Nire lehenengo abentura
Ultra-trail munduan 2012ko Ekainean izan zen, lehenengo aldiz Hiru Handiak
eginaz. Benetan be esperientzia aberasgarria eta errepikagarria. Horregaitik
eta batez ere, bizkaitar burugogor bat izanik, mundu hontan gehiago sakontzeko
gogoa piztu zitzaidan. Eta Bilbainada bat jarri nuen hurrengo urteko
helburutzat, nada más ni menos que… Ehun Millak 2013. Behin helmuga non zegoen
jakinik, bertara heltzeko pausoak finkatu behar nituen. Lehendabizi, ze
entrenamiento mota egin behar ziren jakin eta ea posible nuen horrenbeste
denbora libre lortzea. Lagun baten bitartez esfuertzo proba egin eta
entrenamentu fidagarri batzuk lortu nituen Abendu hasieran. Behin lehengo koxka
gainditurik, hurrengoa ekipamendu basikoa erostea (erropa, oinetako, …) eta
batez ere, plantilla personalizatuak lortzea horrenbeste Km-ko abentura honek
gorputzari kalte gehiegi ez egiteko. Hauek ere, kuadrillako baten bitartez
lortu nituen. Puntu hontatik aurrera, “ a la aventura”….. mendiz mendi
kilometroak pillatzera.
Nirelako Markinar
batentzat Eibarreko inguruak ezezagunak izanik, Abendu hasieran mendi buelta
txiki batzuk emoten hasi nintzen “en plan autista”, un pelín aburrido baina
egin beharra zegoen. Eskerrak irteera horietako batean Eibartar batek gonbite
egin zidan berarekin eta mendi-friki-sale batzuekin mendi irteera batera joateko.
Nik badaezpada galdetu nion ea beste hoiek nortzuk ziren edo zer egiten zuten.
Erantzuna: “begiratu KKT (Kalamu Korrikalari Taldea) blog-a”. Momentu hura izan
zen izen hau lehen aldiz entzun nuena. Arratsaldean bertan interneten sartu eta
KKT-ren bloga ikuskatzen aritu nintzen. Lehenengo impresioa? “Vaya panda de
frikis…. Estos me van a dar pal pelo….que miedooooorrr”. Baina bueno, gutxienez
alegindu beharko da eta hor joan ginen Abenduko azkenengo astean.
Lehenengo irteera,
Azitaindik Kalamura igoera, hemen ikusi nuen nortzuk ziren “los picones” eta
“los lasais” (ni bezala) eta bakoitzak dituen moteak: Lobo gris= Guru,
Zuzendari-Biotipo, Remerua, L5-Justu Xamar, Ligamentos, JR, Matxinsalto txikia,
Maitxia, Kiribil, Lameiras, ....(no cito más porque si no.... vaya cuadrilla
más larga...en el blog están todos). 2013 bukaeran berdin jarraitzen dute
gauzek, jajajaj. Gogorra egin zitzaidan igoera eta irteera osoa baina oso rollo
ona zegoela iruditu zitzaidan eta eurekin beste irteeraren batera joateko
animatu nintzen.
Piknitrail Eibar inguruetatik
2013 Urtea hasi eta aurretik
dauden larunbat goizak eta igandeak zain ditut. Eskerrak zapatu edo domeka edo
batzuetan, bietan KKTrekin joateko aukera izan dudan. 2012 Abendurarte Markina
eta Arrasateko inguruak ezagutzen nituen soilik baina Piknitraileri esker
Eibarko inguruak eta haratagokoak ere nahiko ongi ezagutzeko aukera eman bait didate.
Aldi berean, KKT taldea eta bertako partaideak pixkanaka ezagutzeko bidea ere
izan da. Eta nola ez, neure burua eta gorputza ze mailatan dagoen ikusteko.
Kilo batzuk sobera ditudala ziur,jajajja, gabonetako oporretan tripa ondo bete
nuen urte berrian zehar gutxiago jan beharko bait da....
