lunes, 18 de abril de 2011

BERAKO MENDI MARATOI ERDIA

Igandean, apirilak 17, Bera-ko Mendi Maratoi Erdia jokatu zen. Han izan ginan JMBernedo, Gurua eta Remerua KKT ordezkatzen, eta inguruan "jarraitzale" kuadrila. Karrera goizeko 9:30etan hasten zen eta 8:00etarako Gurua eta JM han zeuden lasai-lasai txoferrak eramanda (hemen batzuk elitekoak dira eta manager, sekretaria... izateaz gain, txoferra ere badute). Ni aurreko egunetik nengoen, badaezpada, tokia hartzen eta aklimatatzen. Betiko moduan, dorsala jaso, kafia/tea hartu, jantzi eta berotzera...! Hori bai, Iosuk oso ongi azaldu zidan (karrera nirekin egiteko asmoa zeukalako eta bakarrik korrika egitea debekatu diotelako) bihotzekoaren sintomak azaltzen bazaizkio nola jarri behar diodan pastilla mingain azpian.Giro bikaina egiten zuen korrika egiteko. Eguzkia, baina oraindik bero askorik ez eta jende pila bat (500 korrikalari). Guruak ez zeukan berotzeko gogo gehiegirik (berak aurreko egunean nahiko berotu zuela eta 1. kilometroan berotuko zela esaten zigun). Hala ere gure korrikalditxoa egin genuen! Eta prest karrerarako!! Arropak kendu... eta argazkia berriro ere!! Oraingoan etorkizuneko korrikalari batekin...

Irteera eman aurretik aurreskua dantzatu zuten eta 9:30etan puntuan "etxafleroa" ETA AURRERA!! JM elitekoekin aurrean irten zen, bere helburua 2 ordutik jeistea baizen. Gurua eta biok atzean kokatu ginen (nire helburua 2 ordu eta erditik jeistea zen) lasai-lasai hasteko. Lehen igoera (Manttale) nahiko lasai egin genuen (Gurua eskuko frenoarekin eraman nuen) eta handik Ibardinerako jeitsiera azkar. Ibardinen beste igoeratxo bat eta handik Larrun azpira korrika erritmo onean baina kontrolatuz, ibilbideak poliki goruntz egiten baitzuen. 17. kilometroan hasten zen eguneko puntu kritikoa, Larrun!! Banekien igoera hori gehiegi sakatu gabe igoz gero eta gora indarrarekin helduta, nire helburua beteko nuela. Beraz, Super-Guruari joaten utzi diot eta nere errtimoan igo nuen kontrolatuz. Larrunera ordu bat eta 50 minutu azpitik iritsi nintzen eta hankak ongi!! Eginda dago, pentsatu nuen!! Gurua (como de costumbre) ezagun batekin hitzegiten zegoen nire zain. 7 km geratzen ziren eta ia dena jeitsiera. Hasieran hankan igoeratik piskat ikututa nituen baina berehala egokitu ziren jeitsierara! Beraz, Guruaren atzean jarri eta egurrean beheruntz jendea aurreratuz!! 3-4 km faltan igoeratxo bat zegoen eta hori pasauta iadanik eginda zegoen!! Azken 2 kilometroak "a tope" egin genituen... helmugan 2 ordu eta 22 minutu eginez!! Nire helburua beteta ("liebre" ezin hobearekin) eta Guruarena ere bai (bere bihotza frogatu)!! JM Berbedok ere soberan bete zuen berea, ordu bat eta 53 mintu eginez (21. postua)!!
JM Bernedo "bere txapelduna" hartzen helmugara berarekin sartzeko!!Erremeruak ere "bere txapelduna" zain zeukan helmugararteko metroak elkarrekin korrika egiteko!! Atzetik Gurua inori aurreratzen ez lagatzeko bizkarzain moduan!!

Eta eguna bikain bukatzeko... (Ez gaizki pentsatu Zuzendari Tekniko Jauna)...Lizuriaga gainera joan ginen familia eta lagunekin bazkaltzera. Kristoren TXOMINGADA montatu genuen... eta Guruak korrika baino gehiago disfrutatu zuen umeekin jolasten!! Korrika egitea debekatzen badiote umezain bezala kontratatuko dugu besteok entrenatzeko eta karrerak egiteko!!
Ez da oso ondo ikusten baina bazkarian ez zan ezer falta izan: ensalada, pasta, Eduk egindako enpanada bikainak, bonboiak (txokolatezkoak eta hezur-haragizkoak)...
Barre ere egin genuen Guruaren bihotzekoaren kontura!! Hau ez dago nork erretiratu!! Martxa honetan beste guztioi erretiratuko gaitu!!

Tiempo: 02:22:01
Distancia: 21.20 km
Altura ganada: 1,300 m
Altura mínima: 37 m
Altura máxima: 900 m
FC media: 158 ppm
FC máx.: 181 ppm


3 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Horra hor Santisima Trinidad: Aita, semea eta Espiritu Santua! Baina emakumez inguratuta. Bistan da egun zoragarria pasa zenutela. Zorionak Beran ibili zinaten guztioi!

Mikelena dijo...

Benetan egun polita izan zan.
Horrelako lasterketa ondorengoekin erraza da talde honen jarraitzailea izatea.
Txoferra, fisio, asistentak... baina
noizko taldeko jantzi ofiziala?

IGOR dijo...

Pozten naiz josu hain gustora ikustea, eta eguraldi zoragarria zegoen, pena galanta nik ezin egin, baina hurrengoan izango da.
Zorionak guztioi.
Ondo pasa aste santuan.