Ikusita batzuk topera dabiltzala (karrerak, greba egunetan entrenatzen, entrenamendu gurutzatuak egiten...) astebururako nire plana zein den idatziko dizuet, norbaiti ongi badatorkio (batzuk bere "personal trainer"-arekin hitzegin beharko dute, agian ez zaie komeni eta!!) edo gogoa badauka apuntatzeko!!
LARUNBATA:
Nire asmoa aurreko larunbatean hasitako Eibarko bira bukatzea da, baina Marta lanera joan aurretik egin behar dudanez goiz irten behar naiz 8:45etan etxean egoteko. Beraz, 5:45etan Ibarkurutzen (4Kños-en) geratu gaitezke Azitain-Arrate-Azketa-Akondia-Kalamua-Ixua-Urko egiteko. Nik uste dut 3 ordutan egiteko gai izango garela!!
IGANDEA:
"Carrerista" buelta (3 ordu). Ordua eta tokia: 7:30/8:00 (eguna argitzen duenean) Ibarkurutzen (4Kños). Ibilbidea: Eibar-Mendaro-Lastur-Itziar-Deba-Mutriku-Kalbario-Mendaro-Eibar
Ba hori, norbait animatzen bada idatzi!!
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
7 IRUZKIN · COMENTARIO:
Ni agertuko nahiz baina ni luzeago egingo dut, Urkotik Oizera eta gero etxera. Aio
Aste honetan txispa entrenatzea tokatzen zaizu? Txispa hanketan, txispa luman, ederto. zuk badakizu "por sensaciones" entrenatzen dudala eta sentzazioak larunbatean 5.45tan Kuatro kañosen egoteko agintzen didate. Igandean bizikletan ibiltzeko asmua dut baina ordutegia eta ibilbidea gogor xamarrak iruditzen zaizkit. Martxoa izateko ez da larregi? Igandekoa larunbatean zehaztuko dugu. Zure entrenatzailea ere "por sensaciones" dirudi dagoela entrenatzen eta serio hartu du "4 horrores"ko lasterketa. Agian etsaia etxean bilatu behar duzu...
Txintxuak izan.
Nik ere iturrixan egongo naiz eta gero ikusi beharko.
Igandekoa gogorregia ez esateko gogor zamarra iruditzen zait, 2 aste besterik ez daramatzadalako bizikletaz ibiltzen.
...eta expertoei: honekin Apuko extrema amaitzeko gai izango nintzateke? Apuntatzeko zelatan mago eta ;)
Yo tambien voy a estar alli a la hora y luego hablaremos de como alargar el recorrido . SALUDOS
Kaixo, ni ere 2 lasterketan parte hartuko dut, eta proposamen bat nahi dizuet egin
Larunbateko sailkapena eta denbora kontuan hartuta igandeko irtera antolatu, denbora kaskarrena duakanak lehenengo irten goiz-goiz eta horrela denok jarraian larunbateko sailkapenari begira, ni saituko naiz larunbaean denbora ona egitea eta igandean 10etan irten
HAN IE
Oinguan ni be noia.
Uno que falla,me piro para las tierras del Cid.Aprovechare para hacer entrenos psicologicos(o sea,largas rectas trazadas con escuadra y cartabon).Nos vemos a la vuelta.Ser buenos.
Publicar un comentario