jueves, 28 de abril de 2011

ARRATZU-URDAIBAI

Iadanik gutxi falta da batzuen debuterako eta urduri jartzen hasita egotea espero dut!! Besteok ere zerbait nabaritzen hasiak gara!! Larunbaterako zein asmo dagoen jakin nahi dut (eta besteok ere jakin nahi izango duzuelakoan nago). Non eta zein ordutan geratzeko asmoa dago? Lasterketa 9:30etan hasten da. Nik ezin dut kotxerik eraman Martak behar duelako lanetik irtendakoan Gernikara joateko (karrera ondoren Gernikako lagun batzuekin geratu gara bazkaltzeko), beraz, zuetako norbaitekin geratu beharko naiz joateko.

viernes, 22 de abril de 2011

LOGO BERRIAK


Kaixo denori:

Hona hemen beste logo batzuk bildumarentzat. Natxo, zure Idea eta kopin urdin hori hartu dut importatzen ez bazaizu. Hala bada BARKATU, ez dakit nondik atera duzun baina oso ondo geratzen da logoetan. Nire asmoa logorik politena egitea da denon artean, beraz norbaitek hobetu ahal badu, aurrera. Mendiak Paint-ekin eginda daude be. Natxo, ez haserretu nirekin, mesedez. Mil perdones.



LOGO A



LOGO B



LOGO C



LOGO D








miércoles, 20 de abril de 2011

4 HORRORES

PERFILA
Actividad: carrera por montaña
cerca de Amaña, País Vasco (España)
Distancia recorrida: 57,67 kilómetros
Altitud min: 84 metros, max: 1.329 metros
Desnivel acum. subiendo: 4.122 metros, bajando: 4.339 metros
Grado de dificultad: skill Difícil
Tiempo: 11 horas un minuto
Fecha: abril 19, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular): No
Coordenadas: 6228
IBILBIDEA


Apirilaren 18an jai nuenez, eta betartean aste santua baina lehenago 4 horroreak egitea sartua nuelako lanari ekin nion. Bi gauzatxo bakarrik: alde batetik, Kanpazerraraino asfaltoz eta Tellamendi azpitik, eta bestetik azkenean 4 horrorak horrore bakarra bihurtu zitzaidan. Untzillatzr¡eko jeitsiera eta Mugarrako azken tontorra. Baina helburua lortua.


EIBAR-ZUMARRAGA

PERFILA

Actividad: carrera por montaña
cerca de Estaziño, País Vasco (España)
Distancia recorrida: 32,32 kilómetros
Altitud min: 36 metros, max: 898 metros
Desnivel acum. subiendo: 2.117 metros, bajando: 1.845 metros
Grado de dificultad: skill Fácil
Tiempo: 4 horas 40 minutos
Fecha: abril 19, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular): No
Coordenadas: 2867
IBILBIDEA
Berandu baina hona hemen apirilak 16ko irteeren kronika. Gure semeak Zumarragan partidua zutenez, mendiz mendiz haruntza abiatu ginen Natxo eta biok. Goiz zoragarria eta ibilbide aparta. Bidegorritik Elgoibarrera eta bertatik Karakatera izerdi tanta batzuk botaaz. Irukurutzetaraino zoragarri, paradisuan pareko. Elosurako ezkerreko bidea hartu genuen, ez da hain egokia, zorua gogortsua, harri-lurreko pista. Ordurarte nahiko korrika eginda, baina bertatik Irimoko oinarrira korrika jarraitu behar bideak horrela eskatuta. 200 metrotako igoera eta Irimo. Jeitsiera Zumarragaraino erdi pista (lehun-lehuna) erdi asfaltoa. Gosari ederra hartu, goxo-goxo partidua ikusi eta garaipenarekin poz-pozik etxera.

martes, 19 de abril de 2011

Pagoeta Mendi Lasterketa

Aupa a todos:
El dia 22 de Mayo a las 10 de la mañana se celebra una nueva edición de la subida a Pagoeta. La inscripción cuesta 15 euros y está abierta desde el dia 11 de Abril, está limitada a 225 participantes y a día de hoy ya hay inscritos 140, osea que si a alguien le interesa que ande vivo o se queda sin dorsal. La inscripción se puede realizar en la web: www.pagoetamendilasterketa.com.
Yo ya me he inscrito.
Agur bero bat lagunak