Urteko hasierako
hillabeteak, naiz eta eguraldiak askotan ez lagundu, oso erraz joan ziren
hainbat irteera ezberdiñei esker, hemen gogoratzen naizen batzuk (Copy-Paste
del blog, con permiso, jajaj):
IBILBIDEA.
Eibar-Kalamua-San Pedro-Eibar-Topinburu-Galdaramino-Aixola-Eibar. Irteera: 7:00
eta aurretik 5-6 ordu 35 Kilometro egiteko gutxi gora behera. Teknika: Oinez
bastoiekin, eta aldizka trote pixka bat
Urtarrilak 30, IGANDERAKO
PLANA
IBILBIDEA:
Untzaga-Eitzaga-Mariñazar-Erdella-Intxorta-Elgeta-Karabieta-Eibar Irteera: 7:00
eta 12ak orduko etxean egoteko helburuarekin, toma esa. ERRITMOA: xuabe-xuabe,
igoeretan "tecnica de bastones" landuko dugu eta lauan eta
jeitsieretan "trote ritmo ehunmilak"
Otsailak 13, ELURRA
TRAIL
Amañan gora egindako
ibilbidearen 30 km-tan lagun izan genuen alfonbra txuria zapaltzen hasi ginen.
Amañako bariante gainetik Ermuko eskonbrerara-Lindari-Elorreta-Trabakua-Zengotita
gainera-Zengotita auzora-Areitio-Eitzaga-Eetxera. Igorrek idatzi zuen bezala,
esperientziaZoragarria!! Gogorra baina gogoratzeko modukoa!! 30 km-tik ia denak
elur gainean!!
Martxoak 10, EIBARKO
ITZULIA
Irteera hau izan zen
"punto de inflexión". Ordurarte nahiko ondo eutzi nien irteerako
erritmoei baina egun hontan gogorregi hasi nintzen lehenengoei jarraika. Bide
erdia egin ostean etxera joatea erabaki nuen. Gorputzak orduantxe esan zidan
nire motorrak xuabe xuabe berotu behar duela eta bukaeran, nahi eta hal
izanezkero egurra eman. Lección aprendida!!! KKT-roak me dieron pal pelo.
Martxoak 16, INVERNAL IRUKURUTZETA
Aurreko asteko lekzioa ongi ikasita beste sorpresa bat ere jaso nuen. KKT partaideak mortalak direla ikusi nuen, nahiz eta aurreko astean hori ez iruditu, jajaj
Hainbat asteburu eta
kilometro pillatu ditut kondizio ezberdiñetan: edurra, lokatza, hotza,....
sufrimentu momentuak erritmo aldaketa eta gora-behera handiengatik baina
irteera denetan aldatzen izan ez den gauza KKT-ko partaideen arteko giro edar
eta kutsagarria.
Iada kilometro eta gora-behera
batzuk pillatuta hanketan eta lehenengo proba serioa gerturatzen doanez, Apuko
Extrem, deskantsu pixkat hartzea erabakitzen dut. Aste Santutan
"Alikante-break", euritan eta hotzetan egin beharreko piknitrail
luzeak alde batera utzi eta gorputza errekuperatzera. A zer lako aldaketa
gogorra: lo dexente egin eta "hidratoz de karbono" pilla bat sartu
nituen biltegian "paella valenciana" eta "crep de chocolate con
platano" janda. Hau gozamena...... guztiz indar berriturik Apukori aurre
egiteko gertu.
Apuko (2013-04-28)
Heldu zen eguna, lehenengo
lasterketa ofiziala eta gañera KKT-koekin. Ea nola erantzuten dugun, ridikulo
larregi egitea ez bait da komeni. Han joan giñen: Guru, Zuzendari, Remerua, L5-Justu
Xamar, Ligamentos, JR eta Matxinsalto txikia. Benetan be argazki edarra!!
Hiru Handiak gogorra egin
zitzaidala gogoan nuen baina Apukoko proba honek berriz gogoratu zidan
gorputzeko muskulu guztiak nun nituen. A zer nolako gora beherak.
