domingo, 3 de abril de 2011

EIBAR-INTXORTA-EIBAR

Goizeko 7etan geunden geratuta anbulategia parean eta ni izan naiz lehena azaltzen. Oso arraroa egin zait Gurua ez egotea. Poliki-poliki jendea azaltzen joan da: L5 (aspaldiko partez, asko pozten gara zure itzuleraz), Vademecum, Ligamentos, Bizarraz, Guru eta Pajarua (apur bat berandu etorri da, baina umeari bularra ematen egon denez barkatzen diogu). Jefia Torrekua parian jaso dogu. Beraz, KKTeko 8 kide elkartu gara aspaldiko partez nahiz eta zirimiriak treguarik ez eman goiz guztian. Nahiz eta euria egin jendea ez da rajatu. Eitzagararte nahiko azkar eraman gaituzte Guruak eta Ligamentosek, baina hortik aurrera lagun moduan joan gara Santa Mariñazahar arte, aldapa gora oinez eta lauan korrika. Santa Mariñazaharretik Erdellara lasai jeitsi gara eta oinez igo dugu. Erdellan L5ok argazkia atera du bere super mobil-argazkikamara-bideokamara-gps-arekin (argazkiak bidaltzen badizkit igoko ditut) eta aurrera. Erdellako jeitsiera nahiko irristakor zegoen baina erorketarik gabe Intxortaruntz abiatu gara. Intxortako igoeran "los 4 horrores" egiteko planaz hitzegiten joan gara eta tontorrera heldu aurreko bide gurutzean Guru, L5 eta Vademecum-ek etxerako bidea hartu dute. Besteok, planeatutako moduan Intxortatik San Asensiora jeitsi gara, handik Elgetara eta ondoren Karabieta gainetik Azkonabitzara. Azkonabitzatik Galdaramiñora (igoerako 1 edizioan igo zen aldetik). Galdaramiñotik Topinburura (atzokoak baino gutxiago ezin ginan izan). Topinburun Pajarua, Bizarraz eta Ligamentos Azitain aldera jeitsi dira eta Jefia eta biok Unbera eta etxera. Gaurkoan ez da erreportai fotografikoarik egon eguraldiak horretarako ez duelako gehiegi lagundu. Bueno, ba hau izanda gaurko kronika. Gora-behera askorik gabe joan da, baina gustora egindako entrenamenduaz!! Hori bai, uste dut Ligamentosek idatzi behar duela beraiek nola bukatu duten!!


Tiempo: 03:53:21
Tiempo en movimiento: 03:35:22
Distancia: 29.52 km
Altura ganada: 1,395 m
Velocidad media: 7.6 km/h
Ritmo medio: 07:54 min/km
Altura ganada: 1,395 m
Altura perdida: 1,392 m
Altura mínima: 128 m
Altura máxima: 724 m



1 IRUZKIN · COMENTARIO:

IÑAKI dijo...

Egun on denori

Como ya habeis podido observar, no me gusta mucho escribir, pero después del ultimatum que me dio el jefe el domingo y tras pediros perdón por mi nula aportación al blog, aqui os cuento nuestras penurias hasta llegar a casa el domingo desde Topinburu. Según empezamos a bajar, ya me di cuenta que no había sido una buena elección, ya que, aparte de la paliza que llevabamos,"casi" no habia barro, y eso que en cada charco que caiamos, Bizarraz decía que ya era el último (mentira).
Bueno, no me voy a extender mucho, al final llegamos totalmente sucios y después de dejar a Juanjo en casa, Pajarua y yo nos metimos debajo de una fuente para que nos dejaran entrar en casa