KKT LOGOA III

Aupa ekipo!! Azken egunotan logoaren asuntoari buelta batzuk ematen egon naiz eta asunto honetan ni baino aditagoak zaretenoi ideia batzuk eman nahi dizkizuet. Ez dakit orain arte proposatutakoak hobetzeko balio duten edo gehiago liatzeko, baina ea zer iruditzen zaizuen!! En plan txapuzero eginda daude (paintekin) nik ez baitut gehiago kontrolatzen!!



lunes, 18 de abril de 2011

BERAKO MENDI MARATOI ERDIA

Igandean, apirilak 17, Bera-ko Mendi Maratoi Erdia jokatu zen. Han izan ginan JMBernedo, Gurua eta Remerua KKT ordezkatzen, eta inguruan "jarraitzale" kuadrila. Karrera goizeko 9:30etan hasten zen eta 8:00etarako Gurua eta JM han zeuden lasai-lasai txoferrak eramanda (hemen batzuk elitekoak dira eta manager, sekretaria... izateaz gain, txoferra ere badute). Ni aurreko egunetik nengoen, badaezpada, tokia hartzen eta aklimatatzen. Betiko moduan, dorsala jaso, kafia/tea hartu, jantzi eta berotzera...! Hori bai, Iosuk oso ongi azaldu zidan (karrera nirekin egiteko asmoa zeukalako eta bakarrik korrika egitea debekatu diotelako) bihotzekoaren sintomak azaltzen bazaizkio nola jarri behar diodan pastilla mingain azpian.Giro bikaina egiten zuen korrika egiteko. Eguzkia, baina oraindik bero askorik ez eta jende pila bat (500 korrikalari). Guruak ez zeukan berotzeko gogo gehiegirik (berak aurreko egunean nahiko berotu zuela eta 1. kilometroan berotuko zela esaten zigun). Hala ere gure korrikalditxoa egin genuen! Eta prest karrerarako!! Arropak kendu... eta argazkia berriro ere!! Oraingoan etorkizuneko korrikalari batekin...

Irteera eman aurretik aurreskua dantzatu zuten eta 9:30etan puntuan "etxafleroa" ETA AURRERA!! JM elitekoekin aurrean irten zen, bere helburua 2 ordutik jeistea baizen. Gurua eta biok atzean kokatu ginen (nire helburua 2 ordu eta erditik jeistea zen) lasai-lasai hasteko. Lehen igoera (Manttale) nahiko lasai egin genuen (Gurua eskuko frenoarekin eraman nuen) eta handik Ibardinerako jeitsiera azkar. Ibardinen beste igoeratxo bat eta handik Larrun azpira korrika erritmo onean baina kontrolatuz, ibilbideak poliki goruntz egiten baitzuen. 17. kilometroan hasten zen eguneko puntu kritikoa, Larrun!! Banekien igoera hori gehiegi sakatu gabe igoz gero eta gora indarrarekin helduta, nire helburua beteko nuela. Beraz, Super-Guruari joaten utzi diot eta nere errtimoan igo nuen kontrolatuz. Larrunera ordu bat eta 50 minutu azpitik iritsi nintzen eta hankak ongi!! Eginda dago, pentsatu nuen!! Gurua (como de costumbre) ezagun batekin hitzegiten zegoen nire zain. 7 km geratzen ziren eta ia dena jeitsiera. Hasieran hankan igoeratik piskat ikututa nituen baina berehala egokitu ziren jeitsierara! Beraz, Guruaren atzean jarri eta egurrean beheruntz jendea aurreratuz!! 3-4 km faltan igoeratxo bat zegoen eta hori pasauta iadanik eginda zegoen!! Azken 2 kilometroak "a tope" egin genituen... helmugan 2 ordu eta 22 minutu eginez!! Nire helburua beteta ("liebre" ezin hobearekin) eta Guruarena ere bai (bere bihotza frogatu)!! JM Berbedok ere soberan bete zuen berea, ordu bat eta 53 mintu eginez (21. postua)!!
JM Bernedo "bere txapelduna" hartzen helmugara berarekin sartzeko!!Erremeruak ere "bere txapelduna" zain zeukan helmugararteko metroak elkarrekin korrika egiteko!! Atzetik Gurua inori aurreratzen ez lagatzeko bizkarzain moduan!!