Karrera guztian zehar
momentu txar bakarra izan nuen, Ubietamendi igotzen " el señor del
Mazok" kaixo esatera etorri zitzaidan. Bueno, mea culpa izan zela ere
aitortu behar dut. Igoera honen aurretik zegoen anoa gunean nahi aina pasta jan
nuen, tripa bete beterik. Eta Remeruak abixatu zidan ez jateko asko
bestela..... eta Remeruaren esanak egia biurtu ziren. Baina bueno, bukaeran jan
nuen pasta eskertu nuen zeren azkenengo aldatza "subí como un tiro"
jajajaj (prueba de ello está en el video).
Ahul une hau kenduta beste
karrera guztian gozatu edarra hartu nuen eta hare eta gehiago proba sentsazio
onekin bukatu izanagaitik. Hori bai, momenturik onenak, denok metara heldu eta
bakoitzak bere esperientziak elkar banatzeko une hori izan zen.
Behin lehenengo froga
serio gainditurik hurrengoaren billa!!!
10.000 Soplado (2013-05-17)
Lehenengo aldia izango da
100 Km baino gehiago dituen froga batera noala.
Hasera oso
desmotibagarria, eguraldi oso oso txarra. WhatsAppetik esaten duten bezala: "vais
al infierno de Apuko literalmente". Kaskabarra, hotza,
tximistak,.....gelditu gabe ostegun gau guztian zehar eta ostirala ere antzera.
Ostiral arratsaldean Urkizun geratzen naiz Lameiras, Unai? ( perdón no estoy
seguro del nombre) eta Raul. Bi furgonetetan Cabezón de la Sal-go lurretara
goaz.
Bidaia benetan ere
azkarra izan zen edo neri behintzat oso laburra egin zitzaidan zeren Raulek
hurrengo txarla-konferentzia eman zida: "Información privilegiada de cómo
mejorar el rendimiento del cuerpo y temas variados", jajaja. Tengo una
chuleta con todo lo comentado bien guardado,jajajaj. Eguraldiak ere hoberuntz
egin zuen Cabezón de la Sal-era urratu ahal, a zer lasaitua.
Cabezón de la Salera iritsi
eta kotxeentzako toki on bat hartu ostean dortsalaren bila joan gara. Argazkian
ikusten den bezala, giro bikaina, jendea gainezka.
Herriko giro eder hura
ikusi ostean, afaltzeko zerbait aurkitu (pizza edar bat) eta kotxeetara.
Bertan, Lameiras, Raul eta Unaik? kanpamendua montatu zuten bertan lo egiteko.
Prozesu hortan, el trio ciclistas bizikletei buruz hitzegiten zebiltzala ni
irteerarako gertatzen nenbillen. Batez ere Barcenas Mayor-eko anoa guneetan (
43 eta 87 km) utzi beharreko materiala ganoraz aukeratzen.
Irteteko momentua hurbiltzen
hasi zen eta bertara hurbiltzen hasi giñen. Gerturatu ahala musika gero eta
ozenago entzuten zen, bihotzaren ritmoa bezelaxe adrenalina nibelak ere goruntz.
Animatzaile mordo bat zegoen irteeraren inguruan korrikalariak animatu nahian.
150 mendizale batu giñen irteerako kartelaren inguruan, batzuk lasai lasai
hitzegiten, beste batzuk irribarrez, tentsio puntua ere nabari zitzaien...
baina guzti hori alde batera utzi genuen denok IBIO dantza ikusten, oso
xelebrea, jajaaj.
Dantza bukatu eta ai ai
ai,....lehenengo akatsa, Camela urik gabe.... irteerarako 2 minutu faltan
konturatu nintzen. Ziztu bizian taberna batera sartu eta betetzeko eskatu.
Eskerrak joan nintzen zeren lehenengo anoa gunea orduko egarria itota egongo
nitzen. Berriz ere adrenalina eta bihotz taupadak gora!!! eta rematatzeko, AC/DC
musika jarri zuten motorren reboluzioak are eta gorago joateko.
Hor goaz, artzaiak ardiei
irteera eman zien 23tan!!!
