martes, 12 de abril de 2016

2016ko Lehen Lasterketa Ofiziala

Urte haseratik aurreko Iganderarte aritu gara entrenatzen astean zehar entrenu "bixi-bixi"-ak eginez eta asteburutan erdi gaupasak egin eta mendian zehar kontu kontari. Orainarte lanaren emaitzak ikusteko zer hobe lasterketa baten parte hartzea baino....gainera....nire lehen esperientzia mendiko erdi maratoi batean, eta zer nolako esperiantzia gañera.

Igandean 9 ordu lo egin eta edartotxu gosaldu ostean ( Larunbateko entrenotxotik rekuperatzeko), 9:30 aldera, Arrasateko Udaletxera gerturatu nintzen beste bi Eibartar (Garde eta Ibon) aurkitzeko asmoz. Jende mordozka zegoen Udaletxe inguruan dorsalak hartzen eta lasterketa aurreko beroketa eta estrategiak lantzen. Ni aldiz, begiak ezin nituela zabaldu nengoen, jajajaj.  Oraindik gorputza looooo..... pixkat espabilatzeko, Udaletxetik Monterro ingurura, lasterketako lehen igoeratxoa, joan nintzen 10-15 min trotatzera eta lehen izerdi puntua lortzeko. Tarte honetan bai jende mordoxka topatu nuela, Udaletxean falta zen jende mordoxka, herrian zehar zebillen bueltaka. zabaltzeko nituen loguragaitik eta ez nituenez aurkitu, dorsala hartu eta pixkat trotatzera. 
Giro aparta bai eguraldi aldetik eta jendearen aldetik....aldi berean, presio edo urduritasun puntua nabaritzen zen edo behar bada, neu hasi nintzen nabaritzen pixkanaka....nere lehen esperientzia distantzia hontan...ea nola irtetzen duen.

Izerdi pixkat atera eta Udaletxera gerturatu nintzen estiratzeko asmoz. Toki bat aurkitu nuenean geratu eta estiratzeko, ohiu bat entzun nere izena esaten.....han zeuden Ibon eta Garde....dirudienez euren aurretik pasa nintzen baina nire begiak oraindik loooo, jjajajajj. Hirurok solasean ibili giñen azken 5-10 minutuak.

Lasterketa hasteko pare bat minutu falta zirela irteerara gerturatu giñen. Iada, tripetan urduritasuna nabari nuen....urteko lehen froga ofiziala,....egurreeeeeee

3,2,1, AURRERAAAAAA...... lasterketa bixi bixi hasi zen. Nire asmoa Eibartar (Ibon) Ipur Edar bateri jarraitzea zen, jajaja,...orduan ba, haginak estutu eta hankeri martxa. Aurretik geneukan lasterketaren itxura (http://www.mondraitz.eus/es/recorrido/):
Perfila-AUML-01

Lehen 3 kilometroak gogorrak egin zitzaizkidan zeren ez nago ohituta hasiera hasieratik ain bixi eta taupadak ain altu edukitzea, baina, Ibonen laguntzari esker, lehen anora trotatzen edartotxu heldu nintzen. Hori bai, 150-160 bpm denbora guztian. Lehen ano hontan edan pixkatxo bat eta udalararte trotatzen eta oinez egin genuen. 
7. Km-an ,Udala, hainbat jende zegoen animatzen, honek bai ematen dituela indarrak. Eta eskerrak zeren puntu hontatik aurrera, lasterketako atalik gogorrena zetorren, Udalaitzerarteko PALA!!

Erritmoa pixkat moteldu eta pausu bixi eta konstante batean behetik gorarte joan giñen. 



Eskerrak momentu batzutan jendea pillatzen zen gure aurrean zeren bestela nire biotzeko taupaden zenbakia ezingo litzake neurtu ere, el cabrón que va delante mío anda sobradooooooo....