Eta eguna bikain bukatzeko... (Ez gaizki pentsatu Zuzendari Tekniko Jauna)...Lizuriaga gainera joan ginen familia eta lagunekin bazkaltzera. Kristoren TXOMINGADA montatu genuen... eta Guruak korrika baino gehiago disfrutatu zuen umeekin jolasten!! Korrika egitea debekatzen badiote umezain bezala kontratatuko dugu besteok entrenatzeko eta karrerak egiteko!!
Ez da oso ondo ikusten baina bazkarian ez zan ezer falta izan: ensalada, pasta, Eduk egindako enpanada bikainak, bonboiak (txokolatezkoak eta hezur-haragizkoak)...
Barre ere egin genuen Guruaren bihotzekoaren kontura!! Hau ez dago nork erretiratu!! Martxa honetan beste guztioi erretiratuko gaitu!!

Tiempo: 02:22:01
Distancia: 21.20 km
Altura ganada: 1,300 m
Altura mínima: 37 m
Altura máxima: 900 m
FC media: 158 ppm
FC máx.: 181 ppm


sábado, 16 de abril de 2011

gaurko irtera

Kaixo, gaur egun berezia izanda niretzak batzuk dakizuenez astelenean Mendaron (muerte subita)egon ondoren berrio zirkuitora itxuli naiz , nahiko urduri oraindik baina talde kide laguntzarekin ondo joanda eguna, goizeko lehen gauza ziurtatzea tituloa ( primeros auxilios) homologatuta zeuken, Ligamentos kezkatzen hasi da baina Kirikil eta Bizar ondo erantzun dute
Arantzatzutik irten eta berehala egin dut lehengo testa eta 5' pasata gero oraindik biziri nengoen talde kideak atzean gelditzea erabaki dute (agian zerbait gertatuko eskero ihes egiteko maldan behera) Urbia pasatu eta Oltza- S.Adrian- Sto Espiritu- eta Aizkorriko bidea hartu ( hemen test de infarto egin dut eta Ligamentos zuri- zuri jarri da. eskerrak txantxetan zela) gailurretik Urbia- Arantzazura.
Etxerako bidean topo egin dugu Munilla and troup taldearekin eibartar barne
Eskerrak nahi dizuet eman nirekin izan duzuen kezka eta ardura,
Milla ezker denori

viernes, 15 de abril de 2011

ARGAZKI BATZUK

Kaixo berriro ere. Duela 15 eguneko argazki batzuk dituzue ondorengoak (Natxoren super-mobil-telefono-gps-areik ateratakoak), Eibar-Santamariñazar-Erdella-Intxorta... egin genuenekoak. Argazkiak Erdella gainean aterata daude eta nahiz eta ez izan kalitate oso onekoak, argazki bat oso deigarria egin zait! Argazki honetan Taldeko Zuzendari Tekniko Jauna Ligamentosi "kartilla" irakurtzen eta Blogean sarreraren bat idazteko esanez, bestela taldetik kanporatuko dela!! Ligamentosek, txintxo-txintxo agindutako bete zuen!!
Ez dakit zergaitik, baina goiko argazkian gehiago "pikoletoen korrikalari taldea" ematen dugu Kalamua korrikalari taldea baino!! Ez dakit, biserengatik izango da agian!! Deigarria egin zait!!
Eta beste hau, nola ez, mugituta!! Argazkilaria oraindik arnasari buelta eman gabe edo parkinsonaren lehen sintomekin egongo da!!

