Kaixo berriro ere. Duela 15 eguneko argazki batzuk dituzue ondorengoak (Natxoren super-mobil-telefono-gps-areik ateratakoak), Eibar-Santamariñazar-Erdella-Intxorta... egin genuenekoak. Argazkiak Erdella gainean aterata daude eta nahiz eta ez izan kalitate oso onekoak, argazki bat oso deigarria egin zait! Argazki honetan Taldeko Zuzendari Tekniko Jauna Ligamentosi "kartilla" irakurtzen eta Blogean sarreraren bat idazteko esanez, bestela taldetik kanporatuko dela!! Ligamentosek, txintxo-txintxo agindutako bete zuen!!
Ez dakit zergaitik, baina goiko argazkian gehiago "pikoletoen korrikalari taldea" ematen dugu Kalamua korrikalari taldea baino!! Ez dakit, biserengatik izango da agian!! Deigarria egin zait!!
Eta beste hau, nola ez, mugituta!! Argazkilaria oraindik arnasari buelta eman gabe edo parkinsonaren lehen sintomekin egongo da!!
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
0 IRUZKIN · COMENTARIO:
Publicar un comentario