Udalaitzera igoteko azken aldatz hontan hainbat jende zegoen, musika eta guzti.....momentu edarra eta tontor tontorretik zegoen ikuspegiarekin...ezin eskatu gehiago. TXAPEUUUUUU!!

lasterketako punturik altuenera eta gogorrenera igonda, hemendik aurrera beheruntz zen gehiena, 3 "repetxito" kendurik. Lehenenego 500 metroak beherantz ziren, nahiko arriskutxuak zeren lokats pixkat zegoen eta harriak erortzen ziren noizean behin. Atal hau pasa ostean, lehen igoeratxoa eramangarria pasa trotatzen eta Besaideruntz "bixi-bixi", Eibar GauTxori entrenoetan bezala, jajajaj. Dagoeneko hankak nabaritzen zuten nekea eta Besaidera igoteko repetxilloa bi ataletan igon nuen. Lehena oinez inder pixkat hartzeko eta azken ataltxoa, trotatzen jendearen aurrean paripea egiteko, jajajaj.  Hemen azken tragoxka eta jateko pixkat hartu eta azken igoeratxoei aurrera egiteko hortzak ongi eztutu nituen. Batez ere hankak nabari zuten nekea, bihotza ez zen bajatzen 160 bpm-tik, lasterketa osoan zehar bezala.
Goraipatzekoa,  Inov-9 Race 290 zapatillek lokats asko zeuden ataletan juxtu baña bestela oso ondo erantzun zuten. Edarki etorri zitzaidan segurtasun puntu hau ain lasterketa ariñean (niretzako behintzat).
Udalararte indar gutxikin heldu giñen baina hemendik aurrera dena beheruntz zenez, ipurdia eta buru edarrak aurrera bota eta nire pixuari esker ahal nuen azkarren beheruntza.


Teorian azken atal hau zen errazena baina hanketan nuen nekearekin nahiko sufritu nuen Arrasatera heltzen. Behin herrira helduta, horrenbeste jenderen animoekin azken 500 metroak oso politak izan ziren eta batez ere, familia bertan zain edukirik....poltxikorako beste esperientzia edar bat.



Helmugara 2h25minutu beranduago heldu nintzen, bihotzeko taupadak 160 bpm-tik behera ezirelarik bajatu lasterketa guztian eta hankak ondo baño hobeto berotuta. Entreno bezala ikusgarri!!!

Lasterketa honi buruzko kronika, bideoa eta argazkiak: http://goiena.eus/debagoiena/1460297210208

Hurrengo urterako lasterketa errekomendagarria. Hemen lasterketa honi buruzko link batzuk:

Hurrengo helburua Ekaina hasieran: http://www.lapiconcastro.com/. Ordurarte, giro paregabean entrenatzen jarraituuuu!!

P.D.: Ahora faltan las crónicas de la carrera de Mendaro para que me anime a ir el próximo año. 










5 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Bizkaitar bekario bat izateko debut ederra ein zendun!!! Zorionak egindako lasterketagatik eta kronikagatik!! Orain hurrengo erronka prestatzera buru belarri!!

iosu dijo...

Zorionak lasterketa eta kronikagatik,egia ezanda ez nuen espero gutxiagori eta gainera horrek erakusten du Urrezko Ekipoan bekario bezela pare bat urte egiñez emaitzak berehala ateratzen dira.
Kronika ere Urrezko ekipoko parean erakusten ikasle azkarra zarela .
Han Ie.

Unknown dijo...

Zorionak makiñe!! Hik bai beti ondo!!! Kronika bikaina. Pabelloia ondo utziko dozu utmb fijo. Eutsi holan!!

Javi Aldai dijo...

BIKAINA!!! Ze gozamen kronika irakurtzea! Ederra benetan. Zorionak kronika eta lasterketagatik!

ntxgarai dijo...

Bekarioa?!!! Nobatoa halakoetan?!! Ez dakit zer espero 'titularra' izanda, baina ohore haundia izango litzateke berorren pausoak jarraitzearekin, bai entrenamenduetan, bai lasterketan eta baita kronikagile izatean ere. Zorionak!!
******Kronika Mundiala!*****