Larunbateko irtera

Kaixo, hemen nire plana goizeko 6'30 elkartu eta Arantzarura joan 3 edo 4 orduko saioa egin eta baskaltzera etxera badakit Ligamentos eta Kirikil ni zaintzera datozela norbait gehaiogo nahi badu 6'30 Aurreran

jueves, 14 de abril de 2011

KORRIKA 17 (EIBAR-IXUA) KORRIKALARI EUSKALAKARI

Asteazkenean (apirilak 13) KORRIKA 17 Eibartik pasatu zen eta KKT taldeko "KORRIKALAKARI" batzuk korrika egin genuen Eibartik Ixuararte (eta beste askok ere gustora parte hartuko zuten baina... ezin). Dena dela, "mugarik gabeko erreportariak" han egon ginen momentu hori jaso eta zuei eskaintzeko. Material gutxi eta nahiko eskasa eskuratu genuen, baina montajetxo txukuna atera da. Ba hori, L5, Ligamentos, Zuzendari Teknikua, Edu Txirrindulari, Matxinsalto Txikia, Txino, Remerua... elkartu ginen Arraten gora. Denok pentsatzen genuen lasai-lasai eta 3-4 katuk egingo genuela Ixuararteko igoera, baina jendea animatua eta indartsu zegoen eta 40 bat lagun iritsiko ginen Ixuararte (eta erritmo politean). Ixuan argazki ofiziala atera eta lasai-lasai ilargi betearen argipean astebururako eta hurrengo hilabeteetarako planak egiten jeitsi ginen. Behean berriro txatxareo piskat (badakizue, betikoa, emakumeetaz, sexuaz, etab hitzegin, beti ez dugu zapatilla, entrenamendu eta karreretaz hitzegiten) eta hamaikak eta laurden inguruan etxean.
Oraingoan ez dago ez desnibelii, ez batazbestekorik, ezta ibilbidea. Frikiak gara baina ez hainbeste!!
Hemen daukazue montajetxoa, ea KKTeko "KORRIKALAKARIOI" gustatzen zaizuen!!

Berako lasterketa

Domekan ezin dut Berara joan lan egin behar dut eta dorsala daukat, normaitek joan nahi badu ezka dezala dortsala.

miércoles, 13 de abril de 2011

KKT-koak I-Oriko Mendi lasterketan




¡VAYA KARETOS!

















































SAILKAPENA:


Postua- Izena-Denbora


56-Ibon Vega-1:40:33

65-Oskar Gisasola-1:42:03

66-Igor Fernandez-1:42:05

85-Raul Fernandez-1:45:21

92-Aitor Zubikarai-1:47:17

116-Joselu Baz Malvar-1:50:19

117-Zigor Iriarte-1:50:20

118-Josu Elejalde(asier Matuteren dortsalarekin)-1:50:23

...eta beste eibartar hauek:

161-JoseMª Gutierrez(Txemo)-1:58:41

172-Duni Cepeda-2:01:39

225-Fernando Arregi-2:35:27


KKT EUSKARAREN ALDE (II)



Kaixo lagunok, azken hilabete geldituta(edo)amostegiGroupeko atarian egon ondoren, eta gehienok dakizuenez, berriro sartu dut burua 'zirkuitoan' eta aprobetxatuko dut sarrera berri hau gauza pare bat komentatzeko.

Igorrek galdetzen zuen Korrika asuntuaz... Ba, biharko geratu gara Arrate bidean, Itzio eskolaren parean, 21:10etan inguru Ixuaraino bidea egiteko. Hantxe edukiko dugu Eduk (itzioko irakaslea) lagatako furgoneta gero jeisteko; bestela ibilbidea luzatu ere egin leike eibarrera oinez jeisten (eta norbaitek gogoak baditu ere Markinaraino eta etxera itzuli)

Beste gauza bat, bihar edo etzi neu ere apuntatuko naiz Arratzu-Urdaibai lasterketan azkena ez izaten saiatzera, topatu dudalako denda bat non daukaten 'inskripzio' gutxi batzuk, orduan badakizue, ni bezalako azken orduko memelok apuntatu nahi badu: que me pegue un toque!

eta bukatzeko, tribulete erreportalari bidali dizkiot falta ziren apirilaren 3an egindako argazkiak (eibar-intxorta-eibar), baina nahiko txarrak ziren, ez dakit pena merezi duen argitaratzea.

bihar arte, eta onak izan






postdata:
aunque he e
stado dudando mucho si poner o no mi version del logo KKT ya que no me gustaría menospreciar el gran trabajo y esfuerzo visto dias atras, finalmente he llegado a la conclusion de que una aportacion más será positiva e igual entre todos obtenemos la mejor idea final, así que reabro el tema logo con estos ejemplos.



