domingo, 12 de febrero de 2012

Eibar-Urko-Mendibil-Iturrieta-Xemein-Urkaregi-Kalamua-Eibar

ERFILA
Denbora: 6 ordu
Distancia recorrida: 37,47 kilómetros
Altitud min: 71 metros, max: 750 metros
Desnivel acum. subiendo: 2.250 metros, bajando: 2.248 metros
Grado de dificultad: skill Moderado
Fecha:  febrero 12, 2012
Finaliza en el punto de partida (circular):   Sí
Coordenadas: 3632
IBILBIDEA

PARTAIDEAK
Goizeko seiretan, puntu -puntuan, Corte-Ingles parean, 2. saio luzeari hasiera eman diogu.

Ez dakit zuzen gabiltzan astero saio luzeak egiten. Behar bada hau bakarrik otsailean izango da, martxotik aurrera, hilean behin, eta beste aste bukaera guztietan, ikusirik batzuk nola duten frogen egutegia, lasterketak, hiru handiak eta ehun millak egoki prestatzeko. Halako animo eta eztabaidakin ekin diogu Sosolako igoerari. Kiribilek frontalari pilak aldatu dizkio eta Ligamentosek ilargiaren argiarekin nahiko zuen (emazteari frontala erosi behar duela esaten ez da ausartzen). Konturatu orduko eta gehiengo sindikalari eta sindikatu españolistei astindua eman ondoren Mendibil aldera heldu gara. Oizek tentatu gaitu baina jarritako planari jarraitu diogu eta zalantza batzuen ondoren Iturrietara heldu gara. Bide erditik gertu, eta ezin falta sasi artetikan ibiltzea, Iturrietateik Xemeinerako bidean. Gaurkoan ere, Remeruak Ien bazkaria zuela eta Markinatik presaka pasatu behar, eta ni beste behin pastelik jan gabe Akarregi aldera. Hemendik aurrera arin-arin eraman gaitu Remeruak. Pentsau det Larruskaineko bidegurutzean bertara joko genuela eta handik Iera bera amak prestautako bazkari goxoa jatera baino ez du gonbidatzeko intezio txikienik ere agertu asike dozena erdi datil jan eta aurrera Urkaregi aldera. Hiruiturri eta Kalamua alderako bidean Ligamentosi, nik eskeinitako datilak onartu ez dituelako, aldapa tentetu egin zaio. Kalamuako bidean elur dexente eta gende ugari.Eibarrera Santa Kurutzetik eta Matxariako bidetik erdi mixto bat eginez hamabietarako denok etxean.
Gaurkoa bukatu ez eta datorren larunbaterako botata dago irteera. Urkoti Oizera 4 ordutan. Nire ustetan egokiak dira irteera azkarrak 3 handiak prestatzeko.
Natxo, Aitor, txoritxo batek dio laster zirkuitoan zaudetela.
Guru, nola hilabetean behin bakarrik egin behar diren entrenamendu luzeak nire gaurkoa pasatuko dizut frigorifikoan sartu dezazun, Animo!
Txintxuak izan.





1 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Ederra benetan kronika eta bideo-argazki erreportaia!! Ia-ia korrika baino gehiago disfrutatu dut irakurtzen eta ikusten!! Maila oso altu jartzen gaude, ia besteok ere pilak jartzen zareten eta zuen "pinitoak" egiten hasten zareten... Laguntza behar izanez gero ipiniko ditugu bideo tutorial batzuk!! ;););) Irakurri ahal izan duzuen moduan kirol gaietaz aparte, gai sozialak, ekonomikoak, sexualak... ere jorratzen ditugu, beraz ez dago aspertzeko aukerarik!! Kirol arloari dagokionez, batzuk helburuak eta helburu horiek lortzeko egin beharreko prestaketa argi ditugu. Beste batzuk. oraindik helbururik ez dute edo bere prestatzaile edo "trainer"ak ez die entrenamendurik jarri (edo jarri badie, EZ DIRA GEHIEGI FIDATZEN) eta aholku eske datoz!! Hori bai, azken bi asteburuetan "bolumena" landu ondoren, hurrengpo larunbatean "kalitate" pixka bat egiteko EIBAR-OIZ-EIBAR egitea daukagu pentsatuta (4 ordutan edo ahal bada azkarrago). Norbaiti "bolumena" eta "kalitatea" kontzeptuek "le sonarán a txino"!!