Irteera ordua eta tokia: goizaldeko 3:00ak ANBULATEGI atzekaldean.
Ibilbidea: Eibar, Arrajola, Elorreta, Trabakua, Zengotita-gaina, Oiz, Zengotita-gaina (EGUZKIAren irteeraz gozatzeko aukera izango dugu), Trabakua, Urko...eta denbora ematen badu Kalamua aldera luzatu. Ni 8:45etarako etxean egon behar dut, baina nahi duenak luzatzeko aukera du.
Erritmoa: goruntz oinez eta lauan eta aldapa behera trostan.
Badakizue, beti bezala parranda gustokoa duzuen guztiok gonbidatuta zaudete. Hori bai, komentarioen bidez izena eman. HAN IE!!!
**Hemen daukazue 2012ko otsailaren 18an egindako ibilbidea eta bideoa. Ea animatzen zareten.
11 IRUZKIN · COMENTARIO:
nik kale,pena baino ezin det😢😢
Kaixo, plan ederra ni bai
Plan eder-ederra ez nago oso ados. Ez gaupasa ez goiz-goizekoa. Nik estiloak asmatu nituen baina zuk ordutegiak asmatzen ari zara. Desbarioa geroz eta handiagoa dugu. Hau emazteei kontatu behar zaie? Ni ere han egongo naiz. Baino nola pasatzen dut Untzaga ordu horretan?
Oso erreaza daukazu, Jabi!! Ostiraleko biberoi-poteora korrikalariz jantzita etorri (ez ahaztu motxila eta frontala) eta poteoa luzatu goizaldeko 3ak arte. Horrela emaztea ere ez da enteratzen!!
Orduan proposatzen duzun irteera ze motatakoa da? Gau-txori trail, mozkor trail, biberoi-torero trail? Agian goizeko hiruretako faunarekin mimetizatzeko txapel gisa "Havana club" gorro horietako batekin eta litroko "jaixak herrikoiak" bi katxikin pasatu beharko naiz.
Jejeje... beti daukazu aukera despedida bat dala eta korrikalariz mozorrotu dizutela!! Eta garagardo bi katxikin azaltzen bazara eta "havana club"eko txapelakin askoz hobeto...Oiz puntan edango ditugu. Rona Guruaren kontu!!
nik parrandarako prest nagoenez,apuntatzen naiz.
nik ezin de.3urte pasatu dira eta atzo besala gogoratzen dut,Bideoa asko animatu dit,baina nik donosti-eibar geratzen naiiz entranamendu gogorrarekin,Ondo ibili eta URTE BERRI ON
yo, aunque todavia este un poco tocao del finde pasao y como a Javi, tampoco me guste el horario, me voy a apuntar e intentar hacer todo el recorrido.
Ya estoy harto que me impogan horarios, recorridos, etc....
Siempre los mismos (pero de buen rollito)
Me apunto!!!
Edarra gaupasa!! Ea hurrengo bar itargi betearekin egiteko aukera dugun!!
Publicar un comentario