sábado, 23 de julio de 2016

EHUNMILAK 2016


Aurtengo Ehunmilak orain dela 5 urte hasi nituen.
2011ean ehunmilak bukatu ondoren azkena izango zela pentsatu nuen, baina sagardotegiko afari batean eta sagardoak berotuta taldean egiteko erronkari heldu genion. Hura ere egin eta podiumera igo, oraingoan bai, azkena izan da.



 Neguan Iosuk deia jaso zuen: 2013ko edizioan gonbidatuta zaudete, beno ba joan beharko gara, baina azkena izango da. Joan eta kale, erretiratua, buru biguna. Igor helmugara heltzea ikusteak halako zirrara sabelean: ehunmiletan azken partahartzea eta ez bukatu? Ez da posible, despedidakoa ganoraz egin behar da.

 

2014 berriro izena eman, taldean, eta oraingoan bukatu. Erretiratzeko garaia heldu da. Baina uda pasa ahala berriro arra sabelean, bat topera egin behako nuke. Beno ba, 2015 ere izena eman eta bai, oraingon bai, azkena. Azken orduko prostatitis batek kao utzi ninduen eta ezin parte hartu. Hau da hau! ezin bukatu ehunmilekin!!
 

Ba 2016an ere izena eman behako dut! Octabioren aholkuak eta norberan kolkokoak nahastuz baleko prestakuntza egiten dut. Nahiz eta urte bat zaharragoa izan inoiz baina hobeto nagoela uste dut. Urduritasun puntu egokia jartzeko azken 3 asteetan belaun alboko mintxo bat. Eragina izango du lasterketan? Urte guztian primeran eta orain honek izurratuko nau? Lasterketa aurreko estres puntu egokia.
Heldu da eguna. Irten gara Eibartik Besaineruntza. Lehenengo arazoa, Iñakik ehunmilako txartela etxean utzi du. Berriro buelta, primeran hasi dugu eguna! Eskerrak ez dugula beste inzidenterik izan! Heldu Besainera, dorsala hartu eta bazkaltzera, lasterketan ez gara izango lehenak, baina jangelan bai! Jarraian guztia prestatu eta siestatxoa bota. Heldu dira Iosu eta Igor, bisto buenoa eman digute eta poltsak hartu eta PROak bezela kotxean irteerara. Kafetxoa hartu, laguneisorte ona opa eta korralitora. Bertsoak, txalaparta, musika zirraragarria eta arratsaldeko 6ak: HASI DIRA 2016KO EHUNMILAK!!!

BEASAIN -MANDUBIA:
Hasi da martxa!! Herrian zehar eta ikusleen txalo artean ziztu bizian goaz. Ezkerrak laster lagatzen dugula Beasain!! Pixkanaka-pixkanaka ritmoa hartzen goaz nahiz eta aldizka tapoiak suertatu. Giro freskoa eta hezea dugu, ez dago aitzakiarik! Goruntza fresko eta beruntza tropelak aurreratzen naute, Javi, zu zurera. Lehenengo barne kontrola: belaunak ez du arazorik ematen, taupadak 140tik ez dira igotzen, egoki goaz. Konturatu gabe Mandubian. Lehen toma de kontakto positiboa. Igor eta Iosu ikustearen pozarekin aurrera.
                   
              

MANDUBIA-ZUMARRAGA:
Erritmo xuabean aurrera goaz. Behartu gabe ahal dudan guztia trostan, erraz eta gustora. Izazpin tapoia egiten da, bueno xuabego igoko dut. Orain erretzen ez dudana gerorako bentaja. Zumarragarako jeitsiera trostan, gorputzak ongi erantzuten du. Pauso konstantea eta eramangarrian goaz, oraindik %10 bakarrik egin dugu. Zumarragara heldu, azkar-azkar zerbait jan, emazteari muxua eman eta indar berrituta aurrera.

                                    

ZUMARRAGA-GORLA:
Irimoko bidean, hezetasuna eta lanbroxka, edatea komeni. Igoera erritmoan, sargoritxoa nabari da. Oraingoan Irimotik Gorlara beste urte batzuetan  baina motzagoa eta errezagoa iruditu zait, agian egunez egin ahal izan dudalako, bentaja makala! Trostan jarraitzen dugu eta gorputzak erantzuten du. Ondo goaz. Gorlan Raulekin topo egiten dut.

