Asteazkenean (apirilak 13) KORRIKA 17 Eibartik pasatu zen eta KKT taldeko "KORRIKALAKARI" batzuk korrika egin genuen Eibartik Ixuararte (eta beste askok ere gustora parte hartuko zuten baina... ezin). Dena dela, "mugarik gabeko erreportariak" han egon ginen momentu hori jaso eta zuei eskaintzeko. Material gutxi eta nahiko eskasa eskuratu genuen, baina montajetxo txukuna atera da. Ba hori, L5, Ligamentos, Zuzendari Teknikua, Edu Txirrindulari, Matxinsalto Txikia, Txino, Remerua... elkartu ginen Arraten gora. Denok pentsatzen genuen lasai-lasai eta 3-4 katuk egingo genuela Ixuararteko igoera, baina jendea animatua eta indartsu zegoen eta 40 bat lagun iritsiko ginen Ixuararte (eta erritmo politean). Ixuan argazki ofiziala atera eta lasai-lasai ilargi betearen argipean astebururako eta hurrengo hilabeteetarako planak egiten jeitsi ginen. Behean berriro txatxareo piskat (badakizue, betikoa, emakumeetaz, sexuaz, etab hitzegin, beti ez dugu zapatilla, entrenamendu eta karreretaz hitzegiten) eta hamaikak eta laurden inguruan etxean.
Oraingoan ez dago ez desnibelii, ez batazbestekorik, ezta ibilbidea. Frikiak gara baina ez hainbeste!!
Hemen daukazue montajetxoa, ea KKTeko "KORRIKALAKARIOI" gustatzen zaizuen!!
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
5 IRUZKIN · COMENTARIO:
Aupa korrikalari eta Euskalakariak!! Aupa Edu!!!!!:-)
Oso ondo Igor, estas a todas! Sarrera polita.
joder ke makina! benetan ez zela erreza erreportairik egitea eta izugarri gustatu jat, batez ere bideoa, eskerrik asko! eta bai noski, zorionak.
Sobratuta zihoan Igor, bideoa grabatzeko aurrera ta atzera ibili bait zen. Oso polita.
Aupa Amagoia!! zu ere sobratuta ibili zinala testigoa eramaten entzun dut :-)
Publicar un comentario