz!! Azken 5-6 orduetan bezala Santik markatutako erritmo bikaina jarraituz!! Burua helmugan daukat!! Beasaingo kaleekin amesten nago!! Pare bat ordu eta bukatu da!! Azkenean 35 ordutan egitea lortuko dut!!  Tipi tapa baserri batzuetara iristen gara eta han dauden boluntario batzuk 4 km falta direla esaten digute, 2 menditik eta beste 2 Beasaingo kaleetatik!! Eutsi Santi!! Dale kaña!! Emozionatuta noa!!  Konturatu orduko azken jeitsierara iristen gara eta Beasaingo kaleetara iritsi aurretik Iosu agertzen da erdi ilunpetan!! Ni baino emozionatuago dago!! Besarkadak!! Animoak!! Eta afizoaren bila!! Azken kilometroan zain ditut Marta, Malen, Orbaiz, Jabi, Ana eta Natxo!! Que emoción!! Ahaztu ezinezko uneak dira!! 
Zorionak… muxuak…argazkiak… Denok batera helmugaren bila goaz!! 
Helmugan Maika ere badago, no se puede perder un momento así!! Listo!! Azken metroak trotean egin, txipa pasatu eta OFF!!!  Bukatu da!! Gorputza itzali egiten da… 35 ordu eta 9 minutu 168 kilometroko abentura egiteko!!
Ibilbidean zehar une askotan emozionatu naiz eta helmugan negar egin behar nuela pentsatu dut, baina dirudienez gorputzak malkoak ere xurgatu dizkit!! Baina benetan, inoiz ez dut ahaztuko zuengandik jaso dudan berotasuna!! Badakit momentu askotan nik baino gehiago sufritu duzuela, eta zuen indar eta animoei esker ez dut ahuldade unerik izan. Batzuk etxetik internet edo whatsap bidez, beste batzuk lasterketako toki desberdinetan, beste batzuk helmugan, edo kilometro batzuk eginez hor egon zarete, eta hori inoiz ez dut ahaztuko. Azkenean lasterketa bateko denbora edo postua hutsaren hurrengoa da holako jarraitzaile batzuekin konparatuz gero. Beste behin KKT  zer den bizi izan dugu!! ESKERRIK ASKO DENOI!!
Ea hurrengo edizio eta lasterketetan ere horrelako giroa sortzeko gai garen!!
   



6 IRUZKIN · COMENTARIO:

iosu dijo...

Kaixo,nahiko luze egin zait baina azkenean badakagu blogean espero genuen kronika eta beti bezela zaila hobetzea, neri harritze nauena da nola lortzen duzun memorian gordetzea hainbeste gauza eta lasterketa bikaina egitea hurrengoan motxila begirakou grabadorarakin zoazen.
nire aldetik aitortu behar dut nire emaitzak baino gehiago hunkitu egiten nau zuen lorpenak eta malkoak erretz ateratzen zait gaur bezela kronika irakurtzen
Bukatzeko Zorionak denori eta jakin ezazue zuen Guru izatea ohore bat dela
HAN IE

santi dijo...

Una cronica impresionante , yo creo que llevas desde que has acabado la carrera oensando momento a momento todo lo que te paso y lo has ido apuntando todos estos dias . ZORIONAK IRONMAN .
Han ie .

Ivan Arriola dijo...

A zer nolako inbidixie abentura ikusgarri hau irakurtzen. Ez da erraza sentimenduek hitzetan jartzie baina zuk biribildu dozu, Milesker Igor!!

Ea urteren baten bizi al dogun esperientzi hori.

Zorionak denoi eta urte askotan jarraitxu anbiente hori sortzen eta disfrutatzen!!

Eskerrikasko zuegandik ikesten eta zeukin disfrutetan lagatziarren!!

Egongogatxik!

Natxo Garay dijo...

Ba neri etzait luzea egin, historioa barruan geundelarik irakurri baitut.
Eta egia esanda, neri bebai inbidia asko eman didazu, eskerrak pasatu zaizkidala belauna minekin hasi garenian ;)
Momentu hunkigarriak bizi zenituenak eta zurekin genituenak benetan eta seguru nago hauek eta katxondeoa ez direla azkenak izango!
Zer esan ba? EHUN MILA ESKER IGOR!!
HAN IE! Gero eta gertuago!

Javi Aldai dijo...

Kronika eta komentarioak irakurri ondoren ezer gutxi geratzen zait esateko, estekoa ondo esanda dago. Bakarrik, egun horietan disfrutatu genuena eta kronikak sortu didan zirrararen ondoren, irrikitan nagoela 2014ko ehunmilak prestatzen hasteko.

Eta Ivan, sorte Mont Blancen!

HAN IE!

Mikelena dijo...

Bistan da lasterketa honek zerbait berezia duela hainbeste hiletan entrenatzeko ilusioa mantentzea lortzea ez baita erraza, eta ezta gero proba burutzea ere.
Horregatik zorionak gogotsu prestatu zareten guztiei, are gehiago kontuan izanda zer nolako negua tokatu zaigun aurten.

Eta Igor, asko disfrutau nuen zurekin ibilbidean, lasterketa barrutik ikusten. Hori bai animatu nintzen hanketan 100 km zenituelako bestela...