Iragarritako hotza dela eta, azkenean ez goaz eskiatzera!! Eta gorputza nolabait kontzientziatuta nuenez egur pixka bat jasotzeko, plan alternatibo bat prestatu dut, ez dakit nola dituzuen "travel pountuak", baina nik "bono extra" bat lortu nuen (eta ez dizuet esango nola-;))!!
Ekaina-uztaileko ultretarako oinarria egiteko lehen harria izango da. Asmoa 5-6 ordu egitea da, batez ere oinez (ez da deskartatzen jeitsierak trotean egitea)!! Irteera goizeko 6:00etan izango da AEK parian (eguerdiko 12:00etarako etxean!!) eta ibilbide Zuzendariaren "terrenoetatik" izango da: AEK-Unbe-Topinburu-Illordo-Soraluze-Kurutzebakar (Hirukurutzeta aldetik)-Karakate-Sigma-......-Eibar.
Momentuz bi "txiflau" elkartuko gara!! Gonbidatuta zaudete besteok ere!! Eta blogeko jarraitzaileren bat ere animatzen bada ongi etorria izango da!! "Bien venido al club" esaten da , ezta!!
Uzte dut Karakatetik IE ikusten dela!! Ezta Ligamentos!!
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
1 IRUZKIN · COMENTARIO:
Hori da hori motibatuta egotea.
Ni ez naiz joango, ultratrilak ez bait ditut egin behar aurten eta luzeegia ikusten dut nereteko. Baina ondo ibili ta ez ahaztu kamera!
Publicar un comentario