Badirudi asteburu honetan mugimendu gutxi egon dela KKTen. Astea triste hasi dugu eta ea saltsa piska bat sortzen dugun.
Nire partetik, larunbatean Iturburun egon nintzen, ZTJarekin, Bokatxanklaseko Guruarekin, Azpiriko JMrekin... eta egia esanda Eibarko itzulia egin izan banu gutxiago nekatuko nintzen. Igandean berriz, Galdaramiñoko lasterketan parte hartu nuen. Aurretik oinez pare bat ordu egin nituen eta egiten zuen sargoriarekin nahiko lan poliki-poliki lasterketa bukatzearekin. KKTeko kide batzuk elkartu ginen, baina nahiago dut bakoitzak bere kronikatxoa egitea. Hori bai, zorionak Amañako Kolonbianuari lasterketa bikaina egin baizuen, seigarren bukatuz!!!
Zer modua ZTJaren abentura berria eta rotulianoa? Eta Eibarko itzulian parte hartu zenutenok? Badakit batzuk "mazodunak" gogor jo zituela!! Eta Ligamentos zer, oraindik Urbian dago anbulantziaren zain!! AAAhhhh!! Eta gurpildun apartamentuaren estrenoa zer moduz??
ONAK IZAN
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
0 IRUZKIN · COMENTARIO:
Publicar un comentario