sábado, 10 de marzo de 2012

Eibar-Kalamua-Arnoate-Kalbario-Deba-Otarre-Madarixa-Elgoibar-Eibar

PERFILA


Distancia recorrida: 53,16 kilómetros
Altitud min: -4 metros, max: 767 metros
Desnivel acum. subiendo: 3.468 metros, bajando: 3.468 metros
Grado de dificultad: skill Moderado
Tiempo: 8 horas 21 minutos
Fecha: marzo 10, 2012
Finaliza en el punto de partida (circular):
Coordenadas: 4800
IBILBIDEA

Gaur ere, goizeko seiretan , fin-fin, Kuatrokañosen geunden Natxo, Zigor, Aitor, Iñaki eta ni. Ibilbidearen inguruan blogean hasi bazen saltsa, ibilbide desberdinak agertuz, goizeko seietan dena hankaz gora bota dut eta beste ibilbide osagarria proposatu diet: Eibar-Deba-Eibar (kale egin dut eskiatzera eta saltsarako gogoa nuen). Zein ibilbide egin ibilian erabakiko genuela eta Matsaritik ekinari hasiera eman diogu. Ilunetan Usartsaraino eta handik Kalamua aldera egusenti zoragarria disfrutatzen. Bertan argazki batzuk atera eta Hiru Iturrira, jeitsiera labainkorra eta lokaztua. Urkaregirako jeitsiera ere, guztiz irristakorra eta lokatzez betea, Zigorri zapatilla basatzian geratu zaio eta kostatu zaigu ateratzea. Arnoatera erdi korrika erdi oinez, martxa ederrean. Zerbait aurrerago, Natxok, ikusita zein polita geratu zaion zapatilla lokatzez betea Zigorri, berdina egin behar. Han ibili gara zapatilla arrantzaten. Hasi dira gure tripak zaratak ataratzen eta azkartu gara Kalbarixora heltzeko lehenengo abituallamientoa egiteko, eguzkitan, epel-epeletan. Urdaila goxotu eta Debara, batzuentzat bide erdia, Aitor bertan gelditu da eta trena hartuta Eibarrera hamabietarako pintxo-pintxo prest egon behar zelako. Besteok bide berriak esploratzera eta beste aldetik Eibar aldera. Egia esan eta Iñaki praka motzekin etorri dela ikusirik ez dut itxitako edo bide zikinik aurkitu, lastima. Debatik gora, Lasturrera doan kanala hartu dugu eta kanal erdia egin ondoren Lasturko bidera atera gara Otarrerako bidea hartzeko. Otarre eta Gaintxipiko arteko lepoan 2. abituallamiento eta banaketa, Natxo eta Zigor Mendaro aldera trena hartzeko (Zigorrek semeari titia ematera eta Natxo nahiko eginda. Kontuan izanda bigarren irteera duela, jarraitzen badu progresio honekin, uztailean Tarifa-Irun lasterketan izena eman beharko du), Iñaki eta ni Otarre aldera. Otarretik Madarixara eta Azkaratera. Irukurutzetara igotzeko asmorik ez genuenez karretera eta zemento bidetik Elgoibar aldera (egia esan behar badut, gaurko irteerarako zoru mixtoa nuen planifikatuta: erdi mendia, erdi asfaltoa, oinak gogortzeko. Jakintsuak planifikatzen duzue aspektu hau?). Elgoibarren dilema: trenari itxaron (25 minutu), edo bidegorritik Eibarrera jarraitu. Zalantzarik egon dela uste duzue? Bat ere ez. Naiz eta alarma gorriak piztu (bikien eta tibialen abisuak) beti aurrera. Azkenean 2.30etan Eibarren, garaiz bronkak jasotzeko eta bazkariak prestatzeko. Orakuloari pare bat galdera: ongi gaude entrenatzen? Irteeretan asfalto gehiago sartu beharko genuke? Zuen "argia"ren zai gelditzen naiz.
Txintxuak izan.

3 IRUZKIN · COMENTARIO:

santi dijo...

Menuda pedazo de vuelta , menos mal que iba a ser hasta Saturraran que sino apareceis en Tarifa sin esperar mas tiempo . Hay que dar la bienvenida a L5 y que como siga asi va a tener que ir a entrenar con Oiana y Kilian porque los demas le vamos a mandar a tomar por saco
Enhorabuena a todos y a pensar la vuelta del finde que viene que voy a poder ir porque Ibon juega a las 4,50 el sabado que viene . SALUDOS

IGOR AZURMENDI dijo...

Lasai Zuzendari, "de p.. madre" zabiltza entrenatzen eta!! Ea dakidana martxa honetan uztailera iritsiko zarenik!! Eta zure mutila ez dakit, neria behintzat "neurrian" ari da eta!! Hori bai, erreportajea borobiltzea falta zaizue!!
Ikusita asteburu honetan egurra jasota zaudetela hurrengo larunbatean egurra ematen saiatu beharko naiz!! Nire proposamena hurrengo larunbatean 50km "gogor" (8-9 ordu inguru) egitea da. Egokia deritzozu? Agian gehiegi izango da uztailera ondo iristeko? Edo bestela "asfaltoz" egin dezakegu Debara joan-etorria!!

IÑAKI dijo...

Tu "txabal" lo que se dice andar, anda de cine, pero todavía tiene que aprender mucho de su maestro.El domingo ya trajo su cámara (aunque sin bateria)y luego ya le enseñamos nosotros a atarse bien la zapatilla.

Lo que le tienes bien eseñao es que no se tiene que quedar solo con el "enemigo" y por eso prefirió acompañarle a Natxo hasta Mendaro.

Lo de este sábado, no lo tengo muy claro, ya que tengo la "travel" con menos puntos que el kilimón, aunque si la propuesta es buena, quìen sabe si podré escparme.

Pero el entreno perfecto para las ultra no era hacer una larga al mes y luego competir mucho hasta junio??