(seguiremos dandole caña y a ver si encuenttro un hueco y tiempo para pasar este asunto a modo votacion via web o algo parecido)




martes, 12 de abril de 2011

Bokatxanklas

Kaixo, despues de recibir el correspondiente informe de nuestro topo me alegra saber que estais a tope y animados para la mañanera turistica del domingo que viene, espero que el año que viene volvais pero para hacer el Maraton Alpino ( seguro que no os faltara algun elite de nuestro equipo para ayudaros)
Bueno alpargateros mucha suerte y animo a todos e intentar seguir a vuestro GURU
Aupa Bokatxanklas

domingo, 10 de abril de 2011

GALDARAMIÑO-TOPINBURU-AZITAIN-ARRATE-AKONDIA-KALAMUA-URKO

Goizeko 7:00etan jende pila bat zebilen Untzagan, baina nirekin korrika egitera Ligamentos baino ez da etorri. Espero nuen, atzo ibilitakoak jota egongo zirela eta gehienak Oriora joan zaretenez. Ez nuena espero Bizarraz ez agertzea, "se ha ido con los del lado oscuro". Por lo menos espero que haya dejado el pabellón alto y les haya dado una lección. Kontuz Bizarraz, hurrengo irteeran Guruak eta Zuzendari Teknikoak "kartilla" irakurriko dizute eta... Bueno, ba Iñaki eta biok lasai-lasi, oinez Unbetik Galdaramiñora igo gara euri lanbro eta laino artean. galdaramiñotik trotean Topinburura eta handik azitaingo jeitsiera. Jeitsieran Matxinsalto Txikiarekin elkartu gara eta gurekin etorri da. Azitainetik Arratera igo gara pausoetatik, eguneko aldapa fuerteena, baina egurrerako gogo askorik ez zegoenez nahiko lasai igo gara. Arratetik Aizketara eta handik lainopean zeuden Akondia, Garagoitxi eta Kalamua. Kalamuatik Usartzako jeitsieran Ligamentosek probatzeko gogoa zeukan eta egurrean jeitsi gara. Ondoren Ixuatik Urkora igo eta Arrajolatik Untzagara. Arrajolako jeitsieran ere berriro ligamentoak probatu ditugu eta primeran!! Rehabilitazioa primeran dijoa eta Aizkorrirako kontuz Guru, aurten sosrpresa eman behar du eta!!
Tiempo: 03:52:29
Distancia: 26.55 km
Altura ganada: 1,659 m


Tiempo: 03:52:29
Tiempo en movimiento: 03:38:49
Elapsed Time: 03:53:32
Ritmo medio: 08:45 min/km
Avg Moving Pace: 08:14 min/km


Altura ganada: 1,659 m
Altura perdida: 1,656 m
Altura mínima: 104 m
Altura máxima: 763 m




sábado, 9 de abril de 2011

Eibar-Azkoitia-Eibar

PERFILA
Actividad: carrera por montaña
Distancia recorrida: 56,72 kilómetros
Altitud min: 40 metros, max: 822 metros
Desnivel acum. subiendo: 3.747 metros, bajando: 3.843 metros
Grado de dificultad: skill Moderado
Tiempo: 7 horas 43 minutos
Fecha: abril 09, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular):
Coordenadas: 4944

