lunes, 30 de diciembre de 2013

URTEKO ERREPASO PERTSONALA

Urteko azken egun hauek aproposak dira aurreko hilabeteetako hausnarketa edo erreflexioa egiteko eta hurrengoetarako helburuak, nahiak...zehazteko. Aurreko egun batean urtean zehar ateratako argazki eta grabatutako bideoak gainbegiratzen nengoela urteko momenturik politenekin (behintzat bideo bidez edo argazki bidez gordeta ditudanak) bideotxo bat egitea pentsatu nuen. Ea gustatzen zaizuen!!
Horretaz aparte, azken bazkarian hurrengo urterako helburuak etab. "aktan" jaso genituen. Nire partetik trantsizio urte bezala hartuko dut, dakizuen bezala aurten loteria tokatu zaigu eta... (Laia). Trantsizio komilla artean, Altitoy-n Guruari jarraitzeko moduan egon beharko bainaiz eta udazkenean Donostiko maratoian nere marka ea hobetzen dudan.
Esan dezaket aurten ziklo bat bukatu dudala. Azken sei urte hauetako balantzea eginez gero, suerte haundia eduki dudala pentsatzen dut, patuak (destino) hala nahi izan duelako edo... 2008an Guru eta Zuzendariarekin Hiru Haundiak eginez debutatu nuen, eta azken sei urteetan denetik egiteko aukera izan dut, lasterketa laburrak eta luzeak, mendikoak eta asfaltokoak, eskia (fondo klasiko, fondo skating, trabesia), bizikleta (Tourmalet, Larrau...), pikniktrailak, afari-bazkari-parrandak eta asteburuetako "kedadak" ahaztu gabe. Eta nola ez, KKT!! Bloga, bideoak, argazkiak, kronikak, komentarioak, puñaladak... saltsa ez da falta behintzat. Zer gehiago nahi dugu? Lasterketa ugari egiteko aukera izan dut, nahi beste sufrituz, baina gehiago gozatuz. Zerrenda luzea da. Apuko, Hiru Haundiak eta Ehunmilak 2 aldiz egiteko aukera izan dut. Goierriko Bi Haundiak, Anetoko 2 Aurpegiak, Gasteizko 10 Mendiak, Leitza, Zegama-Aizkorri, Soplauko Maratoia eta Galarleiz behin, eta Donostiko Maratoia 3 aldiz bukatuta. Gustora egoteko modukoa! Urte hauetan jende asko ezagutzeko aukera izan dut, momentu berezi asko bizi izan ditugularik. Ikasi ere, asko ikasi dut: entrenamendu, elikadura, hidratazio, material, ibilbide, estrategia, etabarrez; eta ikasten jarraitzeko asmoa daukat, pentsatzen baitut egunero ikasten dela zerbait!!
Eta hurrengo urtetik aurrera zer? Ba askotan pentsatu izan dut gehien asetu izan nauten lasterketak luzeak izan direla (edo behintzat oroitzapen onenak beraienak ditut) eta egunotan egitea gustatuko litzaidakeen lasterketen zerrenda moduko bat egiten egon naiz, eta hurrengo zikloan egiteko aukerak ditudan!! Zerrenda horretan, nola ez, Ultrak dira nagusi, eta ez nolanahikoak gainera!! UTMB, Travesera, Grand Raid de los Pirineos eta Andorrako Ronda de las Cimas dira gogokoenak. Badakizue, "el sueño no es luchar por los éxitos, el éxito está en luchar por los sueños". Gogora etorri zait duela urte dexenteko pelikula (Barrio) batetako une bat, Madrileko langile auzo bateko ume batzuk parkean daude jolasean, eta batek bere ametsak zeintzuk diren kontatzen du besteek entzuten dioten bitartean. Bukatzen duenean beste bati esaten dio: "...y tú, con que sueñas?" Ba badakizue, urte sasoi hau amets egiteko une egokia da. Ea hurrengo urtean osasunak guztioi errespetatzen digun, beste guztia erraza da eta!! KKTeroak hor dauzen bitartean "saltsa" ez da faltako!
URTE BERRI ON 
GUZTIOI 

5 IRUZKIN · COMENTARIO:

lameiras dijo...

ostia el duo plaentxi!!!
Que grande igor, viendo esto me doy cuenta lo afortunados que somos.
Un video muy guapo! y un año completo, zorionak!!

Javi Aldai dijo...

Irakurritakoak eta ikusitakoak hitzik gabe utzi nau. Bakarrik zera esan dezaket: ohore bat dela KKTko kide izatea eta taldean halako lagunak izatea.

iosu dijo...

Nire aldetik oso gutxi daukat ezateko.
Eskerrik Asko eta Zuzendariak ezaten duen bezela ohore bat dela horreko lagunak izatea.
HAN IE

Unknown dijo...

Itzela Igor. Benetan be plazerra bideo hau ikustie. Nilako nobato batentzat urte zoragarri bat ixen da. Ia Igor lako suertie daukotan hurrengo urtietan.

Ia bideo, argazki, erreportai, etb.... batez ere esperientzi onez beteta daudezan hurrengo urteak. Ia zulako suertie daukoten, lehenengo nobato urtie zoragarrixe izen da, millesker danori.

Laster arte KKT-roak!! URTE BERRI ON!!

P.D.:Igor, nik ere urtea lasai egiteko asmoa daukat, baina Cavalls del Vent tokatzen bazait seguraski preparatzen saiatuko naiz. Eta nola ez UTMB 2015.

ntxgarai dijo...

Ez dakit zelan baina hauxe pasatu zitzidan irakurri barik. Hala ere ez dot uste berandu izatea 'nagusixek' komentatu dutenarekin erabat adoz nagoela baita ere beti bezala eskerrak, eskerrak,... mila esker zuri eemateko.