domingo, 12 de junio de 2011

EIBAR - ELGOIBAR - ZUMARRAGA - EIBAR

PERFILA


Distancia recorrida: 60,49 kilómetros (guztira 80-85km)
Altitud min: 38 metros, max: 974 metros
Desnivel acum. subiendo: 4.381 metros, bajando: 4.159 metros
Grado de dificultad: skill Moderado
Tiempo: 10 horas 58 minutos (guztira 15 ordu 50 minutu)
Fecha: junio 12, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular): No
Coordenadas: 6329
IBILBIDEA

Amañako Kolonbianuari erantzunez, besteok ere zerbaiten gabiltza, entrenamenduak formal formal betetzen, eta hona hemen larunbateko ekitaldia.

Hasiera 6:30etan, inor agertu ez eta bakar bakarrik lanari ekitera. Motorrak berotzeko San Pedro aldera, Elizak bertan jarraitzen du. Berotua hartu ondoren Karakate, auspoa irakiten, eskerrak hemendik aurrera eta Irimoko oinarriraino bideak atsedena ematen duela. Irimoko tontortxoa egin eta jeitsiera aldapatsua Zumarragaraino. Hemen zalantzak, atzerako bidea hartu eta kitto, edo aurrera jarraitu "y lo que dios quiera" (Zumarragatik Xoxoteraino ez nuen bidea ezagutzen). Beti aurrera, eta Izazpi eta Samino egin ondoren Azkoitiko bidea. Ibilbideari nire ikutua emateko Azkoitin agertu beharrean Azpeitin agertu naiz, baina "todo kontrolao". Kafesne eta kruassana jan, camel-backa berriro bete eta indar berrituta Xoxote aldera, Garminari ostera Txinoko Garmina Igor, pilak agortu. Xoxote heldu eta hau poza! hemendik aurrera aldaparik ez! Madarixa pasa eta Urnobitzatin SanAntolinera jeitsi Elgoibarko bidea hartzeko.Larunbat arratsaldeko Elgoibarko movida erdi-erditik zeharkatu (eskerrak semea ez zegoela bertan) eta Unzetako baserritik 10:20tan etxera, eta zera pentsatu dut, oraindik beste hainbeste falta zait! Eskerrak GURUAK 100 milletarak irtenbide egokia proposatu didala: 84 kilometro 16 ordutan, 8 ordu lo, pelutxe eta guzti eta ondoren beste 84 kilometroak.
Txintxuak izan.

0 IRUZKIN · COMENTARIO: