lunes, 23 de diciembre de 2013

KKT EGUNA 2

Atzo, eguraldia lagun, KKT egun bikaina ospatu genuen. Hasiera emateko Kalamuara irteeratxoa. Jakinda loteria ez zitzaigula tokatuko Juan Rak Raidlight produktoen zozketa antolatu zuen, batzuk sariarekin etxera.
Tropel ederra elkartuta eta egur askorik gabe, maxkaltzen ari ote gara?, Apalategitik Arratera abiatu ginen, bakoitza bere pausoan. Ondoren Aizketa, Akondia, Garagoitxi eta gure meka: KALAMUA. Han ospakisuna: aurreko egunean Lopez De Gereñu familiak (mila esker) igotako txanpanarekin eta goxoekin topa egin genuen hurrengo urtean ere,bertan elkar gaitezen giro berdinarekin. Jarraian formal-formal etxera bigarren parterako prestatzeko. Poteoa eta bazkaria ere giro onean pasa genuen eta datorren urterako helburuak ber baieztatu genituen. hau bukatuta hirugarren denbora. Batzuk nola ez garen hain konpetiboak eta halako ultrak aguantatzeko gai erretiratu egin ginen. Horregatik galdera, bakarren batek jarraitzen ahal du hirugarren denboran?

1 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Beti bezala, egun borobila!! Antolaketa ezin hobea!! Uste dut Ligamentosek bikain antolatu duela KKT eguna eta "como lo que funciona bien no hay que tocar" hurrengo urtean ere bere ardurapean utziko dugula... Eman zuen iritziak, "y que se decida democráticamente!! JIJI...Nik goizeko irteeraz ezin izan nuen gozatu, baina bideoa ikusita enbidia pasatu dot!! Bideo polita, plano interesgarriekin!!Ea hurrengo urtean ez dudan kale egiten eta jende piloa elkartzen garen.