EIBARKO BIRA
Actividad: carrera por montaña
Distancia recorrida: 35,12 kilómetros (GPSan 33,67 Km) Altitud min: 91 metros, max: 798 metros Desnivel acum. subiendo: 2.589 metros, bajando: 2.618 metros Grado de dificultad: Fácil Tiempo real: 4 horas 07 minutos 20 segundos (tiempo con paradas, esperas: 4ordu 32 minutuGURUAK: 4º 1' 40"Fecha: marzo 26, 2011Finaliza en el punto de partida (circular): SíCoordenadas: 2836
Larunbateko 7:30ak dira. Eibarko bira hasteko prest Iosu, Igor, Txino, Iñaki, Asier eta ni, Javi. Gaurkoa ez da irteera, hasiera hasieratik lasterketa. Lehen aldapetan hasi dira triskantzak, Arrajolara heldu baina lehenago taldea sakabanatu egin da. Hemendik aurrera "haga usted lo que pueda". Txino lasterketa buru eta besteok ahal genuen bezala atzetik. Horrela Urko puntaraino. Bertan Luma aurkitu dugu eta Gurua ea aurreko astean Eibarko bira 4 ordu eta 15 minututan egin zutela egia zela galdetu dio. "Baietz". Aurrez gure Gurua bero bazegoen, orain sutan. Nola jeitsi gaituen Ixuaraino! Akondian gora Garminak 167 taupada ematen zituen. Garagitxin berdin eta Kalamuan pare bat gehiago, tartean "que os den por culo" eta "cabrones" batzuk entzuten ziren Iñakiren ahotan. Kalamuan behera berriro eta azkenekoz Asier e ta Igor ikusi ditugu (zorionak Igor, doblatzen eta karrera bikaina eginez Adarran). Aizketa pasa ondoren Guruaren errezitala jeitsieran, trukatutako kuadrizepsak martxan jarri eta akerrak bezala Azitainera (batzuk bidetik, beste batzuk erdi rapelatzen). Bide erdia eginda eta Txino etxerako bidean lagata Topinburuko igoerari, "Kabrones" eta "iros a tomar por culo" artean ekin diogu. Bertara heldu garenean hauxe pentsatu izan dut: ea Guruak, hemendik goazen etxera, gaurkoz nahikoa da, esaten duen, baina ez! Mingain puntan izan dut nik! baina leher egin da aurrera. Iñakin zai egon gara 7 minutu, ez da agertu. Heldu zara etxera ala oraindik bueltaka zabiltza? Idatz ezazu komentarioren gu trankildu gaitezen. Galdaraminon gora Santi, ze antipatiko, pentsatuko zuen, agurtu ere ez dugu egin. Geroz eta gutxiago falta da, Azkonabitza pasa eta Egoarbitza: azken tontorrean Garmina 180an, bernak harriak bezala eta putreak gure buruen gainean biraka. Eta azken traka, Guraren jeitsiera, uste dut tranpa egin duela, bere podereak erabiliz ez dela zoru gainetik joan, lebitatuz jeitsi dela uste dut. Tontorrean ikusi dut eta ondoren kiroldegiko bankoan etzanda, ez dakit meditatzen edo leher eginda.Hau izan da nire kronika baina besteen berririk ez dut. Nola joan zaizue eguna, zer egin duzue, heldu zarete etxera? Komentarioetan idatzi.Txintxuak izan.DENBORAK (Iosu Elejalde):Kiroldegia: 0º 0' 0"Urko: 0º 44' 10"Akondia: 1º 07' Garagoitxi: 1º 11'Kalamua: 1º 18'Azketa 1º 29'Arrate: 1º 38'Azitain: 1º 52'Topinburu: 2º 32'Galdaramino:2º 50'Azkonabitza:3º 07'Eguarbitza: 3º 33'Kiroldegia: 4º 01' 40"
3 IRUZKIN · COMENTARIO:
Siento deciros que no habeis realizado la totalidad de la vuelta a Eibar, os falta la foto en la punta de otro monte, el cual esta cerca de Topimburu y que tambiebn se sube en la vuelta, que se llama Illordo, altura de 541 m. Habra que repetir la vuelta?
kaixo. eibako itzulia ongi bukatu nuen eguarbitza igogabe 5.hordu.datorren domekan Ondarruko itzulia 54 kilometro.
Lehendabizi zorionak Zuzendari Tekniko Jauna eta Guruari, zelako KAÑA!! Eta zuri, ZTJ berriro ere zorionak erreportaiarengatik, oso konpletoa eta kalitatezkoa delako!! Ikusten da bazoazela ikasten!! Je, je, je!! Oso polita eta komentarioak bikainak!!
Publicar un comentario