martes, 10 de mayo de 2011

IZARRAITZEKO...zorginak

pasa den astean blogger edo nere ordenagailua txarto zebilelako ezin izan nuen sarrera hau sartu, izan ere berriro nator ibilibideko nire txaparekin ea Santi animatzen den zirkuitoan berriro sartzen deunavezportodas

2011. maitzak 8a
Igandeko goiza zoragarria zen, zerua oskarbi, eguzkia nagusi eta aizeak eguna laztanduz beroa gozopean mantentzeko.
8etan Urkizu aldean elkartu ginen Santi eta biok Azkoitira joateko eta berehala burura etorri zitzaidana: zelako zorte gurea, ordubete lo irabazi baitiogu igorren kedadari. 7etatik egongo da Azur zangoekin burrukatzen aldatzak eta nekearen kontra, baita eguraldi eta naturaz gozatzen ere.

Egia esanda ez neukan gogo haundirik lasterketan parte hartzeko, aurreko egunetako sentsasioak ez ziren onenak, min edo nekea? ez dakit, baina azken finean indar ezak abisua ematen ari zela pentsatezen nuen. Hala ere, Santirekin lasterketa baten berriro parte hartzearen ideiak zirikatzen ninduen, eta egun zoragarri hori zen aproposena.

Laster izan ginen azkoitiko plazan non antolakuntzakoak heldu berriak ziren eta lasterketarako gauzak prestatuz ahalegintzen ziren. Dorsalak hartu eta horra hor topatu genuena; jose mari gutierrez (Txemo) hasteko prest, eta handik gutxira, maite maiora; orduan hitz batzuen trukatu ondoren, berotzera!
(Orain mezedez ez egin farre, edozeini gerta lekiola eta,) ... baina momentu batean konturatzen
nintzen, dutxarako poltsitxoa motxilan sartzeko orduan zapatilakoa atera eta sukaldeko zoruan laga nuela eta hortxe bertantxe neure porrota; eibarren bainituen zapatillak sukaldean ahaztuak
(farre ez egiteko arren eskatu dizuet!!)
Bai ondo hasten zela lasterketa-eguna izarraitzeko zorginaren begipean! Ezkerrak denbora soberan geneukala, eta nola ez, eibarrera itzuli, zapatillak hartu, eta azkoitian bueltan 9:40tarako. Kotxean aldatu eta trotean abiatu ginen plazara pixka bat berotzeko.

Puntuala eman zuten irteera eta, betiko moduan, ritmo bizian denok gora.
Hasieratikan bidea, ia dena, gorantz Kakuteraino (924km); lehenengo 2 kilometroak asfaltoz, gero bukaera arte ez genuke asfalto gehiago ikusiko.