Dantzarien artetik pasa
eta ehun daka pertsonez osatutako pasillo batetik joan giñen herriko kaleetatik,
denak ohiuka eta animatzen. Momentu hortan esprintatzen genbizelako sentzazio
nuen... eta herritik urten bezain laster ritmoa moteldu nuen zeren aurretik
nahi aiña kilometro eta gora behera nituen indarrak uzteko: 126 kms //9000 m
etroko desnibel metatu positiboa, piknitrailetan ikasitako lekzioa praktikan
jarriaz.
Behin jendez gainezka
zeuden lehenengo 2 kilometroak pasata, benetako lasterketa hasi zen: Palo de
Santibánez igoera. Ongi argiztatuta zegoen bai igoera eta jeitsiera. Horrez
gain, ez zegoen lokats askorik orduan ba eskusarik ez dago, egurre!!.
Lehenengo igoera eta
jaitsiera aldapatxuak xuabe xuabe egin eta Ruentera heldu naiz. Hemen,
adrenalinak berriz ere gorantz egin du. Bertara heldu orduko jenderen zaratak
eta animoak entzuten ziren, baina ez nintzena imaginatzen hurrengoa. 300 bat
metroko pasillo eztu eztu bat osatu zuten bertan bildu zirenek eta korrikalari
guztiak bertatik pasatzen ziren banan banan. A zer nolako subidoai, ez gel ez
dopin ez beste ezelako ezerk ez du horrelako indarrik ematen. Iñoiz ez det bizi
izan holakorik. Goizaldeko orduetan jende pilla bat deneri animatzen, ez
ohiuekin soilik baizik eta besarkatzen, ikutuekin, ... hitzekin ezin azaldu,
bizi beharra dago.
Gorputza eta animoak
zerutik, Uciedaruntz noa beste 3 korrikalarikin. Gorputza izerdi patxetan joan
arren giroa oso hotza da eta horregaitik danok goaz ondo jantzita. Gutxienez,
euririk ez du ari eta ezin kexatu.
Gaua giro lasaian eta
frontalaren argiak erakuzten diguna ikusiaz, tita batean heldu gara Uciedako anoa
gunera, lehenengoa. Goizaldeko orduetan heldu gara, baina bertan ere jende
mordoxka dago animatzeko eta laguntzeko prest, arrigarria. Ez dakit nork duen
meritu gehiago, guk edo eurak... nik behintzat asko eskertzen diet emandako
animoak eta laguntza.
Hurrengo txanpa, Moral
ermitararteko igoera luzeari aurre egitea eta Barcenara (43Km) heltzea erropak
aldatzeko. Tramo guzti hau Katalan batekin egin det kontu kontari eta noizean
behin agertzen zen Itargi edarra eta bera inguratzen zuten izartxoak ikusiaz.
Non gindoazan konturatu orduko Barcena Mayorren erropak aldatzen gaude.
Lehenengo balorazioa,
nola daukat gorputza? erantzuna: ongi eta gustura gañera. Erropa berriak jarri
eta nire adiskide Katalanarekin aurrera, fuentes gaillurra da hurrengo
helburua. Hemendik aurrera beste 4kote batekin egin dugu zati edar bat. Elkarri
kontatu nortzuk garen eta bakoitzaren sentzazio eta esperientziak elkar
banatzen. Piknitraila ematen du honek, jajaja.
Fuenteseko gaillurra
denok igoten dugu aldi berean baina aurpegietan ikusten da indarrez ez goazela
denok berdin. Beheranzkoan nire adiskide Katalana atzean geratzen da, gemeloak
justu xamar. Hemendik aurrerako zatia bakarrik egin nuen jendea aurreratzen,
sentzasio oso onak bait nituen.
Bat batean gogoratu
nintzen Zigorrek esan zidana astean zehar; Colsan egongo zela asteburu hortan
eta nahi banuen lagunduko zidala azkenengo tramoa egiten. Gogoratu bezain
laster deitu nion ea Colsan zegoen. Baiezkoa eman zidan eta ziztu bizian
berarengana.
