lunes, 6 de febrero de 2012

EIBAR-ILLORDO-SORALUZE-SAN ANDRES-KURUTZEBAKAR-KARAKATE-ELGOIBAR-UNZETA-EIBAR

Ba bai!! Nahiz eta eguraldi makurra izan irten ginen igandean!! Inork gutxik egingo zuen apustu gure alde, baina gure jatorri sobietikoari (edo behintzat izenarena) eutsi behar!! Halakoak gara!!
Goizeko bostetan esnatu, bapo gozaldu eta jantsi aurretik leihotik begiratu eta "kristoren eguna" mendira sei ordu ibiltzera joateko!! Badaezpada mobila piztu eta "a mal tiempo" "un par de... capas de mas" ipini eta aurrera!! Seiak hamar gutxitan Kiribilekin nengoen peoran geratuta eta agertu da!! Nola ez, belarritik belarrirarteko irrifarrarekin!! El cabrón ligando desde la mañana!! Pare bat neska "sartu" zaizkio: "Eh, guapo!! Te atreves a venir a correr con nosotras?". "Hoy no puedo, tengo un plan mejor" eta alde egin du. AEKan genuen hitzordua seietan eta betiko moduan Zuzendaria pare bat minutu berandu eta gpsa konektatu gabe. No cambiamos!! Baina argazki kamara "sin falta" y "sin flash". Inor gehiago ez denez ausartu hirurok abiatu ginen, "siguiendo el plan establecido" urteko lehen entrenamendu luzea egiteko. Kiribilek harrituta utzi gaitu "con el nuevo sistema goreroski de su mochila" eta azken generazioko frontalarekin, "con la crisis y el ahorro energético"!! "Eguraldi zoragarria" eta iluntasuna lagun Illordo aldetik (goian elur piska bat zegoen) Soraluzera jeitsi ginen, lokatzez beteriko jeitsiera. Hotza genuenez...korrika jeitsi ginen. Soraluzen zalantzak sortu zaizkigu, bi ordu eta mela-mela eginda!! Erabakia:"total, una vez mojados" eta aurrera.
Soraluzetik aldapa gogorra San Andres ermitararte. Suertea eduki genuen euria atertu zuelako egunsentiuarekin batera. San Andresetik gora errepidean elur kapa fin bat zegoen, 5, 75 cm ingurukoa!! Eta poliki-poliki, altuera irabazi ahala, elur geruza ere lodituz zihoan, 0,93 cm igotzen genituen 56 metrorengatik (Kiribil, Zuzendaria eta Remeruaren ikerketa baten ondorio zientifikoak dira, ibilbidean zehar egindako elur kataren arabera, "casi-casi como el entrenamiento por desnivel + x km del Guru"). Ba hori, humorea ez zen falta izan!! Asmo gozatu genuen elurretan, merezi izan zuen pentstautako ibilbidearekin jarraitzeak!! Gainera inor pasatu gabe zegoen!! Bueno, tarte batean bai, zaldi bat eskiekin!! Je, je, je!!



Elosu, Osintxu...ko bidegurutzetik Kurutzebakarrera (eta Hirukurutzetara) hartu genuen. Han elur geruza ederra zegoen, 22,345 cm inguru (gutxi gora behera) !! Eta igoera oso polita!! Kurutzebakarrera iritsi ginen eta giroa zearo aldatu zen, lainoa eta haizea!! Ondo jantsi eta hotzarentzako erremedio onena korrika egitea zela pentsatu genuen. Salomoneko UTMBeko tridentea bezala, elurretan gozatuz Karakaterarte!! Karakaten argazkitxo bat eta Elgoibarrera!!Elgoibar zeharkatu eta Sigmatik Unzeta baserrira. Unzetatik Apalategira eta oso osorik etxera goiz ederra pasatuta!!
Kontrastez beteriko eguna izan zen. Nahiz eta goizak ez zuen ezer onik iragartzen, denetik izan genuen: hotza, euria, lokatza, elurra, haizea... eta konpañia ona!! Gainera Zuzendariak oso ondo gidatu zigun bere "terrenoetatik", behingoz ez ginan galdu!! Zalantza txiki batzuk sortu ziren une batzuetan baina arazo gabe konpondu zituen!! Bideoa aste honetan zehar eskegiko dut, ordenagailuarekin ditudan arazoak konpontzen ditudanean!! Ea hurrengoan jende gehiago animatzen den!! Ah, Ligamentos, Karakate puntatik IE ikusten dela badakizu!!

Luzera: 34,22 kilometro
Denbora: 5 ordu eta 45 minutu (euria, hotza, elurra, haizea...)
Altitudea min: 24 metro, max: 901 metro
Metatutako alt. igoera: 1.529 metroak, jeitsiera: 1.541 metroak
Zailtasun maila: Ertaina (elurragatik)
Data: 2012ko otsailak 5



1 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Igandeko irteera bikaina baina kronika bikainagoa! Merezi du irteera egitea kronikak irakurtzearren!
Igandekoa, zoragarria. Igandekoa bete ondoren edozer egiteko prest gaude. Lokatza, euria, hotza, elurra, iluntasuna, denetik aurkitu genuen eta hala ere aurreikusitako guztia bete. Martxa honetan Igor, Aizkorri, Apukoko extreme, Hiru Handiak, Ehun Millak, "La divisoria"; Mont Blanceko ultra, Irun – Algeciras, hanka kojoka betetzeko moduan izango zara.
Eskerrik asko Igor eta txintuak izan.