IBILBIDEA


Goizeko zazpietan, Juanjo, Iñaki, Natxo, Zigor eta ni Kiroldegiko atean elkartu gara. Ordurako tenperatura nahiko goian zegoen. Genuen asmua kontuan izanda San Salbador aldera lasai-lasai abiatu gara. Berehala Juanjo eta Iñaki agurtu ditugu, hauek Azitain aldera eta besteook Plaentxira Irukurutzetako igoerari ekiteko. Ez dugu gaina hartu, eskuma aldetik jo dugu eta Pol-Poleko iturritik Keixeta (Elosutik Irukurutzetarako bidean azken aldapapean) aldera abiatu gara. Bertatik Urrategi auzoa pasatu ondoren, Azpeitira (4 km asfaltoa). Azpeitin bideko zalantzak argitu ondoren Kakutarako igoerari heldu diogu, igoera ederra, beroa eta gogogorra. Gaina hartutakoan aize ederra eta ur freskoa, bertan abituallamentotxoa egin eta Azurki aldera. Orduantxe etorri zaigu eguneko zatirik gogorrena: beroa eta asfaltoa. Azurki, Madarixa, Azkarate,Sallabente, Elgoibar, Eibar. Bukararako depositoa argi gorritan eta tenperatura irakitan, baina pozik, 50 kilometrotako barrera gainditua. Txintxuak izan.

viernes, 8 de abril de 2011

KKT EUSKARAREN ALDE

Hola a todos, ya sabeis que la korrika pasa el miércoles por Eibar y sube a Ixua sobre las 21,30 desde Itxio, creo que andan buscando gente para subir a trote. Estaría bien ir como Talde Agur

jueves, 7 de abril de 2011

IGANDERAKO PLANA

kaixo KKTeroz!! Baten bat Jabiren larunbateko proposamenarekin akojonatu egingo zen (eta horietako bat ni naiz), beraz, iganderako alternatiba proposatu behar dut. Zertxobait suabeagoa!!Denok ez gara hain ultra-frikiak!!
Ordua: 7:00etan (goizekoak)
Tokia: Untzagako plaza (jubilatuen parian)
Ibilbidia: Untzaga-Unbe-Galdaramiño-Topinburu-Azitain-Arrate-Kalamua-Ixua-Urko-Untzaga (Arrajolatik)
Badakit batzuk Orioko lasterketara zoiaztela (Suerte!! Y que gane el mejor!!), baina badaude pare bat ardi erdi galduta eta espero dut animatzia!!

larunbateko irteera

Launbaterako plana:
ORDUA: 7:00
NON: kiroldegian.
IBILBIDEA: Eibar - Topinburu - Soraluze - Irukurutzeta - Azkoiti - Kakuta - Azkarate - A/ Elggoibar-Eibar B/Alzola - San Migel - San Pedro - Eibar.

martes, 5 de abril de 2011

UELI STECK ALPINISTAREN ERREKORRA EIGER MENDIAN

Ondorengo bideoan Ueli Steck alpinistak Eiger mendiaren igoeraren errekor berria nola ezartzen duen ikusten da. Bost minutu badituzue ikusi, ikusgarria baita nola igotzen duen!!


Ondorengoan berari egindako erreportai bat eta nola entrenatzen duen.

