sábado, 9 de abril de 2011

Eibar-Azkoitia-Eibar

PERFILA
Actividad: carrera por montaña
Distancia recorrida: 56,72 kilómetros
Altitud min: 40 metros, max: 822 metros
Desnivel acum. subiendo: 3.747 metros, bajando: 3.843 metros
Grado de dificultad: skill Moderado
Tiempo: 7 horas 43 minutos
Fecha: abril 09, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular):
Coordenadas: 4944

IBILBIDEA


Goizeko zazpietan, Juanjo, Iñaki, Natxo, Zigor eta ni Kiroldegiko atean elkartu gara. Ordurako tenperatura nahiko goian zegoen. Genuen asmua kontuan izanda San Salbador aldera lasai-lasai abiatu gara. Berehala Juanjo eta Iñaki agurtu ditugu, hauek Azitain aldera eta besteook Plaentxira Irukurutzetako igoerari ekiteko. Ez dugu gaina hartu, eskuma aldetik jo dugu eta Pol-Poleko iturritik Keixeta (Elosutik Irukurutzetarako bidean azken aldapapean) aldera abiatu gara. Bertatik Urrategi auzoa pasatu ondoren, Azpeitira (4 km asfaltoa). Azpeitin bideko zalantzak argitu ondoren Kakutarako igoerari heldu diogu, igoera ederra, beroa eta gogogorra. Gaina hartutakoan aize ederra eta ur freskoa, bertan abituallamentotxoa egin eta Azurki aldera. Orduantxe etorri zaigu eguneko zatirik gogorrena: beroa eta asfaltoa. Azurki, Madarixa, Azkarate,Sallabente, Elgoibar, Eibar. Bukararako depositoa argi gorritan eta tenperatura irakitan, baina pozik, 50 kilometrotako barrera gainditua. Txintxuak izan.

8 IRUZKIN · COMENTARIO:

antenas dijo...

Zuek bai baloria!!!Gero eta luzeagoak ibilbideak... gauzatxo bat zuzentzeko...Azpetiatik baino Azkoitikan pasatu zarete...

Animo eta segi horrela

iosu dijo...

Kaixo, berriro ere gazteak zirikatzen lehenengo mendi itzulia antolatu eta gero erdia asfaltoan egin uzte dut Alpargatero bihurtzen ari zarela

Javi Aldai dijo...

Antenas: arrazoia duzu Azkotititik pasatu ginen. Zuzendua gelditzen da, eskerrik asko. Nor zara? ez naiz konturatzen
.

antenas dijo...

Aupa...taldeko batzuk ezagutzen ditut...Edu Lapeyra naiz Trinmer enpresarena, inbidia ematen dizazue, ...antxitxiketan ibiltzen ari naiz azken bolada honetan baina zuen maila gehiegi da niretzat...nahikoa dut "al trun-trun" joatearekin...
Interneten nenbilen eta zuen bloga topatu nuen...oso interesgarria, ibilbideen azalpenak eta GPS-mapak...fenomeno, akaso noizbenka zatitxo batzuk egitera animatuko naiz...auskalo
Saluti!!

Javi Aldai dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Javi Aldai dijo...

Guruari erantzuna: Dakizun bezala zuzendari teknikoa naizenez entrenamenduak zientifikoki prestatzen ditut. Hauek ziren larunbateko irteeran bete beharreko helburuak: 1)Bizarrasi eta ligamentosi jerarkiak nola dauden gogora arazi (hauek Topinbururaino bakarrik jarraitu ziguten)..
2) L5ri L5a %80 izurratu, hurrengo larunbaterako errekuperatu dadin.
3) Pajaruari entrenamendu egokia egin bere 125 Kmtako karrerarako (laua eta erdi asfaltoa). Baita ere etxera ordu egokian heldu zedin umetxoari titia eman ziezaion, esnea tenperatura egokian eta ondo goxotuta.
4) Nire GPSan kartografi eta ibilbide berriak barneratzea.
Helburu guztiak beteta.

Javi Aldai dijo...

Edu: nahiz eta gonbidapen gabe ere etor zaitezkeen gonbidatuta zaude, bai larunbat bai igandeko irteeretara. Ez da derrigorra guztia egitea. bakoitzak ahal duena egiten du. Gainera, norbaitek guztia egiten ez badu "karnaza" ematen die besteei berarekin sartzeko. Irteeretan korrika egitea ez da garrantzitsuena, ziria sartzea baizik. Tontakeriak albo batera utzita, nahi duzunean etorri.

eduardodm dijo...

Eskerrik asko Javi. Oso gustora egon naiz zuekin egin ditudan irteeretan. Errepikatuko dut, dudarik gabe.