GORLA-MADARIXA:
Raul eta biok elkarrekin ateratzen gara, antzeko erritmoa daramagu. Pol-Poleko eta Irukurutzetako igoerak polito osatzen ditugu, baino orain jeitsiera konprometidoa, sorpresa, ibilbidea aldatu dute eta ohiko jeitsiera egin beharrean eskumarago bidali gaituzte. Askoz hobeto dago, toki batzutan lokatza baina aldapetan ez. ibilbidea erreztu dute, primeran! Azkaraten Iker eta (?), eskertzen dira animoak.  Lehen maratoia eginda eta gorputzak erantzuten, horrela jarrai dezagun!


MADARIXA-AZPEITI:
Ahalik eta denbora gutxien abituallamientoan pasatu eta gora. Erritmo ona baina berotu gabe. Xoxoteko bidegurutzea hartu baina lehenago ezker aldera botatzen gaituzte eta iturriaren azpiko txabolaren azpitik pasatzen gara, pala ederra sartuz lepora heltzeko, propina ederra. Xoxoteko jeitsieraren lehen zatia ondo dago, ez dago lokatsik. Baina bigarren zatia harri artetik jeisten dena oso labankorra dago, eskuko frenoa sartu eta aurrera, sorpresa, hala ere 3 lasterkari pasatzen ditut!

AZPEITI-ZELATUN:
Berriro Ikerren animoak, horrela nekea arindu, abituallamientoa ziztu bizian egin eta banoa, halako batean konturatzen naiz: bidoia!!!!! Buelta berriro azokara, pare bat minutu galdu eta aurrera. Oraintxe aldapa ederra, Sañoa! Hartu erritmoa eta gora. Orain, trostan egiteari utzi gabe, atsedena hartzeko Santa Engraziraino lautadatxoa dugu. eta beste pala eder bat, Gazume. Igoeretan errtmoa mantentzen dut baina Gazumetik behera, bidea aldatu dute goxotuz, kalanbreen amagoak, 60. kilometroan? Alarmak pizten dira. Xuabe-xuabe eta ur mordoa edanez Zelatunera.


ZELATUN-TOLOSA:
 Herniora igotzen amagoekin jarraitzen dut, baina pixkanaka-pixkanaka gutxitzen dira. Lehenengo sustoa pasatuta, uf!! Beste urte batzuetan astuna egin zaidan zonaldea, Hernio-Erniozabal-jeitsiera hasi arte, aurten arin pasatu zait, agian belañoa zegoelako eta ezer ez zelako ikusten. Alai eta neke handirik gabe beruntzako bidea hartzen dut, erritmoa mantentzen dut eta Tolosako kiroldegira trostan heltzeko gai naiz, notizi ona!!



TOLOSA-JAZKUE:
Zapatillak aldatu, oinak tuneatu, tripa bete eta aurrera, hasieran mantso-mantso gosaldutakoa bere lekura joan dadin. Ordubete behar izan dut gorputza ganoraz karburatzen hasteko, baina hasi eta gero erritmo kruzero eta pentsatu baina errezago zuertatu zait Jazkuerako bidea, jakina, egun argi eta sabela goxotuta!! Giroa lagun eta zorua siku. Erdia eginda, atzerakako kontaketa hasten da!!
                     

JAZKUE-AMEZKETA:
4-5 kilometro jeisten, eta trotea mantentzen dugu. Igoeratxo bat eta berriro jeitsiera trostan, gorputzak erantzuten. Bestela ez dago nobedaderik, belauna ondo, sabela ondo, hanka azpiak baleko, Raulekin elkarrekin eta kilometroak jaten. Lasterketa "hasierara" aurreikusita bezela heltzen naiz, dena bere bidetik, ea hemendik aurrera ere antzera suertatzen den!!
           

AMEZKETA-UARRAIN:
Baldintza onetan hasten dugu bigarren fasea. Dena bere tokian eta gosearekin. Larraitzen helmugaraino lagunduko nauen Aingeru Guardakoa datorkit: Markine. Txindoki igotzen hasten gara, bero puntu bat dago baina ordu onean goaz 11.30etan. Hartu erritmoa eta tipi-tapa gora, igoera luzea baina erritmoan asmatzen dugu, lasterkariak aurreratzen ditugu, motibazioa gora. Ganbo Txiki eta Ganbo ondo pasatzen ditugu, komeri gehiago maldan behera, behatzak hasi dira mintzen eta kuadricpsak jeitsieretan eusteko gaitasuna gutxitu dute, normala 100 kilometro baino gehiago egin ondoren.

