Eibar-Urko-Mendibil-Iturrieta-Markina Etxebarri-Kalamua-Eibar
Partehartzaileak: Iosu, Iñaki, Juanjo, Aitor, Ibon, Jose Mari, Zigor eta Javi.Actividad: carrera por montañaDistancia recorrida: 35,58 kilómetrosAltitud min: -51 metros, max: 790 metrosDesnivel acum. subiendo: 2.614 metros, bajando: 2.552 metrosGrado de dificultad: FácilTiempo: 5 horas 27 minutosFecha: marzo 13, 2011Finaliza en el punto de partida (circular): NoCoordenadas: 3335
7etan Untzagan elkartu gara, nahiko puntual, nahiz eta norbaitek umeari titia eman behar ziola aitzakiarekin juxtu-juxtu heldu den. Goruntza abiatu gara eta 5 minutu baina lehenago, Legarren, zuzendari tecnikoa galdu egin zaigu. Igor, ea koordenadak egoki jartzen dizkiozun txinoko GPS horri. Eskerrak gaur Ibonek aurrera eta atzera ibiltzeko gogoa zuela, horrela Arrajola pasa ondoren "GPS" taldera bildu da. Urko igotzen taldetxoak formatu dira, batzuk aurrean eta besteak atzerago, hala ere, zalaparta handirik gabe. Bertan Jose Mari genuen zai. Urkotik behera "gaztetxoak" jarri dira aurrean. Ia-ia, Aginagara jeisten gaituzte, eskerrak "Guru"ak buruzagitza hartu duela eta, zuzen-zuzen, Mendibileraino eraman gaitu. Mendibilen GR bat eta Markinako bueltako markak jarraituz bide txukunetik Iturrietara heldu gara. Etxeberriko bidea hartu baina lehenago Xemein inguruko muino artean ibilalditxoa jarraitu izan dugu. Ondoren dorsalak jaso eta Kalamuara aldera, eta Ibonek jarritako loturan igoera nola joan den ikus dezakezue. Gainatik, egur pixkat hartu ondoren, xuabe-xuabe, etxe aldera. Ondo deskantsatu eta siesta ederra bota. Idazten ez duzutenok siesta mostu eta blogean partehartu: iruzkinen bat egiteko, paridaren bat botatzeko, egunon esateko, egindako sarrerak txalotzeko-egurtzeko, nahi duzuena, bakoitza bere neurrian, denak ongietorriak dira. Eta ez du balio "nik ez dakit" miresten dugun gure "Guru"ak lortu badu, imposibol is nacing.Txintxuak izan.
2 IRUZKIN · COMENTARIO:
No porque no controle si no por enredar he contestado a este articulo en el apartado de arriba en el de Ibon es que todavia no he salido a la superficie
Ostia!! No voy a ser menos que el Guru y yo tambien he escrito el comentario de esta crónica en el post de arriba!! Por cierto Zuzendari Teknikoa, muy bonita crónica!!
Publicar un comentario