El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
jueves, 31 de marzo de 2011
IGANDEKO IRTEERA
Larunbateko planean parte hartu ezin duzuenontzat iganderako beste aukera bat eskaintzen dizuet. Asmoa larunbatean baino lasaiago ibiltzea da, baina baita ere 3-4 ordu egitea. Gainera eguraldia ere lagun izango dugunez (seguruenik euria) entrenamendua mundialagoa izango da (euriarekin erreportaia fotografikoa egiteko gaizki... sentitzen dut jarraitzaileengatik). Nire asmoa (eta ibilbidean aldaketak egiteko proposamenak onartzen dira, baina aldez aurretik) 7:00etan anbulategitik irten (Villarribakoekin 7:05ean Torrekua pareko bus paradan geratu gaiteke) eta Santamariñazahar, Erdella, Intxorta, Elgeta, Karabieta, Azkonabitxa, Galdaramiño eta Etxera. Beraz, animatu eta etorri!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
8 IRUZKIN · COMENTARIO:
Hau bai kasualitatea, ibilbide hau larunbatean egiteko asmoa daukat, 7 edo 7:30 irten ta a toda leche 3 ordutan etxean, guztira 30 kilometro izango dira. Nor apuntatzen da?
Nik larunbatean ezin dut, beraz iganderako espero dut bidea txukun lagatzea eta ondo garbituta!! Si te apetece repetir??
Ni Igandeko planara apuntatzen naiz.....3 ordutan 30km gehiegi niretzat..............Orduan 07:00etan anbulategian......
Ni ere 7 etan ambulategi aurrean egongo naiz igandean,
Ni ere, apuntatzen naiz. Torrekuako geltokian egongo naiz. Ibilbidea, konforme. Gero egunak aginduko du. Sobre la marcha aztertuko dugu, baina ez dut luzatzea deskartatzen.
Ni igandean ezin dut, afarixa daukat larunbatean eta berandu oheratuko naiz, beraz proposatzen dut Iosuren plana larunbaterako eta Ibon eta Igorren plana iganderako, ondo iruditzen bazaizue. Gainera Ibonek esan du a toda leche egiteko eta beldurra hartu dut.
Kaixo, badakizue nire plana biharko Udalaitz ingurura joatea nahi duena etorri 7'30 etan Polikiroldegian agian denbora daukagu dutxatxeko bertan eta etxera guapo azaldu
que pasa Zuzendari la roca te da beldurra
La roca no, me das miedo tu. No descartes que el domingo compruebe "in situ" tu paso por la roca.
Publicar un comentario