UARRAIN-LIZARRUSTI:
Lehenego jeitsiera gogorrean eutsi eta bidea lautzen denean trostan, ez hasieran bezala baina baleko. Markine Rauli oinetan compicak jartzen gelditzen da (Lazarillo bikaina) Lizarrusti gertu eta pare bat kilometro pista gozoan, jakinda abituallamientoa dagoela eta lasterketa aurrera doala, disfrutatzen. Orain arte ez dut momentu txarrik izan, ai ene! Ea hemendik aurrera denak batera datozen!!


LIZARRUSTI-ETXEGARATE:
Anoa gunean denbora larregi galdu gabe datorren 2 kilometroko aldapari gogotsu egiten diot aurre. Ia goian Markinek harrapatzen nau eta Etxegarateraino ederto narama. Orain ezkerretik orain eskumatik, kontuz lokatza, orain bastoiak eutsiz, orain konbertsazioa emanez, orain ixilduz, inoiz hitz bat bestea baino altuago, un lujo! Eta horrrela goazela ia konturatu gabe Etxegarate. Alde batetik konpañia eta bestealde guztiz egunez egiteak astuntasuna kentzen dio zati honi.

ETXEGARATE-SAN ADRIAN:
Anoa gunean, por fin, atera da nire Nia. Hartu poltsa eta hasi naiz aldatzen, gauzak motxilatik atera, berriro sartu, berriro atera, gauzak lurrean, en fin kilometroen eta orduen eragina!!
35 minutu pasa ondoren ateratzen gara. Hasieran berriro erritmoa hartzea kostata. Igartzen dut gehiago kostatzen zaidala trostan egitea lautadetan, baina hala ere ahalegintzen naiz. Otzaurte pasa eta ezkertzen dut zementozko pista zatia, non zapaltzen dudan ardurarik hartu behar ez izana. Aurrera goaz eta aurrean dudan azken igoerak kilimak sortzen dizkit sabalean! Ongi erantzungo dit gorputzak?


SAN ADRIAN-OAZURTZA:
Badator Aizkorri, gainditu ezkero egina dago!!
Pauso ederra hartzen dugu eta Markinek itsuei bezela gidatzen nau, berak esaten dit non jarri oina, non zapaldu, ia-ia aldapak ere lautzen dizkit!!
Kobazulotik gora 50 minutu, indartsu gaude, gainditu dugu azken erraldoia! Orain jeitsiera, kontuz, orain arte irabazitakoa galdu gabe!! Egia esan gehiago kostatzen zait jeistea igotzea baino! Behatzak kantuan daude, belaunak atsedena eskatzen, baina aurrera, harri artea gainditu eta nahiz eta trostan joan buruak eta hankak atseden hartzen dute. Andraitz eta dena beruntza, helmuga geroz eta gertuago! Juxtu Andraitz puntan pizten dugu frontala, alde ikaragarria Aizkorri egunez pasatzeak!! Lan eta neke erdia!

                           

OAZURTZA-MUTILOA:
Zoriontxu ateratzen naiz anoa gunetik, 20 kilometro baina gutxiago!!!
Aurrera goazela geroz eta gehiago kostatzen zait, belaunetako eta orkatileko mina, ilundu du, ni ere majo itzali naiz, bajoia. Lazarilloa ia-ia eskutik narama, kostata eta mantso aurrera goaz, orain etorri behar zaizkigu gaitz guztiak? Ibuprofenoa hartzen dut, ea minak arintzen dizkidan. Mano de santo, efektoa egiten didanean esnatu egiten naiz eta oinak arintzen zaizkit, berpiztuta nago! Zerain Korrekaminos bezela pasatzen dut, edo horrela uzten dut nik, eta Mutiloaraino korrika, hau da sasoia!
                      

MUTILOA-BEASAIN:
Salda pixka bat hartu eta Liernira, orain bai azken aldapa, bizi eta gogotsu. Indar berrituta sentitzen naiz, helmugaren gertutasuna izango da, korrika eta nahiko arin gozaz. Halako batean, azken beruntzako azken aldapa baino pare bat kilometro lehenago ibuprofenoaren eragina desagertzen hasten da, berdin dio, azken urteko hainbat izerdien saria hortxe dago. Aldapa jeitsi eta lagunen besarkada, hau poza, hau zoriontasuna! Azken kilometroa bihotzeko lagunekin egiteko aukera! Eta burua tente, trostan! Eta helumugan saririk goxoena, emaztearen muxua.
Erronka gainditua! Emaitza eta bidea zoragarriak!!!

