viernes, 10 de febrero de 2012

IGANDEKO IRTEERA

Jarrai dezagun entrenamenduen martxarekin. Oraingoan iganderako plan proposatzen dut. Joan zen astean 6 ordutakoa bota genuen eta igande honetarako antzekoa proposatzen dut. Eibar (Corte Inglesean) - Urko - Mendibil - Iturriza - Markina - Akarregi ( hemen Igorrek agian Larruskainetik Ierako bariantea proposatuko du) - Urkaregi - Kalamua - Eibar. Antzeko ibilbidea egina dugu, eta hurrengo lasterbidean ikus daiteke:
http://kalamuakorrikalaritaldea.blogspot.com/2011/03/eibar-urko-mendibil-iturrieta-markina.html
Ibilbide hau 5-6 ordutan egiteko asmoarekin. Moztu beharko balitzateke Iturrizatikan Etxeberrira jeitsi daiteke eta zuzenean Kalamuara igo. Ibilbidea erritmo lasaiean, gehiena oinez egiteko asmoarekin. Irteera goizeko 6etan Corte Ingleseko sarrean. Joateko asmoa duenak blogean adierazi dezala, goizeko 6etan bakarrik irtetzeak alpergura ematen du eta.
Txintxuak izan.

4 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Ba alpergura alde batera utzi beharko duzu. Travel puntuak lortu ditut eta apuntatzen naiz!! No te libras!! Iganderarte!!

santi dijo...

Yo voy a Deba por el monte que juega Ibon a la tarde , la semana que viene hablamos .

santi dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
IGOR AZURMENDI dijo...

Zigor ere badator!!