Heldu eta hor nuen Zigor
prest falta zitzaidan bidea egiteko. Horrez gain, edari eta jatekoa nahi aina
eskeintzen. Ni lotsaturik zerbait hartu behar
bestela.... jajajj Milesker Zigor and Family!!!
Ordurarte nahiko jateko eta erateko ez
baziguten eman, Los Tojosen, emakume kuadrilla batek soziedade txiki bat
jatekoz eta edatekoz gain zituzten bertako mahai guztiak. Buffet 5 estrellas!!! Txapo, honek bai honek
meritxue!!! Tripa ondo ondo bete eta Barcenas Mayorrera berriz. Iada hankak
kargatzen zijoazen baina nahiko sentsazio onak. Gainera, orain ez daukat
eskusarik Zigorrekin: Coach, personal trainer, liebre, guía turística,
sirviente...., vaya cTxollo!!!
Heldu gara Barcenas Mayor-era,
85 Km eginak. Azkenengo aldiz erropa zikuak jantzi, zerbait jan eta zapatillak
aldatuta, azkenengo atala egitera. Moral tontorra igotzeari ekin diogu denbora
asko galdu gabe. Bide edo bueno... bidezidor batetik goaz non mendiko ur HOTZ
guztiak datozen goitik behera. Oñetakoak buzti buzti eta hankak erdi izoztuta
aurrera. Igoera nahiko txukun Zigorren atzetik baina behin lautadak hasi eta
gero beheruntz gaizki. Bietz lodiak min ematen hasi zitzaizkidan, kaka zaharra.
Sportiva berriak gutxiegi erabilita edukitzearren izango zela pentsa nik baina
iada ez zegoen konponbiderik. Orduan ba, miñari eutsi eta Zigorren animo eta laguntzarekin
bukaerararte.
Hemendik aurrera beste
lasterketa batzuetako korrikalari edo partaideekin bat egin genuen. Hemen
Zigorrek bere autoritatea erakusten du jendeari bidea libre uzteko esanez. Esto
es un Txollo!!! bide guztian zehar ez nintzen arduratu jendeari pasatzeko tokia
eskatzeaz, burukomin bat gutxiago. Gainera, aldez aurretik esaten zidan zer
zetorren; goruntzko aldatza, beheruntz, lautada, pista, lokatsa,..... aldez
aurretik mentalizatuta nengoen zer zetorren. Horrela edonork egin dezake.
La Cotera-ko anoa gunean pixkaten
biatzak atera eta uffffffff, a zer gozamena. Kaltzetinak kendu ere ez ditut
egiten zeren ez det nahi jakin zelan daueden, hobeto bukaeran ikusi. Indarrak
batu, oñetakoak jarri ( a zer miña) eta hurrengo altxorra Toral tontorrean
aurkitu dut. Pistaz pista noa Zigorren atzetik, gorputza ondo baina mekauen
batean biatzetako miña ahaztu nahiean. Ala nola heldu gara azkenengo igoerara, han
dagoToral. Gogotxu ekin diot azkenengo igoera honi zeren gorunzkoan ez det
miñik nabaritzen. Toma toma toma, goian nago!! azkenengo mendi txanpa Santa
Luciako errepiderarte.
Mendian goitik behera deseroso
noa baina jakinik gutxi falta dela haginak eztutu eta Zigorren atzetik
txakurrak bezala. Haginak, biatzak eta hankak ere apurtu ditut ia azkenengo 400
metroko zementozko bidean bajatzen, a zer nolako sufrimenduaaaaa. Baina bueno,
hau ere pasa dugu eta orain lautada edar bat gosatzeko Zigorrekin batera.
Baina
kakazaharra, 2 korrikalari ikusten ditut 200-300 metro atzerago eta ezin utzi
pasa diezaguten (bai bai, "los lasais" izatetik "los
picones" bihurtu nintzen azkenengo kilometrotan). Berriz ere haginak
eztutu eta helmugararte daukadan guztia ematen.
Kostata baina metara
heldu naiz 18 ordu eta 22 minitu beranduago, a zer poza eta lasaitua. Heldu
bezain laster, lurrean etzan eta oinetakoak kendu ditu. Biatz lodi biak beltz bletz
ditut (Abendurarte ez zaizkit guztiz osatu) eta oso minbera.
