Badakit San Juan hauetan kristoren planak dituzuela (batzuk Camilera doaz, beste batzuk tanborrada daukate, beste batzuk kuadrilako afaria...). Bueno, ba plan alternatibo "friki" batekin natorkizue. Plana ekainak 25ean, larunbata, "LOS 4 HORRORES" egitea da. Hau da, Eibartik irten, presa, Areitio-Elgeta bidera igo, Kanpazar, Udalaitz, Besaide, Zabalaundi, Anboto, Pol-pol, Urkiolamendi, Urkiola, Txakurzulo, Untzillaitz, Mañaria, Mugarra, Durango. Batzuentzat agian luzeegia izan daiteke (agian niretzat ere), baina badaude eskapatoria batzuk hainbeste luzatu nahi ez dutenentzat edo mazomanek jotakoentzat. Pol-poletik Atxartera jeitsi daiteke eta Matienara joan edo bestela Mañaritik zuzenean durangora. Nik joan zen urtean Mañarirarte egin nuen eta 42km dira (8-9 ordu). Hori bai, asmoa OINEZ eta LASAI egitea da!! Beraz, ez du balio aitxaki bezala "es mucho tomate", "traba bat izango naiz" etab. Eguraldia ona dago emanda. Bidean ura hartzeko ez dago arazorik. Janaria eta dirua bakoitzak berea. Argazki kamara nik eramango dut (beste norbaitek ere eramaten badu hobeto). Datuak eta ibilbidea behean dituzue, Jabik duela pare bat hilabete egindakoa.
Garrantzitsuena, ORDUA: zer iruditzen zaizue goizeko 6etan El Corte Ingles aurreko parkean (eskultura ondoko iturrian) edo bestela txosnetan geratu gaitezke eta garagardo batekin hasi ibilaldia. Dorsala hartzeko komentario bat idatzi!!! Onak izan!!
2. HORROREA: ANBOTO
5 IRUZKIN · COMENTARIO:
Ni bertan egongo naiz. Baina jakin ezazue, bai zuk, bai Ntxk, ez zaizkidala batere gustatu "Nokturnoan" egin dituzuen komentarioan. Botatakoak bota ondoren, orain "OINEZ eta LASAI" egiteko proposamena botatzen duzu, zuk bai arpegia! Nik beste eskapatoria batzuk ere proposatzen dizuet: Elgetatik Eibarrera (agian zuek hartu beharko duzuena), Udalaitzetik Arrasatera, Besaidetik Elorriora, gainak ez egitea,... Bromak aparte Igorrek egoki planteatzen duen bazala irteera alternatibo ugari daude. Oso sarrera dotorea eta konpletoa egin duzu Igor. Zorionak!
Kaixo, zalantzak ditut lehenengo ultratrail horretan non eman behar da izena,zer arropa ( bakeroak, nautikoak,Kokodrilo niki) aproposa Oinez eta lasai joateko gero ez dur ulertzen eskapatoria asuntoa nire asmoa eskapatzia Corte Inglesetik da
Eskerrak gaur Zuzendariak eta ni entrenamentu ganorazkoa egin degula
Onak Izan
Ni ezin naiz joan. Afaria daukat barixakuan eta goizegi da niretzat 6-retan. Gainera bizkarreko minez nabil eta irtetzen ba naiz ordu bat edo bi egiteko izango da eta aldapa gutxiekin, pare bat aste barru Zumaiako Flysch-era noa ta, ea sendatzen ba naiz ordurako. Ondo pasa.
Badirudi Ligamentos bizirik eta gerra emateko prest dagoela. Beraz, larunbateko ultrara badatorrela esan zidan!! L5 animatzen da?
Sentitzen dut hain berandu erantzutea baina bixamonarekin ezin izan dut lehenago esnatu!!
Beno egia esanda, kriston gogoak neukan baina gerrixak ez dit laga eta horrela konfirmatu zidan fisiok ostegunean, eta horrexegatik ez nintzen blogean ere sartu (sartzekotan apuntatuko nintzatekela baitnekien) beraz al beberzio y las barrakas eman diot...;)
Orain zuen horren berriak, besterik ez jat geratzen, zer moduz joan zen irteera?
Publicar un comentario