domingo, 3 de abril de 2011

EIBAR-INTXORTA-EIBAR

Goizeko 7etan geunden geratuta anbulategia parean eta ni izan naiz lehena azaltzen. Oso arraroa egin zait Gurua ez egotea. Poliki-poliki jendea azaltzen joan da: L5 (aspaldiko partez, asko pozten gara zure itzuleraz), Vademecum, Ligamentos, Bizarraz, Guru eta Pajarua (apur bat berandu etorri da, baina umeari bularra ematen egon denez barkatzen diogu). Jefia Torrekua parian jaso dogu. Beraz, KKTeko 8 kide elkartu gara aspaldiko partez nahiz eta zirimiriak treguarik ez eman goiz guztian. Nahiz eta euria egin jendea ez da rajatu. Eitzagararte nahiko azkar eraman gaituzte Guruak eta Ligamentosek, baina hortik aurrera lagun moduan joan gara Santa Mariñazahar arte, aldapa gora oinez eta lauan korrika. Santa Mariñazaharretik Erdellara lasai jeitsi gara eta oinez igo dugu. Erdellan L5ok argazkia atera du bere super mobil-argazkikamara-bideokamara-gps-arekin (argazkiak bidaltzen badizkit igoko ditut) eta aurrera. Erdellako jeitsiera nahiko irristakor zegoen baina erorketarik gabe Intxortaruntz abiatu gara. Intxortako igoeran "los 4 horrores" egiteko planaz hitzegiten joan gara eta tontorrera heldu aurreko bide gurutzean Guru, L5 eta Vademecum-ek etxerako bidea hartu dute. Besteok, planeatutako moduan Intxortatik San Asensiora jeitsi gara, handik Elgetara eta ondoren Karabieta gainetik Azkonabitzara. Azkonabitzatik Galdaramiñora (igoerako 1 edizioan igo zen aldetik). Galdaramiñotik Topinburura (atzokoak baino gutxiago ezin ginan izan). Topinburun Pajarua, Bizarraz eta Ligamentos Azitain aldera jeitsi dira eta Jefia eta biok Unbera eta etxera. Gaurkoan ez da erreportai fotografikoarik egon eguraldiak horretarako ez duelako gehiegi lagundu. Bueno, ba hau izanda gaurko kronika. Gora-behera askorik gabe joan da, baina gustora egindako entrenamenduaz!! Hori bai, uste dut Ligamentosek idatzi behar duela beraiek nola bukatu duten!!


Tiempo: 03:53:21
Tiempo en movimiento: 03:35:22
Distancia: 29.52 km
Altura ganada: 1,395 m
Velocidad media: 7.6 km/h
Ritmo medio: 07:54 min/km
Altura ganada: 1,395 m
Altura perdida: 1,392 m
Altura mínima: 128 m
Altura máxima: 724 m



sábado, 2 de abril de 2011

Kalamua Korrikalari Taldea Pont D´Espagnen.



Irteera hau martxoak 5ean egin genuen baina gaur arte ez dugu argitaratu. Arrazoia hauxe da: Natxok sarrera hau editatzeko ardura hartu zuen. Orain arte, denborarik ez zuela, besoa eta L5 dituen bezala izanda ordenadore aurrean ezin zela jarri, pentsatu izan dut, baina, oraintxe konturatu naiz benetako arrazoia izan zituen erorketak ez argitaratzearren izan dela. Ba ez zara libratzen eta erorketa bat bera ere ez dut zensuratuko!
Ikusi daitekeenez KKTek altuerako stafak ere antolatzen ditu. L5 lehen aldiz eskiak jartzen zituela. Ordutik aurrera bere izenak beste pixu bat hartu du, "L5, Ss, Oz, SAz",(sorbalda: eskuma, orkatila: ezkerra, saietsa: ezkerra) ederto ondatuta bidali genuen etxera. Abecedario guztia lortu ezkero Amostegirako 8 saiorako bonoa eta asteburu bat Zestoako balnearioan oparituko dizkiogu.
Asteburu bikaina suertatu zitzaigun: eguraldi bikaina, edurra zoragarri, inguru ederra eta lagunarte ezin hobea. Baina nire hitzak baino zuzenago irudiak erakutsiko dizuete nolakoa suertatu zitzaigun asteburua.
Txintxuak izan!
NATXONSSONEEN DEBUTA

KKT arts

KKT Eski Team

Salida 02-04-2011


Salida del poli dirección Eizaga, Santamariñazahar, Erdella, Intxorta, Elgeta, Karabieta, Azkonabitza, Galdaraminño, Topimburu y por la Umbe pal poli.

Salida de "Cumbres", "Goitiberas" y "Amañako kolonbianua" ya que Zigor prefiere acompañar al Guru como buen compañero y no dejarle sólito, mañana hacen ellos está vuelta con alguno más del equipo.

La gente está cogiendo forma y se nota en las subidas cumbres nos deja como quiere y nos tiene que andar esperando en las cimas.

La última subida a Topimburu la hacemos ya con los depósitos de líquido vacíos y a alguno nos falta el arroz, de allí la bajada al poli como amigos y nos juntamos con la pareja de Udalaitz.