Gogorapenean nuen igoeraren lehenego zati hura Zigor eta ZTkoarekin egin genuenetikan eta galantak pasa nituela gero Kakuteraino heltzeko gelditu barik.
Ibilbidea zerbait desberdina izan arren indarra eta gogoa geroko gordetzea erabaki nuen eta horrela Santi eta Txemo laga nituen joaten lehenengo 2 km.ak azkartxo ibili ondoren, orduan nere erritmoari eutsi nion lokaztutako bide horretan.
Berehala 200m atera zidaten besteok, baina kakute gaina heltzeko, azken aldatzan, berriro aurrean ikusi nuen Santi sufritzen, oso indartsu beraz, eta animatzen ninduela elkartzera. Igoera hori zuei gustatzen zaizuenetarikoa, gogorra benetan: 300 metroko desnibela 1000 metrotan.
Oso gogor ekin nion eta ia harrapatu nituen baina arnasa barik eta errekuperatzeko beharrarekin heldu nintzen tontorreraino; beraz, berriro atzera. Saiatu nintzen jeitsieran, eta hortxe berriro izarraitzeko zorgina: zirristatu eta erori egin nintzen. Erorketa ez zen gogorra izan, baina lurraren kontrako elkarte horretan sorbaldak kexatu zuen eta minutu pare bat egon nintzen irainak botatzen neure buruaren kontra.Hala ere, mina bizkor pasatu zitzaidan eta berriro nihoa lagunen bila galdutako denbora errekuperatu nahian...
Gutxienez beste bost aldiz labandu egin nuen nahiz eta bidea ez izan hainbesterako, baina ematen zuen ez nituela eguneko biorritmoak beren onean...
eta ia lortu nuen abituallamentu-postuan; botellina neraman eta oso gutxi gelditu nintzan, gainera orain aldapa behera zen eta errekuperatzeko momentua... Metro batzuk aurrerago hartu nuen bikotea.
Bazen 'momento-para-cambio-de-impresiones' (eta nere ustetan justu-justu nenbilen).
Aprobetxatu nuen beste argazkiren bat ateratzeko... eta berriro irristatu! Oraingoan behintzat, ez nuen lurra jo.
Kakute gainatik (5.kma) behera zen 8. km-ko bidea, gero beste km bat aldapatsu eta berriro beste 3 nahiko lauak, eta behera hurrengoak; gozatzeko modukuak ziren, beraz, horietan bere onera bueltatu ziren ene sentsazio onak eta konstanteak.
Erlorako bidean, 12. kilometroan (glukosa hartua nihoan badaezpada), hankak indartsu hasi nintzen sentitzen eta erritmoa gogortu egin nuen, Santi eta Txemo atzean hasi ziren gelditzen eta handik gutxira Edu Santos, gallartako gazte batekin elkartu nintzen. Arratzun Edu aurreratu nuen azken kilometroetan baina lehenago denbora dexente ibili ginen elkarrekin, eta kasualitatea, gaur ere berarekin topatu naiz...
Erlotik jeisten Santi eta Txemori argazkiak atera eta, hoztu ez egiteko, berriro behera jo nuen korrika bikoteak laster harrapatuko ninduela ustetan. Baina lagunak ez zetozen eta egurra eskatzen zidan gorputzak, beraz helmugan edo pixkak lehentsuago bikotearekin elkartuko nintzelakoan jeitsiera bizkortu probatzea erabaki nuen (zer moduz amaituko nintzela konprobatu nahi nuen).





17. km zen, erabat ahaztuta neukan eguneko inzidentzia guztiak, eta aurrean bistan nuen berriro edu santos... bere bila bizkorrago!
Baina ez, 17,1 kilometroan izarraitzeko zorginak zangotrabaz L5 lurrera bota zuen... hor bai min! Orkatila okerturik eta lurrean harritartean etzanda, etsipean, ohiu eta negar ez egiten saiatuz nengoen.
Bizpairu minutu izango ziren eta bizi osoren iraupena iruditu zitzaidan. Zer nolako 'helmuga' izango nuela banekien orain.
4km geratzen ziren, besterik ez, orduan 'amaitu arte' esan nion neure buruari eta, pixkanaka, berriro hartu nuen bidea erritmo suabe batekin -y con mas miedo que otra cosa- (egia esanda gogoak edo beroarekin ez nuen hainbesteko minik) -a la pata coja- helmugarantz.
2km falta zirela eta beste batzuen artean Txemo aurreratu ninduen eta azken kilometroan, Santi, lagundu ninduen helmugaraino. Hantxe zeuden lehentsuago ikusita neuzkan Gurutze Gorria-koak nire zain eta handik edo hemendik izarraitzeko zorgina ere...



1 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Joder!! Irakurri gabe neukan kronika eta argazkiak ikusi gabe!! Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dute!! Zure horkatillaren irudia ikusteak bakarrik miña ematen du!! Eta zer moduz, errekuperatuta!! Eta zapatillarena!! Nik pentsatzen nuen horrelakoak Aldai gaztteari baino ez zitzaizkiola pasatzen...