lunes, 2 de mayo de 2011

ARRATZU-URDAIBAI, LASTERKETA BAT BAINO GEHIAGO...

Larunbatean eibartar dexente hurbildu ginen Arratzura 30 kilometro eta +2000ko desnibelari aurre egiteko. Bakoitzak bere helburuak zituen eta ilusioa ez zen falta. Baina ibilbideak eta egiten zuen sargoriak bakoitza bere tokian ipini zuen (eta oraingoan ez ziren izan Gurua eta Zuzendari Tekniko Jauna egurra eman zigutenak). Argazkietan ikusten diren lasterketa hasi aurreko irrifar eta txantxak ez ziren izan lasterketa bukatutakoan...





JM Azpiri urduri zebilen, besteok oraindik prestatzen eta bera iadanik beroketa ariketak egiten.



Vademecum dortsala ipintzen, hainbeste tontakeri eta txantxarekin...



Horrela nola altzatuko dogu Euskal Herria, bat lanean eta besteak begira!!







Remerua Salomonen azken teknologiarekin, erlojupekorako txapel ultra-azkarrarekin eta betaurrekoekin!!

Lasterketa aurreko argazkirako dotore-dotore eta ongi kokatu ginen!! Zelako Eibartar ekipoa!!
Zutik ezkerretik eskumara: Vademecum, Gisasola-Mazoman, Bizarraz, Amañako Kolombianua, JM Azpiri eta Remerua. Makurtuta ezkerretik eskumara: Ultrauribe, Cumbres, Ligamentos eta L5.
Lasterketaren balorazioa bakoitzak berea egin dezala komentario moduan edo post berri baten. Badakit L5-ok bere kronika egiteko asmotan dabilela (bere super mobil-gps-pulsometro-argazkikamara-bideokamara eraman zuen lasterketan) eta seguru pena merezi duela, erreportai eta kronika bikaina eskeiniko digula!! Ultrauribek ere bere
blogean eskegi ditu Arratzu eta Mendaroko argazkiak (honek bai meritu, lasterketak bikoizten eta "reporteros sin fronteras" bezala gainera).



Vademecum "a tope" ibili zen!! Somatzen da ahalegina bere aurpegian!!




"El cazador cazado". Ultrauribek mugitzen zen guztiari botatzen zion argazkia eta halako baten bera harrapatu zuten!! "Reporteros sin fronteras" atalerako moduko argazkia!! Mundiala!!

Sailkapena eta denborak:
55. JM Azpiri: 3:16:34
99. Cumbres: 3:33:13
182. Vademecum: 4:00:33
189. Ligamentos: 4:03:05
202. Amañako Kolonbianua: 4:06:19
211. Ultrauribe: 4:09:26

216. Remerua: 4:11:48
237. Bizarraz: 4:19:44
248. L5: 4:24:59
284. Gisasola-Mazoman: 5:02:32

Jarduera: mendi lasterketa

Luzera:
30,59 kilometroak


Altitudea min: 6 metroak, max: 732 metroak
Metatutako alt. igoera: 2.306 metroak, jeitsiera: 2.365 metroak
Zailtasun maila: skill Ertaina
Denbora: 4 ordu 11 minutu
Data: mayo 02, 2011
Irteeran amaitzen da: Bai
Koordenatuak: 3265










6 IRUZKIN · COMENTARIO:

Aitor dijo...

Zorionak denori. No es moco de pavo la carrerita. 4 horas corriendo, ¡PUUFFF!

Anónimo dijo...

KKT eduki behar zuen atal bat negar egiten dutenentzat eta gero emaitz onak lortzen dutenak.Atal horren izena MKT izango litzateke(Mimosin Korrikalari taldea)

IGOR AZURMENDI dijo...

Ba bai, lasterketa bat baino gehiago azkenean ia denontzat infernu bat izan zen, oso justu bukatu genuen ia denok!! Nire helburua 4 ordutik jeistea zen baina hurrengo batean saiatu beharko gara. Lasai hasi ginen, eta lehen 10 kilometroak Ligamentos, L5, Kolonbianua, Bizarraz eta nik elkarrekin egin genituen, baina Ereñozaren Bizarraz eta Ligamentos aurrera joan ziren. L5ok 13. kilometrorarte eutsi zigun eta Kolonbianua eta biok erritmo politean aurrera jo genuen, jende pila bat pasatuz Ilunzar bitartean. Ilunzarren hasieran Bizarraz harrapatu genuen eta Ligamentos 100 metrora genuen. Ondo nihoan, indarrak gordez Arrolarako, baina ezin!! Azken igoeran oso-oso justu ibili nintzen, kalanbreekin eta indar gabe!! Kolonbianua aurrera joan zen, baina bera ere justu zebilen!! Hala nola igo nuen eta beheranzkoan ere komeriak!! Kalanbreekin!! Ahal izan nuen moduan iritsi nintzen helmugara eta pozik!! Hurrengoan izango da!!
Dena dela, ibilbide zoragarria, oso exigentea!! Merezi duen lasterketa, bai antolakuntzagatik, opariengatik, pintxoengatik, giroarengatik!!

iosu dijo...

Kaixo, eta zorionak Arratzun izan zareten guztiei argazkietan ikusten den bezala Kriston itxura emoten duzue baina emakumen falta botatzen dut (adibidez nire familixako erbia)
Remeruak eta Kolonbiano ez ondo ibiltzearen arrazoia Gururen falta izan da beste denak ongi ( Vacademun te espero en Erlaitz) Bizar Ligamentos,L5 bikain
Igande goizean ikusi dute tipo bat arropa, motxila etc berriarekin Soraluze inguruan nahiko nuke jakin nor zen
Onak Izan

ntxgarai dijo...

azken bolada honetan ez dakit ziur zer den gehien gustatzen jatan, lasterketak eta ibilbideak, edo hurrengo eguneko kronikak eta iruzkinak. Zorionak kronistak!!
izugarrria zurea Juanjo, ados nago zurekin; MKT Challenge bat antolatu beharko dugu!!


... hasi nintzen sarrera bat egiten baina asteleheneko lanak harrapatu ninduen@#! eta erdizka laga nuen, eskerrak erremeruak, -maixu·tribulete-k, egin ohi duen bezala kriston kronika egin duela. hala ere argazkiak igoko ditut lehenbailehen.

Javi Aldai dijo...

Berandu baina zorionak lasteketan parte hartu zenutenoi eta kronikaz eta komentarioz blog hau betetzen duzuen guztioi. Natxokin nago, ez dakit ez dudan korrika egiten gero blogean idazteko edo benetan korrika egitea gustatzen zaidalako. Guruarentzat: Plaentxikoa konpetitiboa ez den norbait izango zen, bestela Arratzun edo Mendaron egongo zelako.