Irteera Azazeta herritik izan zen goizeko 6etan (Mendizorrozan 5etan dorsala hartu eta autobusez irteerara eraman gintuzten) eta betiko moduan jendea ziztu bizian. Ni nire erritmoan irten nintzen eta orduak aurrera egin ahala erritmoa bizitzen eta jendea aurreratzen joan nintzen. Ez dituzte partzialak atera, baina lehen 20 kilometroetan 140 garrena edo joango nintzela kalkulatzen dut. Azkenean 7 ordu eta 6 minututan amaituta 91. postua lortu nuen. Beraz, hurrengo urtean "Hiru haundiak" egiteko dorsal bat gordetzen didate. Badakizue, hurrengo urtean norbait animatzen bada "Hiru haundiak" egiteko lagun bat badaukazue!!!

2 IRUZKIN · COMENTARIO:
hau bai goiko maila! Harrituta geratu naiz, 91. postua lortzea harro egoteko da eta, Zorionak! besteok etxerakolanak egin beharko ditugu zurekin datorren urteko Hiru Haundietan egoteko, eta ez pentsa nik behintzat buruan baitut.
Eskerrik asko loreengatik, baina ezaidazu mailaz igo. Azkenean buruarekin egindako lasterketa bat izan zen. Partzialak begiratzen egon naiz eta 1. mendian (Indiagana) 140. nintzen. 2.ean (Itxogana) 144. Hirugarrenean (Kapildui) 150. postuan. 4.ean (Almurrain) 142. Bosgarrenean (Pagogan) 127. postuan. Seigarrenean (Lendiz) 119. 7.ean (Arrieta) 110. postuan. Zortzigarrenean (Zaldiaran) 103.ean. 9. mendian (Busto) 97. 10. mendian (Ezkibel) 96. eta helmugan 91. postuan sartu nintzen. Beraz, nola ez nuen disfrutatuko, karrera guztia jendea aurreratzen. Hori bai, eskerrak taldeko beteranoei zuen esperientzia eta jakinduria hain ongi transmititzeagatik!! Badirudi kostata bada ere, eta zaplasteko batzuk hartu ondoren, espabilatzen goazela gazteok ere!! Onak izaz!!
Publicar un comentario