miércoles, 6 de mayo de 2015

LARUNBATEAN GAU-TXORI TRAIL

Urteko zita garrantzitsuenak hurbil daude eta entrenamenduen iraupena ere luzatzen hasteko garaia da. Lana, familia eta aisialdia uztartzea ez da erraza, baina gustoko tokian aldaparik ez dagoenez, larunbat honetan loari ordu batzuk lapurtuta irteera interesgarri bat proposatzera nator. Leitzako lasterketa aurreko azken entrenamendu luzea izango da.
Irteera ordua eta tokia: goizaldeko 3:00ak ANBULATEGI atzekaldean.
Ibilbidea: Eibar, Arrajola, Elorreta, Trabakua, Zengotita-gaina, Oiz, Zengotita-gaina (EGUZKIAren irteeraz gozatzeko aukera izango dugu), Trabakua, Urko...eta denbora ematen badu Kalamua aldera luzatu. Ni 8:45etarako etxean egon behar dut, baina nahi duenak luzatzeko aukera du.
Erritmoa: goruntz oinez eta lauan eta aldapa behera trostan.
Badakizue, beti bezala parranda gustokoa duzuen guztiok gonbidatuta zaudete. Hori bai, komentarioen bidez izena eman. HAN IE!!!
**Hemen daukazue 2012ko otsailaren 18an egindako ibilbidea eta bideoa. Ea animatzen zareten.



11 IRUZKIN · COMENTARIO:

Iker iriondo dijo...

nik kale,pena baino ezin det😢😢

iosu dijo...

Kaixo, plan ederra ni bai

Javi Aldai dijo...

Plan eder-ederra ez nago oso ados. Ez gaupasa ez goiz-goizekoa. Nik estiloak asmatu nituen baina zuk ordutegiak asmatzen ari zara. Desbarioa geroz eta handiagoa dugu. Hau emazteei kontatu behar zaie? Ni ere han egongo naiz. Baino nola pasatzen dut Untzaga ordu horretan?

IGOR AZURMENDI dijo...

Oso erreaza daukazu, Jabi!! Ostiraleko biberoi-poteora korrikalariz jantzita etorri (ez ahaztu motxila eta frontala) eta poteoa luzatu goizaldeko 3ak arte. Horrela emaztea ere ez da enteratzen!!

Javi Aldai dijo...

Orduan proposatzen duzun irteera ze motatakoa da? Gau-txori trail, mozkor trail, biberoi-torero trail? Agian goizeko hiruretako faunarekin mimetizatzeko txapel gisa "Havana club" gorro horietako batekin eta litroko "jaixak herrikoiak" bi katxikin pasatu beharko naiz.

IGOR AZURMENDI dijo...

Jejeje... beti daukazu aukera despedida bat dala eta korrikalariz mozorrotu dizutela!! Eta garagardo bi katxikin azaltzen bazara eta "havana club"eko txapelakin askoz hobeto...Oiz puntan edango ditugu. Rona Guruaren kontu!!

Unknown dijo...

nik parrandarako prest nagoenez,apuntatzen naiz.

zigor dijo...

nik ezin de.3urte pasatu dira eta atzo besala gogoratzen dut,Bideoa asko animatu dit,baina nik donosti-eibar geratzen naiiz entranamendu gogorrarekin,Ondo ibili eta URTE BERRI ON

IÑAKI dijo...

yo, aunque todavia este un poco tocao del finde pasao y como a Javi, tampoco me guste el horario, me voy a apuntar e intentar hacer todo el recorrido.
Ya estoy harto que me impogan horarios, recorridos, etc....
Siempre los mismos (pero de buen rollito)

Mapatxe. dijo...

Me apunto!!!

Unknown dijo...

Edarra gaupasa!! Ea hurrengo bar itargi betearekin egiteko aukera dugun!!