Próxima semana nos vemos todos en Orio y allí no va esconderse.

"Guru" te voy a vigilar de cerca que ya te he dicho que no me la vuelves a colar.

A ver si os respeta el clima mañana.




Actividad: carrera por montaña

Distancia recorrida: 28,88 kilómetros

Altitud min: 133 metros, max: 742 metros

Desnivel acum. subiendo: 1.650 metros, bajando: 1.616 metros

Grado de dificultad: Fácil

Tiempo: 3 horas 13 minutos

Fecha: abril 02, 2011

Finaliza en el punto de partida (circular): Sí

Coordenadas:2448

EL TENDÓN DELATOR por RAÚL GARCÍA CASTÁN

Ondorengo lerroetan Raul Garciak argitaratutako azken artikuloa daukazue. Bereziki lesionatuta zabiltzon guztioi eskainia: Natxo, Santi, Iñaki... y a todos los que caerán o caeremos en el camino.

Palpita el nervio enfermo casi con vida propia, anunciando, como el corazón delator de Poe, su soterrada presencia en las anatómicas profundidades de mi pie. Bordonea el bordón dolorido del tendón su música sorda en el pentagrama de mis ligamentos.
Una lesión es un grillete de dolor que nos encadena invisiblemente a la inactividad forzosa, al descanso aborrecido; aborrecido no por descanso, claro, sino por forzoso, como todo lo que deviene en contra de la propia voluntad. Semáforo en rojo dentro de nuestro propio cuerpo, la lesión nos convierte en su inmóvil muñeco rojo, cuando nuestro anhelo máximo en esa tesitura es ser el otro, el muñeco verde y andarín.
Una lesión es un naufragio -como ya tengo escrito por ahí- que nos ahoga en un mar de dudas existenciales respecto a su condición y su origen y su incierto devenir, poniéndonos un pelín Gauguinianos: ¿Qué es?, ¿De dónde viene?, ¿Adónde va?...
Una lesión es el triunfo de la duda sobre la invulnerable determinación de la Fe. Una lesión no te derrota, no te doblega, sino cuando inocula en tu voluntad el virus de la incertidumbre. Una lesión te vence cuando te convence, al fin, de que no eres inmortal.
La lesión es, en definitiva, el purgatorio donde el deportista paga por sus excesos físicos, que no tienen nada que ver, salvo la coincidencia en el nombre, con los excesos físicos al uso entre el resto de los mortales, que van por otros derroteros. Despreciar los límites humanos jugando a ser un semidiós tiene sus riesgos, cuando solo se es, en realidad, un ídolo con pies de barro.
Los fisioterapeutas, actualísimos hechiceros de la tribu, me aplican sus informatizadas brujerías, tratando de exorcizar el demonio del dolor invocando monitorizados conjuros ultrasónicos, aplicando mágicos ungüentos y bálsamos de fierabrás con sonoros nombres en inglés y olor a fresca menta, o descargándome la electrizante energía del rayo mediante controlados calambres, como en un miniaturizado corredor de la muerte que diera vida al corredor, paradójicamente; y donde el reo no es un fornido negrazo de Oklahoma vestido de naranja y sentado en la silla postrera y fatal, sino un escuchimizado blancucho de La Granja tumbado en una camilla más o menos confortable.

viernes, 1 de abril de 2011

Líder del KKT entrando a meta. Puesto17. 1h09´05´´.
Goitibehera disfrutando en su terreno.
Otra más pa la colección, vamos a estirar.
Choca colega.
Oskar que no quiere ni mirar para arriba que queda lo más duro.
Aitor con su calvario particular cuesta arriba.
Aquí a Zigor todavía se le ve a lo lejos detrás pero me pasó enseguida el pajarua. Me quedé sin arroz.

Como siempre el que tiene cualidades y sube con los ojos cerrados, y luego pa joder baja bien.
Unos estábamos subiendo y otros ya tirando millas para abajo.


Zigor sigiendo la estela de Jose Mari pero poco le duro.
Que contentos estamos todo antes de empezar.



Aquí cada loco con su tema, no nos ponemos de acuerdo ni para estirar.