Orain arte, batez ere, guztia lehen pertsonan kontatu dut, baina aitortu behar dut ehunmilak egiten ez naizela bakarrik egon eta emaitza honen meritoa askoren artean banatu behar dela.
Ana, lasterketa egunean, entrenamendu egunetan, beti hor egon delako, eta lasterketan emandako muxuak dopin goxoa zirelako.
Markiñe, Aingeru Guardakua,  azken 70 kilometroak lehen 70ak baino errezagoak bihurtu dizkidalako. Noizbait laguntzailea behar baduzue ez duzue hobeagorik aurkituko.
Iosu, Igor, GURUA eta Espiritu Santua, animuekin edo makilkadekin beti hor somatu ditudalako.
Natxo, Iñaki, urtean zehar zenbat izerdi elkarrekin bota dugun!
Borja, David, Jesus, Fito, Mixi, Juanra, Borja Amurrio, Aitor, Iker, Rafa, Aitzol, Igor, Imanol, Asier...... KKT, nola egin horrelako astakeria urtean zehar hainbeste disfrutatuko ez bagenu?
Antolakuntza eta boluntarioak, badakizue, abituallamientoak oso onak, ibilbidea oso ondo, Gurutze Gorria oso ondo, antolakuntza oso ona, bla bla bla bla.

 Bukatzeko mila-mila zorion G2H eta Ehunmiletan ahalegindu zareten KKTero guztioi. Nahiz eta batzuk arantzatxoa izan denok garaile gara, ahalegindu eta eta indar guztiak helburua lortzen jarri duenak harro egoteko  arrazoiak besterik ez dituelako.

POSDATA:  Borja, David, sentitzen dut ez dut zuen argazkirik ikusi.

5 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Zoruonak Jabi egindako prestaketa eta lasterketagatik!! Egia esanda ez nuen gutxiago espero zure "biotipoa" kontutan hartuta;)...Merezitako saria izan da eta Ehunmilen zikloa ixteko brotxe bikaina!! Hala ere atea beti zabalik eduki behar da ;)
Kronika ere lasterketan alturakua!! Orain erronka berriak bilatzea tojatzen zaizu... Ehunmila zorion!!!

Unknown dijo...

Ehun Milla Zorion BIOTIPO!!!

Benetan be kurrikulum edarra daukozu UltraTrail munduen, hori da hori sasoie. Kilometro asko pillatu dozuz azken urte honetan baina seguro nau, kilometro horrek pillatu bitxarte euki dozun experientzixek askoz gehixau eta hobiek ixen dizela.... horren resumen bat bazkalosteko kafetxuaz batera kontau biko dozkuzuz...eta ez badau emoten denborarik ba betiko moduen, astebukaeratako irteeretan, jajaja.

Ez dakit beste Ehun Millarik eitxeko gogorik eukiko dozun edo ez, baina badakizu ez? "La cabra siempre tira al monte"...horrek mendixek altuauak edo bajuauak baina beti mendixek.

Niretzako plazer bat ixen zan Biotipue "en accion" ikustie, un privilegiado. Espero molestau baino gehixau lagundu ixena. Egunen bat animetan bana Ehun Millak bat eitxera, experientzi eta apunte mordoxka poltsikuen ondo gordeta daukadaz.

Oin disfrutau oporrekin eta bueltan juntauko ga beste abentura batzuk bizitzeko.

Unknown dijo...

Zorionak Jabi egindako lasterketarengatik,txapela kentzekoa,ohore bat da zurekin eta KKTro guztiekin aste bukaeroko pasa ditugun irteeretan disfrute utsa izaten bait dira,ea hurrengo helburuak betetzen jarraitzen ditugun,hori bai,disfrutatzen,ikasten y de buen rollo,ehunmila zorion ZUZEN !!!

Unknown dijo...

Zorionak jabi. Lasterketari buruz dena esanda dago. Kronika bikaina benetan. Mila ezker zure experientzia hain ondo konpartitzearren. Nobatoak asko ikasteko dakagu oraindik. Jarrai dezazula erronkak gainditzen eta holako kronikak idazten.Zorionak benetan.

Iker iriondo dijo...

Zorionak Javi. Brotxe bikaina baino ez dakit horrekin zikloa izten dezun!!!😂😂 LANA=IRABAZI💪💪💪