Helmugan, gurasoak ditut zain, afaltzeko
Markinan egon beharra bait daukat. Ez
dit eman denborarik behar bezala eskerrak emateko Zigorrei batez ere, baina
baita Raul, Lameiras eta Unairi ere, MILLESKER!!!
Froga hau bukatuta, ehun
Millak bukatzeko esperantza gehiago neukan, motibazioa gero eta gorago. Aste
bat geldi egon nintzen beatzak pixkat errekuperatzeko. Trote pixkat egiten hasi
eta belaunak min ematen zidala konturatu nintzen, ezin nuen korrika gustura
egin. Pare bat egun gehiago itxaron eta hurrengo irteeran ere ezin korrika egin.
Txarrena etorri zitzaidan burura: meniskoa!! Orain dela 10 urte operatu nintzen
eta berriz ere ate joka nuela pentsatu nuen. Duda alde batera izteko erresonantzia
bat egin nuen al zen azkarrean eta SORPRESA!!!
Traumatologoaren
diagnostikoa: meniskoa ondo baina tendinitis fuerte. Hillabeteko
rehabilitazioa….
EHUN MILLAK PIKUTARA……alde
ona ikusi behar gauza guztiei, “Más dedicación a la patrocinadora” hurrengo hillabetean
zehar gurasoak izateko bait gara.
Ehun Millak eta Semearen jaiotza
Ekain guztia
rehabilitazioan pasa nuen, egunero 1h-1h30min. Oso gogorra egin zitzaidan urte
guztian horrenbeste esfuertzo egin ondoren horrela bukatzea. Urteko helburu
garrantzitxuenera ezin heldu ezta atal bat egiteko besteei laguntzen.
Eskerrak Ehun Millaken
irteera egunean bertan gure semea jaio zen eta horrek pena guztiak alde batera
uzten erraztu zidan. A zer nolako experientzia, BAKARRA, ez dago holakorik ez??
zer esango dizuet hortatik pasa zaretenoi....
WhatsApp bidez jarraitu
nuen ahal nuen guztia eta gero Blog-eko kritika irakurri umea eskuetan nuela. A
zer nolako enbidia.... pena da baina egongo dira beste aukera batzuk ez??
baiezkotan nago.
Baina, como buen
Bizkaino, tenía un as bajo la manga, jajaja. Urteko esfuertzo danak ezin ziren
horrela bukatu eta neure buruari erregalotxo bat eman behar nion: CCC 2013,
Chamonix.
5 IRUZKIN · COMENTARIO:
Oso ona, Markiñe!! Eskertzen dira halako kronikak!! oso gustora irakurri dot. Zorionak!!
Joe! Hau da idazteko maila! Protesiak egiten halako abilidadea baduzu mokorrerako pare bat eskatuko dizkizut!
Ni irakaslea nahiz baina nolako idatziak idazteko gai zareten ikusita masailak gorritzen dizkidazue. Ez dakit hurrengoan kronikak idazten ausartuko naizen.
Nik ere gogoratzen dut ezagutu zintudan eguna: goizeko 7ak edo zortzirak, eskola Armeriko atarian, ilun eta euria barra-barra. Peligroso! presentaziñorako halako eguna aukeratu badu ez dek izango hanka-motza. Ea noiz hasten garen berriro picnic-trailetan.
Aspaldi ez dotela idatzi horrenbeste... buff, kostau da.
Bigarren atala ia zelan geratzen dan. Oingo urteko aportaziñoi listo honekin.
Ea 2014n gehixa animetan narin.
Zorionak Markiñe pic nic trailetan oso ona baina idazten hobea nire aldetik Txapeau.
Hurrengo kronika irakurtzeko desidatzen.
Han Ie
Joder! Mendiak zeharkatzen besain ona idazten. Zelako momento ederra zure kronika irakurtzen, hasta me he emocionau recordando, unkigarria bai!
Zorionak eta mila esker!
Publicar un comentario